Alerta Meteorologikoak
2024/09/17 - 16:32
Marea biziengatik abisu horia ezarriko dute asteazken eta ostegunean EAEn
17:00ak eta 20:00ak bitartean itsasgora oso altuak espero dira. Mareen gehienezko altuera 5 metrorainokoa izan daiteke.
2024/09/14 - 20:05
Euriteek kolokan jarri dituzte Europa erdialdeko hainbat herrialde
Gutxienez lau pertsona hil dira Errumanian, eta Txekia, Polonia eta Alemania alerta egoeran daude, ibaiek gainezka egin dezaketelako. Austrian, berriz, hondamendi eremu deklaratu dituzte hainbat eskualde.
2024/09/13 - 17:53
Marea bizi bereziki altuak iragarri ditu Aztik datorren asterako
Bizkaiko golkoa abisupean egongo da irailaren 17tik 20ra, 17:00ak eta 20:00ak bitartean.
2024/09/04 - 09:05
Asteazken goibela eta euritsua izango da, 20 graduko tenperatura maximoekin
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da eta euria ia denean egin dezake. Hala ere, beste egun batez, euria ugariagoa izango da ipar partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta udazken itxurako giroa gailenduko da, 20 ºC inguruko tenperatura maximoekin.
2024/09/02 - 16:04
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Denboralea, ekaitza, depresio gune eta kalteak sortzen dituzten antzerako fenomeno meteorologikoei duela urte batzuk izenak jartzen zaizkie, herritarrei erauntsien arriskuaz ohartarazteko helburuz. Izenak aukeratzeko modua azaldu du Andoni Aizpuru kazetariak.
2024/09/02 - 13:05
Abisu horia ezarri dute arratsalderako EAEn, prezipitazio iraunkorragatik
Abisua 15:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean, eta litekeena da ordubetean metro karratuko 15 litro baino gehiago pilatzea.
2024/09/01 - 00:38
Noizbehinkako zaparradak eta eguraldi egonkorragoa igande honetatik aurrera
Goizaldean, bero-hodeiak agertuko dira oraindik, eta tarteka zaparradak bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Eguerditik aurrera ez du euririk egingo Euskal Herriko toki gehienetan.
2024/08/31 - 22:26
Bazetorrela jakinagatik ez du ekaitzak leunago jo
17:00ak aldera sartu da Euskal Herrian eta pixkanaka lurralde osoa zeharkatzen joan da. Euriak errepideetan arazoak sortzeaz gain, tximistek eta haizeak ere zaildu dute arratsaldea herrialde osoan.
2024/08/31 - 22:05
Euri jasa handiak eta behe laino lodia abuztua amaitzeko, Barakaldon
Zaparradaren unerik gogorrena 18:10 eta 18:20 artean bizi izan da, 8,3 l/m2 bota ditu orduan. Alberto Zorrillaren bideoa.
2024/08/31 - 21:44
Terrazak hutsik geratu dira Orion, Zarautzen eta Donostian euria dela eta
Gogotik egin du euria larunbat arratsaldean euskal kostaldean. Taberna atarian zerbait hartzen harrapatu ditu bat baino gehiago baina laster hustu dira terraza guztiak.
2024/08/31 - 20:58
Euria eta haize gogorra bat-batean, Elgoibarren
Iragarrita zegoen bezala, iritsi da denboralea eta gogotik bota du arratsaldean zehar. Elgoibarren ondorengo ekaitza grabatu du Ricardo Barrutiak.
2024/08/31 - 20:50
Urduñako pilota jaialdia bertan behera utzi behar izan dute euriagatik
Larunbat arratsaldean, bertan behera utzi behar izan dute Urduñako Jai Alai pilotalekuan jokatzekoa zen pilota jaialdia, lehen partida hasita zegoenean. Ura sartu da pilotalekuan eta piloriek ezin izan dute norgehiagokarekin jarraitu.
2024/08/30 - 22:45
Ekaitzak bereziki Gasteizen bota du
Arabako hiriburuko estazio meteorologikoek 20 mm-tik gora neurtu dute 40 minutuan. Larunbat arratsaldean abisu horipean egongo da Euskal Herri osoa prezipitazio handiarengatik.
2024/08/29 - 13:58
Ekaitzek euri ugari utzi dute Euskal Herri osoan
10 minutuan, 11,8 l/m2-ko neurtu dira Oliten eta 11,3 litro Arrigoarriagan. Eguerdi partean eguraldi lasaiagoa izango badugu ere, arratsaldean zaparrada trumoitsuak itzuliko dira. Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral arratsalderako ere.
2024/08/24 - 21:25
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi du bat-bateko ur goraldiak izan daitezkeela Nafarroan
Tenperatura-aldaketa bortitza eta euri jasa gogorrak espero dira Foru Erkidegoan eta 22:00ak arte indarrean egongo da alerta.
2024/08/11 - 17:25
40 graduko tenperaturak gainditu dira Hego Euskal Herriko puntu askotan
Eguneko iragarpenak bete egin dira, eta tenperatura maximoek markak hautsi dituzte Euskadiko eta Nafarroako udalerri askotan. Arratsaldean zehar, berriz, tenperaturek behera egingo dute, eta 20:00etatik aurrera enbata sartuko da eta 10 ºC-ko minimoak izango dira.
2024/08/11 - 16:39
40 ºC-tik gorako tenperaturak neurtu dira Euskadiko hainbat puntutan
Euskalmetek zabaldu duenez, Sodupe eta Laudioko estazioek neurtu dituzte tenperatura horiek. Gau tropikal baten ondorioz, termometroak gora egin du eta eguerdian gainditu dugu 40 ºC-ko langa.
2024/08/11 - 15:59
Hondartza, igerilekua, terraza, eliza... edozein leku da egokia bero zakarretik babesteko
Laudioko Udalak elizaren ordutegia luzatu du, babesleku gisa erabili ahal izateko. Bestalde, hondartzak eta igerilekuak, gaur bezalako egunetan ohikoa denez, jendez lepo daude.
2024/08/11 - 13:43
Bero-kolpea izan duten hiru pertsona erreskatatu dituzte Nafarroako suhiltzaileek mendian
Horietako bat Okolin-Saioa ibilbidean erreskatatu dute. Bestalde, Ezkaurren galdutako eta deshidratatutako bi mendizale ere artatu dituzte. Nafarroako suhiltzaileek grabatutako irudiak.
2024/08/10 - 14:05
Alerta laranja ezarri dute iganderako Hego Euskal Herrian tenperatura altuengatik
Euskadin, 40 graduko tenperatura izango da, eta 27-28ra iritsiko dira mendi inguruetan. Nafarroan, tenperatura are altuagoak espero dira. Giroa freskatu egingo da igande arratsaldean, ipar-mendebaldeko haizeari esker. Abisu horia beroagatik astehelenera arte luzatu dute.