Alberto Núñez Feijóo
2022/12/04 - 14:15
Javier Garcia Nafarroako PPko presidente izendatu dute, bozen % 97rekin
Azken bost urteetan presidente karguan egondako Ana Beltran ordezkatuko du egungo Navarra Sumako foru parlamentariak.
2022/11/11 - 20:41
Gobernatzen badu Sanchezen erreforma ezeztatuko duela iragarri du Feijook
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak iragarri du berak "inoiz" ez lukeela Zigor Kodearen sedizioa indargabetzeko erabakia hartuko, eta Presidentetzara iritsiz gero erreforma "irauli" egingo duela ziurtatu du, "Sanchezek eta independentismoak ezin dituztelako Konstituzioaren aurkako erasoak merkatu".
2022/10/28 - 15:41
Bolaños: ''Eskuin muturraren presioa gailendu zaio Feijoori''
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziazioari uko egin ostean, Espainiako Presidentzia ministroak uste du PPren buruak "sinesgarritasun guztia" galdu duela "alderdi moderatu, europar, demokratiko, paktista eta konstituzional" baten buruzagi gisa.
2022/10/28 - 12:22
Feijoo: ''Sanchezek esan zidan ez zuela PPrekin adostuko Zigor Kodearen erreforma'
PPren presidenteak azaldu duenez, horregatik erabaki du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren negoziazioa bertan behera uztea.
2022/10/28 - 11:02
PPk bertan behera utzi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko negoziazioa
Sanchezek sedizio delituaren erreformarekin aurrera jarraitzeko asmoa duelako hartu du erabaki hori Feijooren alderdiak.
2022/10/26 - 23:15
Ortuzar eta Feijoo lehen aldiz bildu dira, eta agerian utzi dute "desadostasun nabarmenak" dituztela
Halaber, bi buruzagiek "errespetua" agertu diete elkarri, "gobernu ardurak izan ohi dituzten alderdiak" direlako biak.

2022/10/18 - 22:33
Sanchezek ziurtatu du ez dela inor gasik gabe geratuko, eta Feijook Aurrekontuak atzera botatzea eskatu dio
Bestalde, EAJk ekonomiaren jarduera bermatu behar dela esan dio Espainiako Gobernuko presidenteari, eta EH Bilduk egiturazko neurriak eskatu ditu.
2022/10/10 - 15:55
Lesmesek dimisioa eman du Botere Judizialaren Kontseilua berritzeko blokeoa tarteko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia hiru orduz egon dira bilduta Gorenaren presidentearen dimisioak eragindako krisi instituzionalari konponbide bat emateko asmoz.
2022/10/10 - 13:15
Sanchez eta Feijooren arteko bilera hasi da, Carlos Lesmesek dimisioa eman ondoren
Pedro Sanchezek bart deitu zuen Alberto Nuñez Feijoo bilera honetara, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak karguari uko egin diola iragarri ostean.
2022/09/25 - 21:09
Itxaso: "EAJk ez baditu Sanchez eta Feijoo bereizten, Euskadik ez du hainbesteko pisurik bere kezken artean"
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunaren baitan egindako adierazpenez aritu da.

2022/09/25 - 15:07
Ortuzar: "Ez Sanchez ez Feijoo, EAJk alde bakarra du, Euskadi, alegia"
Alderdi Egunaren ospakizunetan "konpromiso falta" egotzi diote berriro Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "emandako hitza betetzera" deitu dute.

2022/09/20 - 14:18
Energia aurrezteko plana negoziatzeko bilduko dira ostegun honetan Espainiako Gobernua eta Alderdi Popularra
PPren "erreskate" energetikorako planak AIREF energetikoa sortzeko neurriak, energiaren prezioa finkatzeko formula berrikustea, eta faktura elektrikoan ezarpena sinplifikatzea proposatzen ditu.