Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gerra Libanon: Israelek Ibrahim Muhammad Kabisi komandatea hil duela baieztatu du Hezbollahk, Beirut kanpoaldean atzo izandako bonbardaketan. Israelgo Armadaren arabera, Hezbollahren misil unitateko komandantea zen. Azken datuen arabera, 570 pertsona baino gehiago hil eta 1.800 zauritu dira, Israelgo Armadak Libanon egindako bonbardaketen ondorioz.
- EITB Gala Zinemaldian: Donostiako Zinemaldian, EITB Galaren eguna izango da. Victoria Eugenia antzokian 20:15ean hasiko den ekitaldian, Berriz itsatsita fikzio musikala aurrestreinatuko da. Horrez gain, zinema munduko izar gehiago helduko dira Donostiara, hala nola Pedro Almodovar, Monica Bellucci, Paolo Sorrentino, Mike Leigh, Gia Coppola edota Tilda Swinton. Almodovar izen handiko "gonbidatu sorpresa" batekin etorriko da.
- Aitor borraska: Aitor izena jarri diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari, eta haize ufada gogorrak ez ezik, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, batez ere, haize boladak izango dira protagonista eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoan; zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte. Abisu horia 21:00etatik 09:00etara egongo da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.