Zornotza
2023/01/08 - 12:11
Alexandru Ionita gaztearen familiak ETBren ekipo bat hartu du bere etxean
Urte eta erdi igaro da 20 bat pertsonak osatutako talde batek jipoi handia eman ziola Zornotzako gazteari. Egun egoera begetatiboan bizi da. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan ETB1-eko Gaur Egun albistegian.
2023/01/06 - 15:21
Euskal Herrian bigarren sariaren papur batzuk baino ez dira egokitu 72.289 zenbakiari esker
Dezimoko 75.000 euro banatu ditu bigarren sariak eta Zornotzan 4 dezimo saldu dira. Bana, berriz, Donostian eta Erriberrin.
2023/01/06 - 13:42
Donostian, Zornotzan eta Erriberrin jausi da Erregetako loteriaren bigarren saria
Guztira, sei dezimo saldu dituzte hiru loteria administrazio hori. Bigarren sari hori (72289a), dena den, oso banatuta egon da. Gainerakoan, zorteak iskin egin dio Hego Euskal Herriari, eta lehen saria (89603) Gironan saldu dute oso-osorik.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2022/12/13 - 15:17
18 urteko kartzela zigorra Zornotzan osaba hiltzeagatik zigortutako gizonarentzat
Epaiketan, akusatuak aitortu zuen bere senideari eraso egin ziola, eta ados agertu zen Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren gertakarien kalifikazioarekin.
2022/12/09 - 12:47
12 kalamu plantazio desegin dituzte Bizkaian, eta pertsona bat atxilotu
Desegindako laboreak Zornotza, Berriatua, Erandio, Ibarrangelu, Ispaster, Mendata, Munitibar eta Ondarroako landa eremu isolatuetan zeuden.
2022/11/29 - 15:52
Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona erruduntzat jo dute
Epaimahaiak ebatzi du gizonak azpikeriaz hil zuela senitartekoa. Epaiketan zehar akusatuak berretsi zuen senideari eraso ziola, eta onartu egin zuen Fiskaltzak eta Akusazio Partikularrak esandakoak.
2022/11/29 - 14:08
Bigarren greba eguna dute gaurkoa Bizkaiko Metalgintzan
CCOO, UGT, LAB, ESK, CGT eta CNT sindikatuek manifestazioa egin dute Zornotzan. ELAk, berriz, gauza bera egin du eguerdian Barakaldon.
2022/11/24 - 15:15
18 urteko kartzela zigorra eskatu dute Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizonarentzat
Autopsiaren arabera, biktimak 18 lesio zituen buruaren atzealdean, eta ez zuen defentsako zauririk.
2022/11/21 - 15:45
Zornotzan osaba kolpeka hiltzeaz akusatutako gizonak onartu du aizkoraz jo zuela
Biktimaren iloba zen 41 urteko gizonarentzat 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/21 - 15:35
Akusatuak osaba aizkoraz jo izana onartu du Boroako hilketaren epaiketan
Damututa dagoela adierazi eta osaba aizkora-buruaren atzealdearekin behin edo bitan kolpatu zuela aitortu du. Akusatuak ukatu egin du, ordea, gertakariari istripu itxura emateko ahalegina egin izana.
2022/11/18 - 15:39
Abian da 2020ko maiatzean Zornotzan gertatutako ustezko hilketa argitzeko epaiketa
2020an Zornotzan, Boroako baratze batean iloba batek ustez bere osaba hil zuen kolpeka. Epaiketa gaur hasi da Bizkaiko Lurralde Auzitegian.
2022/11/18 - 08:51
Albiste izango dira: Abian da Euskaraldia, gerrako haurrak eta Zornotzako krimena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/18 - 08:50
Zinpeko epaimahaia aukeratuta, hasi da Zornotzako hilketaren epaiketa
Akusatuarentzat, 41 urteko gizona eta biktimaren ilobarentzat, 20 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak erailketa delitua egotzita. Horren arabera, gizonak hainbat aldiz kolpatu zuen osaba aizkora-buruaren atzealdearekin.
2022/11/08 - 14:52
Gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta
EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.
2022/10/27 - 15:05
Hauek dira Euskal Herria zeharkatuko duten 2023ko Frantziako Tourreko hiru etapak
Frantziako Tourrak ofizialki baieztatu du 2023ko edizioko hirugarren etapak Baiona izango duela helmuga. Jakina zen aurreko bi etapak euskal errepideetan jokatuko direla, Hego Euskal Herriko hiru hiriburuak protagonista izanik.
2022/10/23 - 12:00
42 urteko gizon baten heriotza ikertzen ari dira Zornotzan
Ostiral honetan Zornotzako etxebizitza batean hilik aurkitutako gizonezko baten heriotza argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. Gizona itota hil omen zen, baina argitzeko dago heriotza naturala edo indarkeriazkoa izan ote den.
2022/10/22 - 16:30
Aste honetan hasi da 2021ean Alex Ionita gazteari eraso egin zioten gazteen aurkako epaiketa
Erasoaren ostean Gurutzetako Ospitalean egon zen ingresatuta; orain Gorlizen dago, egoera begetatiboan. Jipoi bortitza eman zioten adingabeak ez dira edonolaz ere espetxean sartuko; bai, ordea, 18 urtetik gorako erasotzaileak, errudun deklaratuz gero.
2022/08/22 - 10:39
83 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Zornotzan indarkeria zantzuekin
Gizonaren gorpua Santiago Onaindia Kalean aurkitu zuten igande honetako arratsaldean. Ertzaintzak martxan jarri du ikerketa.
2022/07/28 - 17:57
Motorzale bat hil da Zornotzan izandako istripu batean
Biktimak gidatzen zuen motorrak kamioi batekin egin du talka N-634 errepidean, Bilboko noranzkoan, 14:30 aldera. Errepidea itxita egin behar izan dute eta ilara luzeak sortu dira.