gobernu hausturaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniako hauteskundeak otsailaren 23ra aurreratzea adostu dute alderdi nagusiek

Gobernu koalizioa hautsita, sozialdemokratek eta demokristauek erdibideko data bat onartu dute, berez ezarrita zegoena baino zazpi hilabete lehenago.
Scholz, artxiboko argazki batean.
Scholz, artxiboko argazki batean. EFE

Alemaniako alderdi nagusiak direnak, sozialdemokratek (SPD) eta demokristauek (CDU), hauteskundeak otsailaren 23ra aurreratzea adostu dute. Sozialdemokraten, berdeen eta liberalen arteko gobernu koalizioa hautsi eta astebetera etorri da akordioa. 

Aukeratutako data Olaf Scholz kantzilerraren eta Friedrich Merz kontserbadorearen asmoen erdibidekoa da. Izan ere, Alemaniako kantzilerrak konfiantza-galdea egin nahi zuen urtarril erdialdean, eta horrek martxora arte atzeratuko zituen bozak. Merzek, aldiz, lehenbailehen bozkatzea nahi zuen, eta, hortaz, hauteskundeak urtarrilean egitea. 

Adostutako erdibideko planaren arabera, konfiantza-galdea abenduaren 16an egingo dute. 

Berez, 2025eko irailean egin behar ziren Alemaniako hauteskundeak, beraz, zazpi hilabete lehenago egingo dituzte. Inkesten arabera, Merz buru duen bloke kontserbadorea da faborito, eta AfD alderdi utraeskuindarrak gora egingo du. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X