Euriteek hainbat intzidentzia eragin dituzte azken orduotan
Azken orduotan botatako euri-jasek hamaika intzidentzia eragin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan; ibaien emaria handitzea, lur-jausiak, arazoak trafikoan eta uholdeak, besteak beste.
Butroe ibaia, Mungian (Bizkaia), esaterako, gainez egiteko arriskua dago. Udalak autoak herriaren goiko aldera igotzeko eskatu du, ibaiaren goraldia ikusita.
Zuhurtzia eskatu die herritarrei, eta Legardako aparkalekua zabaldu du autoak bertara eraman ahal izateko.
Plentzian (Bizkaia), bi txalet hustu behar izan dituzte Isuskitza auzoan, lur-jausi baten ondorioz, eraikinen alboko mendian luizia izateko arriskua baitago.
Era berean, Bizkaiko suhiltzaileek ura xurgatu behar izan dute Gorlizen, Erandion eta Gernika-Lumon ur-pilaketen ondorioz, eta Lemoizen lurrera jausitako zuhaitz bat kendu behar izan dute.
Gainera, hainbat arazo eragin ditu euriak Gipuzkoako errepideetan.
Dena den, badirudi eguerditik aurrera atertzera egingo duela eta egoerak okerrera behintzat ez duela egingo.
Gaur, lehen orduetan, euria egingo du oraindik, batez ere mendebaldean; zaparrada mardulak izango dira eta ia etengabe egingo ditu. Edozein kasutan, goizean nahiko azkar egingo du atertzera, ekialdetik hasi eta mendebaldera. Goizean bertan, ostarteak zabalduko dira ekialdean, baina litekeena da mendebaldean eta hegoaldean arratsaldera arte hodeitza ez saretzea. Tenperaturak igotzeko joera hartuko du, eta beroenak 13 eta 17 ºC artean ibiliko dira.
Astelehenean, hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu zeruan. Araba eta Nafarroa hegoaldean, hodeiak ugariagoak izango dira, eta noizbehinka euria egin dezake bertan. Gainerako tokietan, isurialde atlantikoan bereziki, hodeiekin batera urdingune politak zabalduko dira. Tenperatura beste apur bat igoko da. Lehen orduetan, lanbroa edota lainoa izan daiteke hainbat txokotan.
Asteartean, tenperaturak igotzen jarraituko du. Maximoak 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira isurialde atlantikoan, eta apur bat beherago geratuko dira barnealdean. Aldaketa gutxi ikusiko ditugu zeruan; ostarteak zabalduko dira tarteka, eta hodeitza trinkoagoa izango da hegoaldean. Ez da baztertzen bertan, egunaren hasieran, euri pixka bat egitea. Lainoguneak izango dira lehen orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.