Alerta Meteorologikoak
2024/10/09 - 18:12
Haizeteek eragindako gorabeherek kaosa eragin dute Bilboko Aireportuan
Guztira, 60 hegaldiri eta 8.000 bat bidaiariri eragin die haize denboraleak. Bidaiari askok ez dakite euren hegaldia hartzerik izango duten.
2024/10/09 - 10:46
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, osasun itunaren bilera eta Euskadi literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/09 - 08:00
Kirk borraskaren haize-bolada bortitzek alertapean jarri dute Euskal Herria
Haize-bolada gogorrenak mendebaldean ari dira izaten. Bizkaia alerta laranjan dago goizeko 06:00etatik eta Gipuzkoan eta Araban 12:00etan jarriko da indarrean.
2024/10/08 - 20:25
Haizeagatik ezarritako alerta laranja asteazkenean 06:00tan sartuko da indarrean
Asteazkenean, 06:00etan, alerta laranja ezarriko dute Bizkaian haize-bolada indartsuengatik. Arratsaldean 130 km/h-ko haize-ufadak espero dira. Gipuzkoako haizeguneetan alerta eguerditik 18:00etara egongo da indarrean.
2024/10/08 - 09:54
Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/07 - 23:21
Andoni Aizpuru: ''Borraskaren begia gertu izango dugu eta horrek haize bortitza eragingo du asteazkenean''
Asteazken eguerdi eta arratsaldean 120 edo 140 kilometro orduko haize-boladak izango dira haizeguneetan EITBko aurkezlearen hitzetan. Hirietan ere 100 kilometro ingurukoak espero direla azaldu du.
2024/09/26 - 00:52
Haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dute toki askotan, Aitor ekaitzaren eraginez
129 kilometro orduko ufada izan da Urduñan, 122koa Matxitxakon, 115ekoa Galea lurmuturrean, 109koa Cerrojan, 102koa Garbean eta 83koa Gasteizen, Euskalmetek jakinarazi duenez. Osteguna ere hego-mendebaldeko haize zakarrarekin abiatuko da.
2024/09/25 - 09:59
Albiste izango dira: Gerra Libanon, EITB Gala Zinemaldian eta Aitor borraska
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/25 - 07:00
Aitor ekaitzak haize-ufadak utziko ditu gaur Euskal Herrian, bereziki egunaren bigarren partean
Zenbait haizegunetan 100 km/h-tik gorako ufadak aurreikusi dituzte. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan abisu horia egongo da indarrean gaurko 18:00etatik biharko 10:00etara.
2024/09/24 - 18:19
Abisu horia ezarriko dute bihar eta etzi EAEn, haizeagatik
100 km/h-koak izan daitezke haize ufadak. Abisu horia asteazkeneko 21:00etatik osteguneko 09:00etara egongo da indarrean.
2024/09/22 - 21:50
Kaleak garbitzen eta kalteak zenbatzen aritu dira Ultzamako Auza herrian, uholdeen biharamunean
Auzatik 60 bat kilometrora, Lezaunen ere, kalte handiak eragin zituen euriteak. Alerta gorria ezarri zuten bertan, hamar minutuan 17 litro ur pilatu baitziren metro koadroko.
2024/09/22 - 21:20
Itsasoa euskal kostaldea hartzen ari da klima-aldaketaren ondorioz?
Aztik euskal kostaldea kontrolatzen du. Horretarako, ekaitz eta korronteei aurre egiteko alerta sistemak erabiltzen ditu, eta epe luzera begira baliagarriak izan daitezkeen datuak biltzen ditu.
2024/09/20 - 18:19
Euritsua eta trumoitsua izango da udatik udazkenerako aldaketa
EAEn abisu horia ezarriko dute larunbatean, 15:00etatik aurrera, eta hiru ordu lehenagotik egongo da abisupean Nafarroa.
2024/09/19 - 19:00
Asteazkenekoak baino handiagoak izan arren, marea biziek ez dute aparteko arazorik sortu
Hala ere, urak hainbat kale hartu ditu, ur putzu handiak sortuz. Pasai Donibaneko hainbat lekutan ura sartu da, eta Zumaian, itsas goran, urak kirol portua hartu du. Nerbioi itsadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren (Bilbo) eta Erandion.
2024/09/19 - 07:00
Gaur marea oso bizia espero da, eta abisu horia aktibatuko dute, 17:00etatik 20:00etara
Itsasgora 18:23an izango da, eta 5,12 metroko marea izango dugu orduan. Olatuen altuera adierazgarria 0,5-1 metro ingurukoa izango da.
2024/09/18 - 19:12
Itsasadarra gainezka egiteko zorian izan da Bilbon, eta itsasgorak ez du inolako arazorik sortu Donostian
Nerbioi itsasadarra gainezka egiteko zorian izan da, baina putzu txikiren bat baino ez du eragin Erandion eta Bizkaiko hiriburuan. Donostian, itsasgorak ez du inolako arazorik eragin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek ez dute irteerarik egin behar izan.
2024/09/18 - 16:26
Marea biziak: itsasbehera Gipuzkoako kostaldean, airetik ikusita
Itsasbeherak irudi hauek utzi dizkigu Deba, Zumaia eta Zarautz inguruetan. Aurreikuspenen arabera, marea oso bizia izango da, eta, beraz, itsasgoraren inguruan (17:41ean), mareek jotzen dituzten ohiko eremuetan, olatuak alde batera utzita.
2024/09/18 - 14:58
Segurtasun Sailak ostiralera arte luzatu du marea biziengatik ezarritako abisu horia
Itsasaldeko arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da asteazken honetan, 17:00etatik 19:00etara. Aurreikuspenen arabera, marea oso bizia izango da, eta, beraz, itsasgoraren inguruan, mareek jotzen dituzten ohiko eremuetan, olatuak alde batera utzita.
2024/09/18 - 14:14
Zer dira marea biziak? Noiz eta zergatik gertatzen dira?
Iraila-urria eta otsaila-martxoa dira marea biziak izateko arrisku gehieneko hilabeteak. Halere, baliteke urteko beste sasoi batean ere fenomeno hau gertatzea. Bestalde, marea hilak deiturikoak sortzen dira gure itsasoetan. Euskalmetek azaldu digu bien arteko aldea.
2024/09/18 - 09:53
Marea biziak tarteko, prebentzio neurriak hartu dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan
Erandion (Bizkaia) eta Pasaian (Gipuzkoan) hareaz betetako zakuak eta hesiak jarri dituzte itsasadarraren eta itsasoaren inguruetan, itsasgora oso altua izango delakoan.