Albert Rivera
2016/02/25 - 16:27
Riverak batzartzea eskatuko dio Rajoyri, itunarekin bat egin dezan
Riveraren aburuz, PPko boto-emaileak ados daude akordioan jasotzen diren alderdi 'askorekin'.
2016/02/24 - 16:40
Ciudadanosek eta PSOEk adostutako akordioaren gako nagusiak
Espainiaren haustura ekarriko lukeen erreferendumik ez dutela onartuko jaso dute hitzarmenean, besteak beste. Konstituzioa erreformatzea eta lan erreforma berri bat egitea ere adostu dituzte.
2016/02/24 - 15:14
PSOEk eta Ciudadanosek sinatu dute inbestidurarako akordioa
Prentsaurrean Albert Riverak orain arte izan duen estrategia guztiz aldatu eta inbestidura ez ezik gobernu akordioa ere badela esan du, baina zenbakiek ez dute ematen.
2016/02/24 - 13:01
'Gobernu aurrerakoi' baterako ituna sinatu dute Sanchezek eta Riverak
'Gobernu aurrerakoi eta berritzaile' baterako akordioa sinatu dute Kongresuan Pedro Sanchez eta Albert Riverak.
2016/02/24 - 12:14
Nola lortuko luke Sanchezek presidente izatea?
Ciudadanos eta Coalicion Canariaren aldeko botoak izanda ere (131), beste indar politikoen babesa edo abstentzioa behar du buruzagi sozialistak.
2016/02/24 - 11:47
PSOEk eta C’s-ek gobernu 'aurrerakoi'rako ituna sinatu dute
66 orriko dokumentu bat sinatu dute, gobernu "aurrerakoi eta erreformista" baterako. Bertan jaso dituzte Konstituzioaren erreforma, zergena eta enpleguarena, eta Espainiaren batasunaren defentsa.
2016/02/23 - 21:03
Iglesias: 'Sanchezek bere burua baztertu du presidente gisa'
Podemoseko buruak nabarmendu du hautagai sozialista ez dela gobernuburu izango PPk babestu ezean.
2016/02/23 - 19:29
Ciudadanosek eta PSOEk adostutako 5 erreforma konstituzionalak
Ciudadanosek proposatu ditu, Pedro Sanchezen inbestidura errazteko xedez, eta PSOEk oniritzia eman die.
2016/02/23 - 17:48
Sanchezek onartu egin ditu akordioa lortzeko Riverak egindako eskaerak
Ciudadanoseko presidenteak onstituzioaren erreforma "espres" bat egitea eskatu du, bost erreforma egiteko
2016/02/23 - 12:45
Ituna lortzeko, Konstituzioaren erreforma eskatu dio Riverak Sanchezi
Horren eskaeren artean, lurralde diputazioak kentzea eta presidentearen agintaldia gehienez zortzi urtera mugatzea daude.
2016/02/19 - 00:50
Ciudadanoseko hautagai gorrak EAEko zuzendaritza salatu du
"Emakume honek ezin du hitz egin; mikrofono bat aurrean jarriz gero, honek beldurrezko pelikula bat ematen du". Horrelakoak esan zituzten haren aurka, hautagaitza utz zezan.
2016/02/11 - 21:19
Mariano Rajoy eta Albert Rivera Madrilen elkartu dira
Biak ados daude edozein akordio sinatuta ere erreferendumak egitearen kontra borrokatuko direla. Bihar berriz, Rajoy eta Pedro Sanchez batzartuko dira.
2016/02/11 - 15:07
Rajoyk eta Riverak erreferendumak egitea debekatuko dute
Edozein itun hitzartzen delarik ere, hori adostu dute goizeko bileran. Hurrengo astetik aurrera, gai konkretuak negoziatzekotan gelditu dira.
2016/02/11 - 14:12
'Adostasun puntuak' aztertzekotan geratu dira Rajoy eta Rivera
Bruselari defizit helburua malgutzeko eskatu behar zaiola uste dute biek ala biek.
2016/02/05 - 21:18
Akordioa lortzeko lehentasunak helarazi dizkio Ciudadanosek PSOEri
PSOEk eta Ciudadanosek lehendabiziko bilera egin dute. Akordiorako borondatea erakutsi dute bi aldeek, baina ez datoz bat ituna norekin egin beharko litzatekeen eztabaidatzerakoan.
2016/02/04 - 16:09
Sanchezen eta Riveraren lantaldeak ostiralean hasiko dira negoziatzen
Pedro Sanchezek 'jarrera ona' ikusi du Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruarengan, baita alderdi biek elkar ulertzeko moduko 'gune komunak' ere.
2016/02/04 - 13:26
Pedro Sanchez Albert Riverarekin bildu da
Pedro Sanchez buru sozialista Albert Riverarekin bildu da gaur goizean. Helburua presidente izateko behar dituen babesak lortzea da.
2016/02/03 - 13:02
Urkulluk esan du EAJ 'guztiekin' negoziatzeko prest dagoela
Lehendakariaren arabera, jeltzaleek "ez dituzte marra gorriak", baina uste du lau alderdi nagusiek ez dutela "gobernu posiblea egiteko borondaterik".
2016/02/02 - 22:20
Rivera: 'Pedro Sanchezekin hitz egingo dut gobernu-ituna negoziatzeko'
Riverak iragarri du datozen orduetan Alderdi Popularrarekin eta PSOErekin gobernu-ituna negoziatzeko ordezkaritza aukeratuko dutela.
2016/02/02 - 21:38
Rivera: 'Rajoyk amore eman du'
Albert Riverak berretsi egin du Ciudadanosen asmoa PPrekin eta PSOErekin "trantsizio gobernu erreformista" baterako ituna lortzea dela.