Zornotza
2023/10/28 - 23:43
Tren zerbitzua etenda egon da Zornotza eta Lemoa artean, Euskotrenen konboi bat errailetatik atera baita
Bi udalerrien artean autobusez eskaini dute zerbitzua, "arazorik gabe", Euskotrenek zehaztu duenez. 18:30 aldera berrezarri dute tren zerbitzua.
2023/10/28 - 14:57
Euskotreneko unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan
Tren-zerbitzua eten da, eta bidaiariak autobusez eraman dituzte Lemoaraino.
2023/10/19 - 10:10
Sei adingabek beste bat jipoitu eta zauritu dute Zornotzako adin txikikoen egoitzan
Gertakaria iragan asteartean jazo zen, eta Ertzaintzak sei erasotzaileak atxilotu zituen. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman zuten, anbulantziaz. Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ospitalean egin beharreko mediku azterketak egin eta ordu gutxira alta eman zioten zaurituari.
2023/09/20 - 18:28
Epaileak aske utzi du zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona
Zornotzako bizilagunaren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, asteartean, atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute gaur eguerdian.
2023/09/20 - 16:41
Zornotzar baten desagerpenarekin lotuta atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/20 - 14:25
Ertzaintza hilketaren hipotesia aztertzen ari da duela urtebete desagertu zen zornotzarraren kasuan
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Radio Vitorian egindako elkarrizketan azaldu duenez, "ikerketak aurrera egin du, eta hipotesi gisa planteatzen da, hipotesi posible gisa, atxilotu duten pertsona horren egilea izatea edo gutxienez hilketan parte hartu izana".
2023/09/20 - 10:15
Albiste izango dira: Zornotzako gertakizuna, euskal zinema Oscarretara begira eta euskara Europan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/19 - 21:44
Pertsona bat atxilotu dute Zornotzan, duela urtebete inguru izandako desagerpen batekin lotutako operazioan
Ertzaintzak baieztatu duenez, operatibo berezi bat jarri dute abian, Zornotzan duela urtebete inguru desagertu zen pertsona baten kasua argitzeko. Gizonezko bat atxilotu dute.
2023/09/12 - 17:50
Bizkaiko Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu Alexandru Ionitak jasotako jipoian nahasitako zazpi gazte
Urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa. Jipoian parte hartu zuten 8 adingabeak martxoan kondenatu zituzten.
2023/09/09 - 16:51
Martzel Do Nascimiento: "Lehen jendea irratiari begira geratzen zen, eta hori irudikatu nahi izan dut"
Amarauna saioaren ikasturte berria dela eta, Martzel Do Nascimientok margolana egin du. Irratia begiratu ere egiten dela islatu nahi izan du koadroan. Martzel, "Martz" zornotzarrak horma irudi handiagoak egiten ditu azkenaldian, baina txikietara ere ederki moldatzen da.
2023/07/04 - 16:03
"Euskadik ezin hobeto" erantzun dio Tourrean segurtasuna bermatzearen "erronkari", Erkorekaren ustez
Segurtasun sailburuak Ertzaintzaren jarduna goraipatu du, baina aitortu du garai honetan "arruntak direnak baino hutsune gehiago" izan direla unitate batzuetan baja medikoekin lotuta. Iragarri duenez, Barne Arazoetarako Unitateak diligentzia informatiboak zabaldu ditu arrazoiak argitzeko.
2023/07/03 - 21:41
Maillot horia euskal zaleentzat
Marea laranja, orain kolore anitzagoa, izan da benetan protagonista nagusia hiru etapa hauetan, bide bazterrak betez eta txirrindulariak animatuz.
2023/07/03 - 16:23
Tourraren hirugarren etaparen hasierak ere zaletuak poztu eta asetu ditu Zornotzan
Tourrak Euskal Herrian egiten duen hirugarren etapa Zornotzatik abiatu da gaur. Ez da hiri batetik atera, 20.000 biztanle inguruko herri batetik baizik. Zornotza historikoki txirrindularitzari lotuta dagoen herri bat da, eta gaurkoa sari baten moduan bizi dute zornotzarrek.
2023/06/30 - 16:24
Zenbat pertsonek osatzen dute txirrindulari talde bat?
Cofidis taldearen antolaketa gertutik ezagutu nahi izan dugu. Tourrean parte hartuko dute zortzi txirrindulariez gain, hiru zuzendari, medikua, sukaldaria, bi nutrizionista, lau mekanikari eta bost masajista ditu taldeak.
2023/06/30 - 11:26
Horrela iritsiko da Baionara Frantziako Tourraren 3. etapa, Euskal Herritik igaroko den azkena
Lasterketako hirugarren etapa uztailaren 3an jokatuko da eta azkenengoz ibiliko da Euskal Herrian. 187,4 kilometroko ibilbidea izango du etapak, Zornotzan hasiko da eta Baionan amaitu.
2023/06/27 - 16:18
Antolaketari azken ukituak ematen, Jaurlaritzak ikuskizunaz gozatzeko deia egin du
Lau egun falta dira uztailaren 1ean Frantziako Tourra Bilbon hasteko. Ia dena prest dago, azken antolaketak besterik ez dira falta eta horretan ari dira bete-betean. Gozamenerako aukera paregabea izango dela uste du Jaurlaritzak.
2023/06/19 - 22:34
Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala ekainaren 29an egingo dute
13 egun besterik ez da falta egun handirako, baina festa lehenago lehertuko da: ekainaren 29an, taldeen aurkezpen ofizialarekin. Ekainaren 29an, 17:00etatik 22:00etara, musika eta giro ona izango dira nagus Abandoibarran.
2023/06/12 - 20:44
Zornotzak hiru eraso sexista salatu ditu azken egunetan
Udalak eraso horiek gaitzesteko elkarretaratze bat egitera deitu ditu herritarrak.
2023/06/05 - 15:03
Trafikoan ez ezik, garraio publikoan ere izango du eragina Tourrak, Zornotzatik abiatzen den egunean
Uztailaren 3an Zornotzan hasiko da Frantziako Tourraren hirugarren etapa. Kale asko itxiko dituzte bertan, eta gainera, 09:00etatik 14:00etara, zerbitzu mugatuko du Bizkaibusek. Euskotrenek, bestalde, zerbitzua indartuko du.
2023/06/05 - 09:03
Gaur aurkeztuko dute Tourraren irteerarako segurtasun eta mugikortasun operatiboa
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta hiru hiriburuetako eta Zornotzako udaletako arduradunek operatiboa aurkeztuko dute astelehen goizean Euskalduna Jauregian.