Alerta Meteorologikoak
2024/02/12 - 09:48
Uholde txikiak izan dira Bilboko hainbat auzotan eta Erandion, marea biziak tarteko
Itsasgora 06:11n izan da, eta ondorioz, Bilboko itsasadarraren maila asko igo da, Zorrotzaurreko uharteko hainbat etxebizitza urpetuta; Olabeaga ere urak hartu du. Erandion, Obieta kalean sortu dira arazo gehien. Oria ibaiak gainezka egin du Orio eta Aia artean, N-643 errepidearen parean.
2024/02/11 - 19:55
Zaintza sistemak prest kostaldeko herrietan, goizaldeko itsasgora "historikoa" izan daitekeelako
Itsasgora 06:11n izango da, eta bat egingo du olatu handiengatik ezarritako abisu horiarekin, 05:00etatik 07:00etara egongo baita indarrean.
2024/02/10 - 23:24
Alerta laranja ezarri dute goizalderako euskal kostalde guztian, olatu handiengatik eta uholde arriskuagatik
Neurriak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Irunen, Biarritzen eta Baionan, besteak beste, olatu handiek bat egingo dutelako marea biziekin igande goizaldean, eta uholdeak izan daitezke.
2024/02/10 - 14:21
Bertan behera geratu dira, haizeagatik, arratsaldean Donostian eta Irunen egitekoak ziren desfileak
Eusko Jaurlaritzaren abisu horiak 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladak aurreikusten ditu gaur arratsalderako, eta, ondorioz, erabaki hori hartu behar izan dute, segurtasun-baldintzak ezin zirelako bermatu.
2024/02/09 - 18:49
Neurriak hartzen hasi dira kostaldeko herrietan, marea biziak eta bost metrorainoko olatuak espero direla eta
Bilbon eta Irunen, lur-zakuak jarri dituzte marea biziek itsasgorarekin bat egitean gainezka egin dezaketelako ibaiek. Donostian, itsas pasealekuak itxi dituzte olatu handien alertaren aurrean.
2024/02/09 - 17:18
Bertan behera utzi dute Bizkaian larunbat honetako aire zabaleko eskola-kirola, denboralea dela eta
Gainera, Aldundiak errepideko joan-etorriak saihesteko eta hondartzetatik eta mareen eta olatuen kalteak jasan ditzaketen lekuetatik urruntzeko aholkatu du.
2024/02/09 - 12:58
Hiru hegaldi bertan behera eta bost atzeratuta gaur Bilboko Aireportuan, haize gogorra dela-eta
Haizeak indarra galdu du azken orduetan, baina, halere, 111 km/h-ko ufadak neurtu dira Urduñan (Bizkaia). Atzo, haizeteen ondorioz, 41 hegazkin ezin izan ziren aireratu eta 10 beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten. Gainera, 474 gorabehera eragin zituen haizeak EAEn.
2024/02/08 - 21:58
Haize bortitzak kalte ugari eragin ditu
Azken orduotako haize bolada bortitzek kalteak eragin dituzte gure geografiako hainbat tokitan. Euskalmetek alerta laranja ezarri du Bizkaiko haizeguneetan 21:00 arte, eta abisu horia gainerakoetan 03:00 arte.
2024/02/08 - 19:33
Haize bortitzak 24 hegaldiri eragin die, hainbat teilatutan kalteak eta argindarrarekin arazoak sortu ditu
Bilboko aireportura zihoazen sei hegaldik desbideratu eta beste aerodromo batzuetan lur hartu behar izan dute. Gainera, bertara zihozazen beste 18 hegaldi bertan behera geratu dira. Haize-boladek 162 kilometro orduko abiadura gainditu dute Urduñan (Bizkaia).
2024/02/07 - 20:15
Abisu horia ostegun honetan, 100 km/h-tik gorakoak izan daitezkeen haize-boladengatik
Abisua 03:00etan aktibatuko da, eta egun osoan zehar egongo da indarrean, hego-mendebaldeko haize-boladengatik.
2024/01/19 - 22:16
Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu
Euskadin, hotzagatik eta izotz arriskuagatik ezarritako abisua asteburu osoan zehar egongo da indarrean, eta Nafarroan dagoeneko zuritu du hainbat lekutan.
2024/01/18 - 12:17
Zuhaitzen eta hiri-altzarien erorketak eta hainbat hegaldi bertan behera, haize boladen ondorioz
Bi hegaldi bertan behera geratu dira eta beste hainbat atzeratuta gaur Bilboko Aireportuan, haize zakarra dela eta. 10:00etatik aurrera, abisu horia ezarriko dute galerna arriskuagatik. Haizearen norabidea aldatuko da, eta euria ez ezik, hotza ere iritsiko da arratsaldetik aurrera.
2024/01/18 - 09:11
Albiste izango dira: Telefono mugikorra ikastetxeetan, Konstituzioaren erreforma eta alerta haizeagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/18 - 09:09
Alerta laranja EAEn, haizeguneetan 120 km/h-ko ufadak egon daitezkeela eta
Alerta laranja 09:00ak arte egongo da indarrean.
2024/01/17 - 10:28
Abisu horia ezarri dute haize-bolada bortitzengatik EAEko haizeguneetan
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du haizeagatik Euskal Autonomia Erkidegoko haizeguneetan, 100 km/h-ko ufadak espero baitira. Abisua gauerdian aktibatu da eta egun osoan egongo da indarrean.
2024/01/11 - 13:54
Jaurlaritzak Neguko Bide-zaintza Plana desaktibatu du, elur-mailak gora egingo baitu
Iragarpenaren arabera, arratsaldean 800-1000 metro ingurura igoko da kota. Biharko goizaldea hotza izango da, eta Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du barnealdean, izotza eta muturreko tenperatura baxuak tarteko.
2024/01/10 - 09:53
Elur-kota apur bat igo da, eta 600-800 metroan kokatu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, badaezpada, bihar eguerdira arte luzatu du elurragatik gaur goizean ezarri duen abisu horia.
2024/01/09 - 15:47
Jaurlaritzak neguko bidezaintza plana aktibatuko du asteazken honetan, 400 metrora elurra egin dezakeelako
Asteazken goizaldeko 06:00etan sartuko da indarrean plana, eta ostegunera arte luzatuko da. Errepide sare nagusia eta bigarren mailako errepidearen zainketa izango ditu ardatz planak, eta, horretarako, elurra kentzeko 206 makina eta zazpi garabi izango dira eskuragarri.
2024/01/08 - 12:06
Asteazkenean aire masa hotz bat sartuko da eta elur-maila 400 metrora jaitsi daiteke
EAEko barnealdean eta Pirinioetan abisu horiak egongo dira indarrean egun horretan, elurteengatik. Iragarpen horren aurrean, Gasteizko Udalak zein Arabako Foru Aldundiak elurteei aurre egiteko planak jarriko dituzte martxan.
2024/01/07 - 17:15
Xabier Casado: ''Asteazkenean toki askotan ikusi ahal izango dugu elurra, eta ez bakarrik mendi inguruetan''
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezleak azaldu digunez, "asteazkenean DANA bat sartuko da; horrekin batera, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 300 metrora jaitsiko da, eta, unean-unean, zertxobait gehiago ere jaitsi daiteke".