Hiru lagun zauritu eta ilara luzeak sortu dira Txorierriko igarobidean eta Iurretan izan diren bi istriputan
Autoa gidatzen zihoan pertsona bat zauritu da Txorierriko igarobidean, Derio parean, goizean izan den trafiko istripuan, kamioi baten aurka talka eginda. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira N-637an, hasiera batean erabat itxi baitute errepidea.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 10:00etan gertatu da ezbeharra, Donostiarako noranzkoan, eta zauritutako gizona Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Istripua jazo eta minutu gutxira, erreietako bat ireki dute, oraindik garbiketa lanak egiten aritu badira ere. Izan ere, gasoila zabaldu da errepidean, istripuaren ondotik.
Bi autok aurrez aurre jo dute Iurretan
Bestalde, N-634 errepidea itxi dute Iurretan, bi autok aurrez aurre talka egin ostean. Bi pertsona zauritu dira. Horietako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, eta bestea Galdakaoko erietxera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.