Abisu horia ezarriko dute bihar eta etzi EAEn, haizeagatik
Aitor izena hartu duen ekaitzak gogor astinduko du hurrengo egunotan Iberiar Penintsularen iparralde osoa; haizeteak, itsas denboralea eta euriteak espero dira. Euskal Herrian, batez ere, haize-ufadak izango da protagonista, eta hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du haizeagatik asteazkenean eta ostegunean —irailak 25 eta 26— Euskal Autonomia Erkidegoan; zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte.
Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00etara egongo da indarrean.
Toki babestuetan, berriz, 70-80 km/h-ko haize boladak espero dituzte.
Eguraldiaren aurreikuspena
Euskalmeten arabera, bihar hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Egunaren bigarren partean eta mendebaldean nabarituko da bereziki, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Egunaren bigarren partean euria ere egin dezake. Tenperatura igo egingo da, bereziki, Kantauri isurialdean, 27-28 ºC inguruko balioekin.
Ostegunean eguna hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da. Hodei ugari izango da, batez ere, eguerdi partean: fronte bat iritsiko da eta euria egingo du, zenbait lekutan erruz. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta eguneko minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak