Alemania
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/04 - 10:43
Alemaniako bikote batek Guinness errekorra hautsi du etxea Gabonetako 605 zuhaitzekin apaintzeagatik
Alemaniako bikote bat biral egin da sare sozialetan, etxea 605 Gabonetako zuhaitzekin apaintzeagatik. Horrela geratu da etxea.
2024/12/02 - 23:00
Alemaniako Volkswageneko 60.000 langilek bat egin dute astelehen honetan hasitako protestekin
Beharginen soldata % 10 txikitzeko asmotan dabil enpresa, gastuak murriztu beharrean dagoela arrazoituta. Gainera, Alemaniako hainbat lantegi itxi nahi ditu, 87 urtean lehen aldiz.
2024/11/25 - 23:22
Thyssenkruppek 11.000 lanpostu murriztuko ditu altzairuaren arloan, langileen % 40
Multinazionalak 27.000 behargin inguru ditu. Zehazki, konpainiak aurreikusi du siderurgia sektorean 2030era arte 5.000 bat langile kaleratzea eta 6.000 lanpostu kanpoko hornitzaileen esku uztea.
2024/11/23 - 09:29
Boschek 5.500 langile kaleratuko ditu, gehienak Alemanian, eta ez du espero Espainiako Estatuan eragina izatea
Konpainiaren arabera, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako hartu dute neurria.
2024/11/20 - 20:08
Fordek iragarri du Europan 4.000 kaleratze egingo dituela
Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
2024/11/12 - 12:50
Alemaniako hauteskundeak otsailaren 23ra aurreratzea adostu dute alderdi nagusiek
Gobernu koalizioa hautsita, sozialdemokratek eta demokristauek erdibideko data bat onartu dute, berez ezarrita zegoena baino zazpi hilabete lehenago.
2024/11/09 - 17:39
35 urte dira Berlingo harresia bota zutela
Gaur bezalako egun batean duela 35 urte, Berlin hiria zatitzen zuen harresia bota zuten. Ehunka herritar kalera atera dira egun hori oroitzeko. Hainbat ekitaldi antolatu dira, hainbat hamarkadatan bananduta egon zen hiria berriro elkartu zuen gertaera historikoa oroitzeko.
2024/11/08 - 09:05
Albiste izango dira: Hirigintzaren Mundu Eguna, automobilgintza sektorearen krisia eta Behobia-Donostia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/07 - 18:29
Automobilgintzaren krisia areagotu egin da: Audik 4.500 langile kaleratuko ditu, eta Nissanek 9.000
Bi enpresak doikuntza-planak egiten ari dira errentagarritasuna berreskuratzeko asmoz.
2024/11/06 - 23:02
Alemaniako Gobernu-koalizioa hautsi egin da eta Olaf Scholzek konfiantza galdea egingo du urtarrilean
Scholzek sozialdemokraten, berdeen eta liberalen Gobernu koalizioaren haustura iragarri du, Christian Lindner Finantza ministro liberala kaleratu ostean. Scholzek konfiantza galdea egingo dio Parlamentuari urtarrilaren 15ean, eta, horren ostean, hauteskundeak martxora aurreratu litezke.
2024/10/28 - 13:45
Volkswagenek iragarri du hiru lantegi itxiko dituela Alemanian, eta milaka langileren lanpostuak kolokan jarri
Soldatak ere % 10 murriztuko ditu salmenten kolpeari eta errentagarritasunari aurre egiteko. Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegiko langileek zehaztu dute "lasai" daudela iragarpenaren aurrean.
2024/10/18 - 19:57
Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak "atea irekitzen diola bakeari"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "abagune" gisa ikusten du haren heriotza, eta "justizia une" bezala deskribatu du hilketa. Era berean, Alemaniako kantzilerrak adierazi du orain "su-etenerako benetako aukera" dagoela.
2024/10/13 - 23:57
Berlinen Europako kolunpiorik garaiena inauguratu da: 120 metrora zintzilik
Berlinen Europako kolunpiorik garaiena estreinatu dute. Etxe orratz batetik 120 metrora zintzilikatuta dago eta gainean kulunka egiteko aukera ematen du. Ekimena arrakastatsua izaten ari da, antolatzaileen arabera.
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/09/23 - 09:59
Albiste izango dira: Pertsonen salerosketaren aurkako eguna, hauteskundeak Brandenburgon, eta Israel-Hezbollah
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/23 - 09:17
Sozialdemokratek puntu bategatik irabazi diote ultraeskuinari Brandenburgon
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) botoen % 30,7 lortu ditu eta AfDk, berriz, % 29,6, betiere lehen datu ofizialen arabera.
2024/09/16 - 20:44
Alemaniak polizia kontrol gehiago martxan jarri ditu iparraldeko eta mendebaldeko mugetan
Pertsona migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko erakundeek eta politikari ezkerzaleek ohartarazi dute domino-efektua egon litekeela: inguruko estatuak ere mugak ixten saia daitezke, Alemaniak kanportutako pertsonen ardura hartu behar ez izateko.
2024/09/16 - 16:13
Immigrazio irregularra jaisteko kontrolak jarri ditu Alemaniak mugetan
Frantzia, Luxenburgo, Herbehereak, Belgika eta Danimarkarekin dituen mugetan jarri ditu kontrolak. 2023tik ekialdeko mugetan egin izan ditu miaketak.
2024/09/15 - 18:06
Alemania muga guztiak kontrolatzen hasiko da astelehenean, kritikei entzungor eginda
"Malguak eta segurtasun eskakizunen araberakoak" izango dira Frantziako, Luxenburgoko, Herbehereetako, Belgikako eta Danimarkako mugetan sei hilabetez ezarriko dituzten kontrolak.