Albiste izango dira: Telefono mugikorra ikastetxeetan, Konstituzioaren erreforma eta alerta haizeagatik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Telefono mugikorra ikastetxeetan: Hezkuntza Sailak ikastetxeetan telefono mugikorren erabilera arautzeko emandako pausoak ezagutaraziko dituzte Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok.
- Konstituzioaren erreforma: Diputatuen Kongresuak "gutxitu" hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluaren testutik ezabatu eta horren tokian "desgaitasuna duen pertsona" kontzeptua txertatzea onartuko du gaurko osoko bilkuran. PSOEk eta PPk adostu bezala, izapidetze zuzena erabilita eta irakurketa bakarren bidez egingo da erreforma, hots, lantaldetik edo batzordetik igaro gabe. 49. artikulua soilik moldatuko da.
- Alerta haizeagatik: Bi hegaldi bertan behera geratu dira, eta beste hainbat atzeratuta Bilboko Aireportuan, haize zakarra dela eta. 09:00ak arte alerta laranja egongo da indarrean. Azken orduotan, 118 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Kapilduin, eta 111 km/h-koak Matxitxakon.
Zure interesekoa izan daiteke
Kontrolpean dago Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu den sutea
20:30 aldera sutea piztu da zen atzo Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu zen, Aiartza mendian, eta gauean lanean arituta, kontrolpean izatea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.