Alemania
2022/07/27 - 15:13
Gazpromek ahal duen gas guztia bidaltzen dio Europari, Errusiaren arabera
Mendebaldeak Errusiari jarritako zigorrek "ponpaketarako beharrezkoak diren" mantentze-lanak egitea eragozten dute Nord Stream 1ean, Errusiatik Europa Erdialderaino doan gasbide handienean.
2022/07/27 - 10:23
Gazpromek are gehiago murriztu du gas fluxua, % 20raino, Nord Stream gasbidetik
Errusiako energia konpainiaren arabera, turbina batekin arazoak ditu, eta horregatik erabaki du murrizketa hori gauzatzea Alemaniarako gas horniduran; Europar Batasunak, baina, uste du arrazoi politikoengatik egiten duela, Ukrainako gerrarekin eta zigorrekin lotuta.
2022/07/21 - 18:01
Kezka, gas-horniketa berriz hasi arren
Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du.
2022/07/21 - 10:07
Nord Stream 1 Errusiako gasbidea Europa gasez hornitzen hasi da berriro
10 egunez mantentze lanak egin ostean, Europako txorrota zabaldu du Kremlinek, baina ahalmen guztiaren % 30-40an bakarrik, Alemaniak zehaztu duenez.
2022/07/20 - 01:38
Nord Stream gasbidearen mantentze lanak ostegun honetan amaituko dituztela berretsi dute
Nord Stream 1 gas-hodiaren bidez eramaten da gasa Errusiatik Alemaniara. Joan den uztailaren 11tik, baina, gas-hornidura etenda dago, azpiegitura horretan hainbat pieza aldatzen ari direlako.
2022/07/19 - 22:37
Erresuma Batuak inoizko egunik beroena izan du astearte honetan
Alemanian eta Belgikan ere, esaterako, bero itogarria izan dute, eta hala jarraituko omen dute. Adituek diotenez, bero-boladak gero eta ohikoagoak izango dira, ondorengo urteetan.
2022/07/19 - 21:45
Bero-bolada, munduan zehar
Euskal Herriak atzean utzi du, dagoeneko, bero-bolada; munduko hainbat herrialdek, baina, errekorrak ezarriko dituzte ondorengo egunetan.
2022/07/18 - 16:38
Erresuma Batuan historian lehen aldiz 40 gradutik gorako tenperaturak iragarri dituzte
Erresuma Batuan alarma gorria ezarri dute beroagatik lehenengo aldiz. Londreseko tren geltokietan iragartzen da beroaldia eta beharrezkoa ez bada trena eta metroa ez hartzea gomendatzen dute, gutxiago ibiliko direla ohartaraziz.
2022/07/14 - 16:51
Urtebete pasa da Europa iparraldea kolpatu zuten euriteetatik
Urte guztian egiten duen euri kantitatea bota zuen hiru egunetan Alemania mendebaldean. Belgika, Herbehereetan eta Luxenburgon ere uholde handiak izan zituzten. Alemanian 184 hildako zenbatu zituzten eta Belgikan 41.
2022/07/11 - 23:01
Errusiak gas-hornidura behin betiko etetearen beldur da Alemania
Nord Stream gasbidean mantentze-lanak egin behar dituztela argudiatuta, Alemaniako gas-hornidura uztailaren 21era arte gelditu du Errusiak.
2022/07/11 - 12:51
Nord Stream gasbide errusiarrak gas-hornidura eten dio Alemaniari "mantentze-lanengatik"
Kremlinek errefusatu egin du Errusiak petrolioa eta gasa erabiltzea presio politikoa egiteko arma gisa.
2022/07/09 - 22:39
Ortzadarraren koloreak erakutsi ditu Berlingo meskita batek
Alemanian ere harrotasunaren hilabetea ospatzen ari dira, eta, testuinguru horretan, Berlingo meskita batek erabaki historikoa hartu du: lehen aldiz, LGTBI kolektiboaren bandera erakutsi du. Alemaniako lehen tenplu musulmana izan da ortzadarraren koloreak ateratzen.
2022/07/08 - 18:59
Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak
Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.
2022/07/07 - 10:40
Tapia: "Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez"
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
2022/07/06 - 21:13
Tapia Siemens Energyren arduradunekin bilduko da ostiral honetan, Alemanian
Ekonomia Garapenerako sailburua Christian Bruch Siemens Energy konpainiako zuzendariarekin bilduko da
2022/07/06 - 17:34
Lehendakariak malgutasuna "barneratzeko" deia egin du Mercedes-Benzera egindako bisitan
Urkulluk "oso itxaropentsu" amaitu du Alemaniako enpresako zuzendaritzarekin izandako bilera. Gasteizko langileen grebari buruz galdetuta, enpresaren alde agertu da, zuzendaritza eta langileak aintzat hartuta, apustu hori gabe "ez baitago etorkizunik zuzendaritzarentzat, ezta langileentzat ere".
2022/07/06 - 16:40
Urkullu lehendakaria itxaropentsu agertu da Mercedesek Gasteizen egin dezakeen inbertsioarekin
Mercedesek Gasteizen egin dezakeen 1.200 milioi euroko inbertsioa lotzeko asmoarekin joan da Urkullu lehendakaria Alemaniara. Jaurlaritza elkarlanerako prest dagoela azaldu die.
2022/07/06 - 11:55
Urkullu lehendakaria Mercedes-Benz Vanseko CEOarekin bildu da Stuttgarten
Iñigo Urkullu lehendakaria Mathias Geisen Mercedes-Benz Vanseko CEOarekin bildu da Gasteizko fabrikaren etorkizunari buruz hitz egiteko. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua ere bileran da.
2022/07/06 - 11:05
Abian da Urkullu eta Mercedeseko zuzendaritzaren arteko bilera, 1.200 milioiko inbertsioa lotzen saiatzeko
Alemanian da atzotik lehendakaria, eta, gaur, Mercedes-Benzeko presidentearekin du hitzordua. Multinazionalak Gasteizko plantarako iragarri zuen 1.200 milioi euroko inbertsioa lotuta utzi nahi du.
2022/07/05 - 22:30
Lehendakaria Alemaniara iritsi da, Mercedeseko 1.200 milioi euroko inbertsioa ziurtatzeko
Bihar Urkullu lehendakaria Mercedeseko nagusiarekin bilduko da Alemanian, Stuttgarten. 1.200 milioi euroko inbertsioa lotzea da bileraren helburu nagusia.