Albert Rivera
2018/09/14 - 12:11
Sanchezek Interneten jarri du irakurgai bere tesi osoa
08:00etatik dago irakurgai, eta ebaluazio prozesuan 'normaltasunez' egin zela esan du Camilo Jose Cela Unibertsitateak. Sanchezen arabera, PP eta Ciudadanos daude bere aurkako kanpainaren atzean.
2018/09/12 - 12:11
Bere doktore-tesia erakusteko eskatu dio Riverak Sanchezi
Sanchezen doktore-tesiaren inguruan dauden zalantzak argitzeko, bere lana argitaratzeko eskatu dio Riverak Sanchezi. Presidenteak bere tesia TESEOn dagoela erantzun dio.
2018/07/31 - 16:03
PPk eta Ciudadanosek jeltzaleak Kongresutik bota nahi dituztela salatu du Ortuzarrek
Casadok eta Riverak, Hauteskunde Legea "bihurrituz", Espainiako Diputatuen Kongresua "bere neurrira" eraiki nahi dutela kritikatu du EBBko presidenteak.
2018/06/16 - 18:13
Kongresuan ordezkaritza izateko botoen % 3 lortzea proposatu du Riverak
Neurri hori indarrean egon izan balitz azken hauteskundeetan, soilik PP, PSE, Elkarrekin Podemos eta Ciudadanos izango ziren Diputatuen Kongresuan. Alderdi nazionalistak kanpoan geratuko ziren.
2018/06/01 - 12:09
Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari
Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.
2018/05/30 - 13:15
Jauregui, Redondo eta Solana proposatu zizkion Riverak PSOEri hautagai gisa
Ciudadanosek berretsi du mozio instrumentala nahi duela, hauteskundeak deitzeko. Mozioaren bozketan ezezko botoa emango duela adierazi du berriz Riverak.
2018/05/24 - 16:13
Ekaitz politikoa sortu du Gurtel auziko epaiak
Ciudadanoseko buruzagiak oso larritzat jo du Gobernuko alderdia kondenatu izana eta bere harremana berrikusi beharko dutela iragarri du.
2018/05/21 - 20:54
Rivera, Sanchez eta Rajoyren argazkiak erre ditu Arranek
Arran gazte erakundeak Mariano Rajoy, Pedro Sanchez eta Albert Riveraren argazkiak ditu Bartzelonako PPren egoitzaren atarian. 155. artikulua mantentzearen aurkako protesta ekintza bat da.
2018/05/20 - 12:34
Katalunian 155. artikuluari eustea erabaki dute PPk, PSOEk eta Ciudadanosek
Mariano Rajoyk telefonoz hitz egin zuen atzo Sanchezekin eta Riverarekin, Quim Torraren Gobernu berriaren "bideragarritasuna" aztertu bitartean 155. artikulua mantentzeko.
2018/05/17 - 13:48
155a luzatzeko eskatu dio Riverak Rajoyri, baina gobernuburuak ez du onartu
Kataluniako Gobernuaren finantzak, Mossoak eta TV3 kontrolatzea eskatu dio Ciudadanoseko buzuragiak Rajoyri.
2018/05/15 - 11:18
Rajoyk eta Sanchezek Konstituzioa defendatzeko akordioa berretsi dute
PSOEren idazkari nagusia gaur goizean bildu da presidente espainiarrarekin. Riverak ostegunean joko du Moncloara.
2018/05/14 - 22:33
Behin gobernua eratuta, 155. artikuluak bertan behera geratu beharko luke
Behin gobernua eratuta, 155. artikuluaren babespean Madrildik Katalunian egiten den esku hartzeak bertan behera geratu beharko luke. Hori dio behintzat Senatuan adostu zenak.
2018/05/09 - 13:46
'Aprobetxategi' bat izatea egotzi dio Rajoyk Riverari
Puigdemonten boto delegatuari errekurtsorik jarri ez izana aurpegiratu dio Riverak Rajoyri. Espainiako presidenteak boto bila ari dela esan dio C's-eko buruari, 'aprobetxategi' deituz.
2018/04/05 - 15:57
Ciudadanosek oxigenoa eman dio Cristina Cifuentesi
Madrilgo presidenteak bereari eusten dio, masterra legezkoa dela berretsiz. Ciudadanos ikerketa batzordea irekitzearen aldekoada eta ez du dimisioa eskatu, ezta zentsura mozioa babestu ere.
2018/04/02 - 16:09
PP eta Ciudadanos, beste alderdien babesaren bila aurrekontuak onartzeko
Ezinean ari dira babes gehiago bila, baina EAJk argi utzi zuen atzo, Aberri Egunean, eta baita gaur ere: '155. Artikulua indarrean dagoen bitartean, EAJk ez du inongo aurrekonturik eztabaidatuko'.
2018/03/26 - 13:59
Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak
Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.
2018/03/01 - 13:16
Azpiazu: 'Gustura azalduko nioke Kontzertua Albert Riverari'
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Kontzertua helburu elektoralistekin ez erabiltzeko eskatu dio Albert Riverari, 'onartezina' delako.
2018/02/15 - 13:37
Ortuzarrek 'taliban' deitu dio Ciudadanosi eta Berlusconirekin alderatu du Rivera
Jeltzaleak 'urduri' daudela esan du Ciudadanosek, EAJko buruzagiari erantzunez, beraiengandik onura edo pribilegiorik jasoko ez dutelako.
2017/12/28 - 20:14
Rajoyk eta Riverak Kataluniako egoera aztertu dute Moncloa jauregian
Kataluniako Gobernu berria osatu arte 155. artikulua aplikatzea defendatu dute bi buruzagiek. Generalitateak “elkarbizitza berreskuratzeko” Konstituzioa eta legea errespetatu behar dituela uste dute.
2017/11/19 - 19:58
Mazaren heriotza, Kataluniako kanpainaurreko ekitaldietan hizpide
Alderdi popularra, sozialistak eta Ciudadanos egunero ekitaldiak egiten ari dira kanpaina aurre honetan. Bien bitartean, independentistak ez dira hasi ere egin.