Zornotza
2025/03/28 - 15:17
Lau pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik Zornotzan izandako sute batean
Sutea 09:45ean piztu da Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko etxebizitza batean, eta erortzeko arriskuan dago eraikina. Zazpi pertsona artatu behar izan dituzte; horietako lau, gainera, ospitalera eraman dituzte.
2025/03/05 - 13:02
'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa' jaio da, gazteen talentu musikala bultzatzeko
Kanpusa doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzenduta dago. Aukeratutako 20 ikasleek lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute apirilaren 21etik 26ra, Lauaxeta ikastolan.
2025/02/28 - 14:46
''Beldurrezko pelikula bat bezalakoa izan zen, baina zoritxarrez ez zen pelikula bat izan''
36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-ak jota, eta horietako 3.000k zainketa intentsiboetako unitateetan bukatu zuten. Aitor eta Iker izan ziren hiltzetik gertu egon zirenetako bi. Rufinak, Txaroren amaginarrebak, ez zuen zorte bera izan.
2025/02/25 - 12:32
Euskotreneko segurtasun-langile bati eraso egin diote Zornotzako tren geltokian
CCOO sindikatuak astelehen goizean gertatutako "eraso bortitza" salatu du. Erasoaren ondorioz, biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
2025/01/03 - 12:23
Markeliñe konpainiak "Zepo Zapo" antzezlana estreinatuko du
Zornotzar konpainiak herriko antzokian oholtzaratuko du lehenengoz bere lan berriena. Keinu bidezko antzezlana da, familia osoari bideratua, eta gerra du ardatz.
2025/01/02 - 13:59
Langile bat hil da Zornotzan, orga baten zama gainera erorita
Lan-istripua abenduaren 30ean gertatu zen, baina sindikatuek, ezbeharra salatu dutenek, gaur izan dute haren berri. LAB, ESK, Steilas, EHNE-etxalde eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute urtarrilaren 8an Zornotzan, heriotza salatzeko.
2024/10/25 - 14:46
Osalanek zehaztu du urriaren 15ean Boroan istripua izan zuen langilea oso larri dagoela
ELAk langilearen heriotza iragarri duen arren, Osalanek argitu du bizirik dagoela, baina oso larri.
2024/10/14 - 10:31
Kamioi baten eta auto baten arteko talkak auto-ilarak eragin ditu Muxikan
Ez da zauriturik izan, baina eguneko puntako ordua denez, 7:10etik aurrera inguruan auto-pilaketa handiak sortu dira.
2024/09/23 - 12:31
150.000 euroko iruzurra egin diote emakume bizkaitar bati "Brad Pitt faltsua" delako metodoarekin
Zibergaizkileek biktimaren profil psikologikoa aztertu zuten, eta zaurgarria zela egiaztatu ondoren, Brad Pitt aktorearekin mezuak trukatzen ari zela sinestarazi zioten. Pertsona bat atxilotu dute Bizkaian eta beste hiru ikerketapean jarri Zornotzan.
2024/09/16 - 15:38
61 urteko gizonezko bat hil da Zornotzan, traktorearekin istripua izanda
Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, udalerriko San Antonio auzoan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2024/09/01 - 23:31
Argindarrik gabe jarraitzen dute Zornotzako etxe batzuek larunbateko ekaitzagatik
Igande goizean teknikariek bizilagunei esandakoaren arabera, gutxienez bost egun beharko dituzte instalazioak konpontzeko. Horregatik, hainbat bizilagunek beste bizitoki batzuk aurkitu behar izan dituzte, behin-behinean.
2024/08/26 - 22:47
'AP-8 Peajerik Ez' taldeak N-634an "segurtasun arazoa" dela eta AP-8 "gutxiegi erabiltzen" dela salatu du
Gaur goizean gertatu da kamioi baten eta auto baten arteko azken ezbeharra, eta zirkulazioa ez da normaltasunera itzuli eguerdira arte. Bigarren istripua da astebeteko epean.
2024/08/26 - 14:21
Zirkulazioa bere onera itzuli da N-634an, Zornotzan, kamioi batek eta auto batek izandako istripuaren ostean
Hiru orduz erabat itxita egon da errepidea. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, eta auto barruan geratu da harrapatuta. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri.
2024/08/12 - 16:46
Hiru zauritu Zornotzan, bi kamioik N-634 errepidean talka egin ostean
Istripua 12:30ean gertatu da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, bi kamioik talka egin dutenean. Ezbeharraren ondorioz, errepidea guztiz itxita geratu da eta trafikoa AP-8ra bideratu dute.
2024/08/12 - 16:13
Hiru pertsona zauritu dira Zornotzan, bi kamioik istripu larria izan ostean
Zaurituetako bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta hirugarrena, berriz, Galdakaoko ospitalera. Hainbat orduz errepidea itxi dute eta, bien bitartean, AP-8 autobidetik bideratu dute trafikoa.
2024/06/21 - 12:52
Ireki dute AP-8 autobidea Amorebieta-Etxanon, istripu baten ondorioz Bilborako bidea itxita egon ostean
Ezbeharraren ondorioz auto ilarak sortu dira, baina 09:30erako zirkulazioa bere onera itzuli da.
2024/06/21 - 10:55
Auto-ilarak AP-8an, Zornotza parean, zauriturik utzi ez duen istripu baten ondorioz
Ezbeharra 07:45 aldera gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, ibilgailu bat bidetik atera eta bide erdian geratu denean. Hasiera batean, errepidea erabat itxi dute, baina handik gutxira hiru erreietako bat ireki ahal izan dute.
2024/05/30 - 15:27
Mariana Tulbure Alexen familiaren abokatuak dio ''tristuraz eta etsita hartu dutela'' erabakia
Zornotzan jipoia jaso zuen gaztearen familiaren abokatuak esan du epaiaren aurkako helegitea aurkeztea aztertuko duela. Tulbureren esanetan, amak "ezin du sinetsi" eta "zigor gogorrena Alexek jaso duela" gaineratu du.
2024/05/30 - 13:28
Alex Ionita hiltzen saiatzeagatik zigortutako 6 lagunetatik lauri zigorra murriztu die EAEko Auzitegi Nagusiak
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak uste du ez dela frogatu lau horiek talde armatuko kide direnik, baina berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiak Zornotzan gazteak jasandako jipoi bortitzagatik beste biei ezarritako 20 urteko kartzela-zigorra.
2024/05/13 - 22:56
Zornotzan hobitik ateratako bi milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte senideek
Adolfo Cengotitabengoa eta Jaime Iñiguez miliziano bizkaitarren gorpuzkiak senitartekoei eman dizkiete astelehen honetan Zornotzan, Eusko Jaurlaritzak hilerriko hobi batetik atera ostean.