Alerta Meteorologikoak
2023/08/22 - 20:50
Bero itogarria, 40 ºC-rainoko tenperatura maximoekin Hego Euskal Herria osoan
Alerta laranja asteazken eta ostegun honetan Hego Euskal Herri osoan 40 ºC arteko maximoekin. Gainera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak osasun-alerta gorria mantentzen du, beroagatik eta osasunerako arriskuagatik.

2023/08/22 - 20:43
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, tenperatura altuen ondorioz
Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egin dituen iragarpenen ondorioz hartu du neurria Eusko Jaurlaritzak. 40 gradutik gorako tenperaturak izango ditugula dio iragarpen horrek.
2023/08/22 - 09:58
Hego Euskal Herria osoa alerta laranjan egongo da bihar eta etzi, 40 °C-rainoko maximoengatik
Araba erdialdean eta Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean muturreko tenperatura altuengatik. Biharkoa are beroagoa izango da, eta Bizkaia eta Gipuzkoa, kostaldea barne, abisu horipean egongo dira.
2023/08/21 - 15:45
Asteazkenera arte luzatu dute Araban eta Nafarroan beroagatik ezarritako alerta laranja
Gaur eta bihar abisu horia izango da indarrean Araba erdialdean eta Ipar Euskal Herrian muturreko tenperatura altuengatik. Etzi izango da egunik sargoriena, eta egun horretan, Bizkaia eta Gipuzkoa, kostaldea barne, abisu horipean egongo dira.
2023/08/21 - 10:10
Beroagatik alerta laranja izango da gaur eta bihar Arabako Errioxan eta Nafarroan
Gainera, Araba erdialdea eta Ipar Euskal Herria abisupean egongo dira 37 °C-rainoko maximoengatik.
2023/08/19 - 19:38
Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, 37 gradura arteko tenperaturak espero baitira
Giroa eguzkitsua izango da, erdi mailako hodei batzuekin eta garrantzi gutxiko goi-hodeiekin. Barnealdean, maximoak 30 eta 35 gradu artean egongo dira, eta kostaldean 28 edo 30 gradu artean.
2023/08/18 - 22:48
Tenperatura altuak izango dira asteburu osoan barnealdean
Hala, abisu horiak aktibatuko dituzte, larunbatean eta igandean, Araban eta Nafarroako zati handi batean.

2023/08/18 - 18:44
Baso-suteen arriskua oso altua da egunotan Nafarroan
Foru erkidegoko Babes Zibilak suteen plan berezia jarri du martxan, AEMETek suteen arriskua "oso altua edo muturrekoa" dela jakinarazi ostean.
2023/08/18 - 11:37
Abisu horia tenperatura altuengatik Hego Euskal Herrian eta abisu laranja Erriberan
Barnealdeko zenbait tokitan tenperaturak 38 ºC-ra iritsiko dira, eta, ondorioz, alerta laranja ezarri dute gaur Erriberan, eta abisu horia, berriz, Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.

2023/08/17 - 17:24
Alerta laranja Erriberan eta abisu horia Hego Euskal Herriko barnealdean, beroagatik
Ostiralean alerta laranja ezarriko dute Erriberan, tenperatura altuengatik, eta abisu horiak Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, arrazoi beragatik.
2023/08/17 - 10:17
Abisu horia ezarri dute gaurko Araban eta Nafarroan, beroagatik
Abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean Araban, tenperaturak 37 gradura iristea espero baita. Nafarroan, ostera, lurralde osoan ezarriko da abisu horia, iparraldean salbu.
2023/08/13 - 22:59
Abisu horia euriagatik Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ekaitzengatik Nafarroan
Nafarroako erdialdean, abisua 17:00etan sartu da indarrean gauerdira arte, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean, berriz, ordubete geroago. Azken hori astelehen goizaldeko 03:00ak arte egongo da indarrean.
2023/08/11 - 20:23
Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa
Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.
2023/08/09 - 18:47
Muturreko beroa barnealdean, 40 gradutik gorako maximoekin
Alarma gorria aktibatu dute, 15:00etatik 18:00etara, Araban eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean.
2023/08/09 - 15:36
Laudion izan da tenperaturarik altuena, 43,4 ºC
Gueñesen (Bizkaia), berriz, 43,2 gradura iritsi dira, Zallan 41,9ra, Amurrion eta Orozkon 41,4ra, eta Igorren 41era. Osakidetzako larrialdi-zerbitzuek 56 pertsona artatu dituzte 19:00ak arte, muturreko beroak jota.
2023/08/09 - 13:56
Jaurlaritzak erabaki du beroagatik EAEren barnealde osoan alarma gorria ezartzea hiru orduz
Euskalmeten arabera, inoizko bost erregistrorik altuenetakoak neur daitezke gaur. Ricardo Ituarte Azpiazu Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak jakinarazi du beroagatik EAEren barnealde osoan egoeraren maila gorrira igotzea erabaki dutela 15:00etatik 18:00etara.
2023/08/09 - 13:08
Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak agerraldia egingo du 11:30ean.

2023/08/08 - 16:29
Alerta laranja ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroa erdi eta hegoan, muturreko tenperaturengatik
Gainera, abisu horia aktibatuko dute EAEn, baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik.
2023/08/08 - 09:00
EAE osoa alerta laranjan izango da bihar, "muturreko beroa" tarteko
Segurtasun Sailak alerta ezarri du muturreko tenperatura oso altuengatik. Kostaldean 34 °C-ra helduko dira maximoak; Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, 39 °C-ra, eta 40ra irits daitezke Araba erdialdean eta hegoaldean. Nafarroan, Erribera eta erkidegoaren erdialdea jarri dituzte alertapean.
2023/08/07 - 15:35
Bero uhartea, hormigoizko hirietako efektua, gakoa muturreko tenperaturak daudenean
Asfaltoaren eta ingurune berdearen arteko tenperaturetan alde handia egon daiteke: 10 ºC-tik gorakoa. Gure hirien diseinuak berebiziko garrantzia du muturreko beroaldietan.