150.000 euroko iruzurra egin diote emakume bizkaitar bati "Brad Pitt faltsua" delako metodoarekin
Gaizkile talde batek 150.000 euroko iruzurra egin dio emakume bizkaitar bati "Brad Pitt faltsua" delako metodoa erabilita. Maula honetan datza: emakume zaurgarri bat identifikatu, eta engainatu AEBko aktore ezagunarekin mezuak trukatzen ari dela sinestarazi arte. Ondoren, hainbat inbertsio faltsu egiteko konbentzitzen dute.
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu, horietako bat Bizkaian, eta beste 10 ikerketapean jarri (horietako hiru, Zornotzan) gaizkile talde bateko kide izatea egotzita. Emakume bizkaitar horri ez ezik, Granadako beste andre bati ere egin diote iruzur, eta, guztira, 325.000 euro ostu dizkiete.
Ikerketari esker, lapurtutako 85.000 euro atzeman, blokeatu eta errekuperatu dituzte agenteek.
Guardia Zibilak jakin duenez, maula gauzatzeko biktimen sare sozialak aztertzen zituzten euren profil psikologikoa eskuratzeko. Ondoren, emakumeak zaurgarriak zirela, beharrizan afektiboak zituztela eta depresioak jota zeudela egiaztatzen zuten. Azkenik, Brad Pitten zaleen klub baten izenean idatzi zieten, eta AEBko aktore ezagunaren plantak eginda, eurekin harreman sentimental bat zuela sinestarazteko. Behin biktimen konfiantza bereganatuta, inbertsioak egiteko proposatzen zieten, dirutza lapurtuta.
Bi emakumeek transferentzia ugari egin zieten gaizkileek esandako kontuetara, azkenean, dena iruzurra zela egiaztatu eta salatu zuten arte.
Zibergaizkileek hainbat banku korronte zituzten Nigeria, Ghana, Senegal eta Sierra Leonako nazionalitatea zuten pertsonen izenpean. Han jasotzen zuten biktimon dirua. "Mulak" ere erabiltzen zituzten, hots, diru apur baten truke, lapurtutako dirua jaso eta gerora beste kontu batera transferitzen zutenak.
Gainera, Estatu osoan egindako bost miaketatan hainbat proba lortu dute agenteek. Besteak beste, sakelako telefonoak, banku txartelak, telefoniako txartelak, bi ordenagailu eta dokumentazio ugari. Agiriotan biktimak engainatzeko erabiltzen zituzten esaldiak zeuden jasota.
Talde kriminaleko ustezko kide horiei hainbat delitu egotzi dizkiete: iruzurra, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta gaizkile talde bateko kide izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak