Alemania
2023/02/22 - 18:53
'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea, Berlinaleko alfonbra gorrian
Estibaliz Urresola euskal zinemagileak opera prima estreinatuko du gaur Berlinalen. Urrezko Hartza jasotzeko hautagai den aniztasunari egindako kantua da, eta trans edo nortasun anitz eta minorizatuak dituzten haurrentzat "onarpen-horizontea eraikitzen" laguntzea du helburu.
2023/02/19 - 15:34
AEB-Txina tentsioa nabaria izan da Municheko segurtasun biltzarrean
Blinkenek esan du Txina Errusiari arma hilgarriak emateko prest dagoela, eta Txinak ukatu egin du. EBk, berriz, Ukrainari munizioa eman behar zaiola berretsi du.
2023/02/18 - 15:54
Polonia prest agertu da Ukrainara gerra hegazkinak bidaltzeko, koalizio berri bat eratzen bada
Alemanian segurtasun bileran parte hartzen ari dira munduko herrialde ahaltsuenak, eta gai nagusia Ukrainako gerra izaten ari da. Horren harira, NATOko idazkari nagusiak esan du Europan gaur gertatzen ari dena, etorkizunean Asian ere gertatu litekeela.
2023/02/17 - 15:34
Ukrainako gerra izango dute hizpide nagusi Municheko Segurtasun Batzarrean
Errusiak hasitako gerraren lehen urteurrena betetzear dagoenean, Municheko Segurtasun Batzar hau inoiz baino garrantzitsuagoa dela esan du iritsieran Boris Pistorius, Alemaniako Defentsa ministroak.
2023/02/16 - 22:13
Abian da 73. Berninalea
Estibaliz Urresola arabarraren '20 000 especies de abejas' filma Urrezko Hartza lortzeko lehian dago. Kristen Stewart aktore gaztea eta Carla Simon zuzendari gaztea Berlinaleko epaimahaian dira. Zelenskiren mezuarekin hasiko da gala, eta helburua da pandemia osteko ikusleak berreskuratzea.
2023/02/16 - 12:41
Berlinale gaur abiatuko da, "20.000 especies de abejas" Sail Ofizialean dela
Berlingo zinema jaialdiaren 73. edizioa ostegunarekin hasiko da. 19 pelikula izango dira lehian aurten Urrezko eta Zilarrezko Hartzen bila, tartean Estibaliz Urresola laudioar zuzendariaren lehen film luzea.
2023/01/29 - 21:44
Alemaniak urtebeteko baimena eta 250 euroko laguntza unibertsala indarrean ditu jaiotzak suspertzeko
Hamarkada luzez Europako jaiotza tasarik txikiena izan ostean, duela urte batzuk asmo handiko familia politikak martxan jarri zituzten Alemanian, eta egun lortu dute piramide demografikoa gazteagotzea.
2023/01/27 - 15:40
Alemaniak holokaustoko biktimak gogoratu ditu 78. urtemugan
Banderak masta erdira jarrita oroitu dute gaur Holokaustoaren Biktimak Gogoratzeko Egunean. Poloniako Auschwitzeko kontzentrazio esparruan egin duten ekitaldira, ez dituzte Errusiako ordezkariak gonbidatu, Ukrainako inbasioa dela eta.
2023/01/25 - 19:42
Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta AEBk tankeak bidaliko dituztela iragarri ostean
Tankeak laster iritsiko dira Ukrainara, eta hori beste aukera bat da Kieventzat, Errusiako Armada geldiarazteko eta gudu-zelaian ekimena berriro hartzeko ahaleginean; Errusiak, berriz, Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du.
2023/01/25 - 15:55
Espainiak bat egin du Ukrainara tankeak bidaltzeko Europako planarekin
Margarita Robles Defentsa ministroak baieztatu du albistea. Dena dela, ez dute zehaztu zenbat gerra tanke bidaliko dituen. Atzo, Ukrainara Leopard eta Abrams tankeak bidaltzea adostu ostean hartu du erabakia Espainiak.
2023/01/25 - 15:37
Alemaniak 14 Leopard tanke bidaliko ditu Ukrainara
Aliatuekin koordinatutako prozesua izango dela nabarmendu du Olaf Scholz kantzilerrak parlamentuan.
2023/01/25 - 15:11
Nola eragingo dio gerrari Ukrainara NATOren tankeak bidaltzeak?
Nahia Sanzo soziologoak, kazetariak eta GeopolitikaZ ikerketa taldeko kideak NATOren erabakia aztertu du. Jatorrizkoa gaztelaniaz.
2023/01/25 - 13:12
Alemaniak baieztatu du 14 Leopard 2 tanke bidaliko dituela Ukrainara
Azken egunotako espekulazioen ondoren, Berlinek hartuko lukeen jarreraren inguruan, azkenean, Alemaniako Gobernuak gerra-ekipamendu mota hori bidaliko du.
2023/01/24 - 22:08
Scholzek asteazken honetan iragarriko du Leopard 2 tankeak bidaliko dituela Ukrainara
NATOko idazkari Nagusia defentsa ministroarekin elkartu da, eta batzarraren ondoren, adierazi dute Alemaniak baimena emango duela bere Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko.
2023/01/24 - 20:37
Alemaniak baimena eman du Ukrainara Leopard tankeak bidaltzeko
Ukrainak jaso egingo ditu azkenean Errusiako Armadari aurre egiteko nahi zituen tankeak: Leopard 2 alemaniarrak.
2023/01/24 - 20:29
Infografia: Honelakoa da Leopard 2, Ukrainak Errusiari aurre egiteko erabili nahi duen tanke alemaniarra
Kontsultatu hemen alemaniar Leopard 2 tankearen ezaugarri nagusiak.
2023/01/24 - 14:56
Alemaniak ez du oztopatuko soldadu ukraniarrak Leopard tankeen erabileran trebatzea
Stoltenbergek eta Pistoriousek Ukrainara tankeak bidaltzearen auzia laster konponduko dela espero dute. Hainbat herrialde aliaturekin hizketan hasi da Alemania Leopard tankeen bidalketa koordinatzeko asmoz.
2023/01/24 - 13:30
Estatu Batuen ustez, Alemaniak laster emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena
AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak Alemaniak Ukrainako gerran izan duen jarreraren defentsa egin du komunikabideen aurrean. "Alemania aliatu fidagarria" dela azpimarratu du.
2023/01/23 - 20:47
Poloniak formalki eskatuko du Alemaniaren bermea, Ukrainara tankeak bidaltzeko
Alemaniako Atzerri ministroak balizko entrega horri atea ireki eta biharamunean iritsi da iragarpena.
2023/01/23 - 17:30
Zeintzuk dira batez besteko pentsioak eta erretiro adina Europan?
Europako pentsioen erreformek erretiro adina eta lan egindako urteak handitu dituzte. Herrialde horietako batzuen egungo egoera ezagutuko dugu, bakoitzeko zifra horien batez bestekoaren arabera.