Alemania
2022/08/30 - 18:49
Sanchezek agerraldia egingo du irailaren 6an Senatuan, energia aurrezteko plana azaltzeko
Bestalde, Pedro Sanchez Olaf Scholz kantziler alemaniarrarekin bildu da gaur goizean eta bi agintariek berretsi egin dute Espainia eta Europa lotuko dituen gasbidea eraikitzearen aldeko apustua.
2022/08/25 - 22:20
Errusiako gasarekiko mendekotasuna murrizte aldera, Frantzia eta Alemania alternatiba bila dabiltza
Frantzia eta Alemania bezalako motor ekonomikoek energia aurrezteko lehen neurriak iragarri dituzte eta buru-belarri murgilduta dabiltza euren kabuz krisiari aurre egiteko alternatiben bila edota gasa eskuratzeko negozio berriak egiteko saiakeran.
2022/08/25 - 10:59
Sanchez Scholzekin bilduko da datorren asteartean, eta Macronen Pirinioetako konexioaren babesa bilatuko du
Macronek, bere aldetik, ostegun honetan hiru egunetako bisita hasi du Aljerian, eta gasa landuko dituzten gaietako bat izango da. Frantziak Aljeriako gasa Medgazen bidez lortzen du, eta Euskal Herriko bi gasbidetik bideratzen da.
2022/08/23 - 16:27
Gasaren krisia dela eta, Alemania ikatza erretzera itzuli da
Ikatza berotegi efektuagatik baztertu zuten Alemanian, oso kutsagarria zelakoan, baina orain, nahiz eta Alderdi Berdea gobernuan egon, berriro erabiltzeari ekin diote.
2022/08/21 - 21:59
EANAren misio bat Zaporiyiako zentralera bidaltzeko planak onartu dituzte Biden, Johnson, Macron eta Scholzek
Oraindik ez diote datarik ezarri bidaiari, inguru horretan izaten ari diren borrokaldiak direla eta.
2022/08/19 - 23:14
Errusiak hiru egunez itxiko du 'Nord Stream 1' gasbidea, "mantentze-lanak" direla eta
Abuztuaren 31tik irailaren 2ra arte egongo da itxita gasbidea. Gakoa da Europa erdialdeko gas hornidurarako.
2022/08/16 - 19:44
2015eko akordio nuklearra berrezartzear egon daiteke
Iranen eta 2015ean akordioa sinatu zuten munduko gainerako potentzien arteko azken 16 hilabeteetako negoziazioek aurrera egin dute. Iranek malgutasuna eskatu dio AEBri, lotzeko dauden azken kontuak ixteko. AEB eta Europa Iranen azken erantzuna aztertzen ari dira.
2022/08/15 - 20:54
Berlingo harresian Brézhnev eta Honecker elkarri musuka margotu zituen artista hil da
Dmitri Vrubel artista plastiko errusiarra Alemaniako hiriburuan hil da 62 urte zituela, 1990az geroztik bizitoki zuen hirian. Haren lanik ospetsuena harresia erori eta gutxira, 1991ko udaberrian, horma gainean margotu zuen grafitia izan zen, Berlingo atrakzio turistiko nagusienetakoa bilakatua.
2022/08/11 - 22:52
Iberiar penintsula Europako erdialdearekin lotuko lukeen gas-hodi berria eraikitzea proposatu du Alemaniak
Alemaniak inportatzen duen gasaren erdia Errusiatik dator; mendekotasun handia du. Horregatik, Iberiar penintsula Europako erdialdearekin lotuko lukeen gas-hodi berria eraikitzea proposatu du.
2022/08/11 - 20:43
Scholzek berreskuratu egin du gasa Espainiatik eta Portugaletik Alemaniara garraiatzeko proiektua
MidCat izeneko proiektua duela zenbait urte utzi zuten bertan behera, Alemaniarentzat merkeagoa zelako gasa Errusiatik inportatzea.
2022/08/03 - 17:25
Europa osoko herrialdeak hasi dira energia kontsumoa gutxitzeko neurriak hartzen
Kaleetako argiztapena murriztea eta aire girotuari mugak jartzea dira, besteak beste, Greziak eta Alemaniak ezarri dituztenak. Berlingo eraikin esanguratsuenak itzali egin dira. Greziak 640 milioi euro bideratuko ditu eraikinetako leihoak berritu eta isolatzeko.
2022/08/01 - 22:45
Hauek dira energia aurrezteko Europako beste herrialde batzuek hartu dituzten neurriak
Momentuz, Alemaniak ditu neurri gogorrenak. Hainbat hiritan aire libreko igerilekuak 22 gradura jaitsi dituzte eta saunak zuzenean itxi egin dituzte, oso kontsumo handia dutelako. Frantzian aire girotua erabiltzen duten dendek derrigorrez atea itxita izan beharko dute.
2022/08/01 - 20:04
Agiri ofizialak desklasifikatzeko epeak eta pausoak beste estatu batzuetan
Dokumentu ofizialak publiko egiteko epearen inguruan ez dago estatu guztien adostasunik: segurtasunarentzako garrantziaren menpe dago dena.
2022/07/27 - 21:22
Alemaniak Errusiari gas fluxua "botere joko" baten parte gisa erabiltzea leporatu dio
Christiane Hoffmann Alemaniako Gobernuaren bozeramaileak adierazi duenez, Gazpromek azaldutako arrazoi teknikoak "aitzakiak" dira. "Botere joko bat dago atzean, baina ez gara kikilduko", ziurtatu du.
2022/07/27 - 15:13
Gazpromek ahal duen gas guztia bidaltzen dio Europari, Errusiaren arabera
Mendebaldeak Errusiari jarritako zigorrek "ponpaketarako beharrezkoak diren" mantentze-lanak egitea eragozten dute Nord Stream 1ean, Errusiatik Europa Erdialderaino doan gasbide handienean.
2022/07/27 - 10:23
Gazpromek are gehiago murriztu du gas fluxua, % 20raino, Nord Stream gasbidetik
Errusiako energia konpainiaren arabera, turbina batekin arazoak ditu, eta horregatik erabaki du murrizketa hori gauzatzea Alemaniarako gas horniduran; Europar Batasunak, baina, uste du arrazoi politikoengatik egiten duela, Ukrainako gerrarekin eta zigorrekin lotuta.
2022/07/21 - 18:01
Kezka, gas-horniketa berriz hasi arren
Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du.
2022/07/21 - 10:07
Nord Stream 1 Errusiako gasbidea Europa gasez hornitzen hasi da berriro
10 egunez mantentze lanak egin ostean, Europako txorrota zabaldu du Kremlinek, baina ahalmen guztiaren % 30-40an bakarrik, Alemaniak zehaztu duenez.
2022/07/20 - 01:38
Nord Stream gasbidearen mantentze lanak ostegun honetan amaituko dituztela berretsi dute
Nord Stream 1 gas-hodiaren bidez eramaten da gasa Errusiatik Alemaniara. Joan den uztailaren 11tik, baina, gas-hornidura etenda dago, azpiegitura horretan hainbat pieza aldatzen ari direlako.
2022/07/19 - 22:37
Erresuma Batuak inoizko egunik beroena izan du astearte honetan
Alemanian eta Belgikan ere, esaterako, bero itogarria izan dute, eta hala jarraituko omen dute. Adituek diotenez, bero-boladak gero eta ohikoagoak izango dira, ondorengo urteetan.