Añanako Kuadrilla
2018/05/12 - 00:52
77 urteko gizon bat hil da Kuartangon, auto bat errepidetik atera eta iraulita
Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da AP-68 autobidean. Hildakoa kantabriarra zen.
2018/05/09 - 18:24
7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat
Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.
2018/05/04 - 12:35
Azala sormen espazioa
Arabako Lasierra herrian dago Azala. Hastapenetan dauden proiektu artistikoak garatzeko sormen espazioa da, eta azken hamarkadan etengabe egin die lekua diziplina ezberdinetan diharduten artistei.
2018/04/27 - 13:37
81 urteko emakume bat hil da Berganzon, Jugalez ibaira erorita
Bart, gaueko bederatziak baino minutu batzuk lehenago, pertsona batek larrialdi zerbitzura deitu zuen emakume bat 10 metroko altueratik ibaira erori zela esanez.
2018/04/20 - 18:20
Añanako gatzaga NBEko Munduko Nekazaritza Ondare bihurtu da
Gesaltza Añana udalerrian gatza ateratzeko duten era “garbia” nabarmendu nahi izan dute horrela.
2018/04/19 - 19:29
Gesaltza Añana NBEko Nazioarteko Nekazaritza Ondare bihurtu da
Paisaiaren ezugarriak urtero 70.000 turista erakartzen ditu. Azaroan munduko nekazal ondare izendapena jaso zuenetik nabarmen nabaritu da bisitarien gorakada.
2018/04/13 - 11:02
Ebro ibaiak uholdeak sortu ditu berriro Nafarroako Erriberan
Erriberabeitian “alerta mantentzeko” eskatu du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak. Erriberako soroen egoera “tamalgarria” dela esan du Nafarroako Abeltzain eta Nekazarien Batasunak (UAGN).
2018/04/12 - 17:01
Ulibarriko urtegiaren isurketari begira Zadorra inguruak
Villodas herrian suhiltzaileak aritu dira herritarrak garraiatzen. Uhatetik behera, gainezka daude Zadorraren bazterrak
2018/01/19 - 00:52
Auzia artxibatzeko 'nahikoa arrazoi' daudela ziurtatu du SOS Iruña-Veleia plataformak
Horrela, Eliseo Gil Arabako arkeologia-aztarnategiko zuzendari ohiaren aurka zabaldutako auzia artxibatzea eskatu du plataformak.
2018/01/11 - 19:44
Eliseo Gil Iruña-Veleia aztarnategiko zuzendari ohia epaitu egingo dute
Etekin ekonomikoak eta prestigio profesionala lortzeko asmoz, grafito historikoak faltsutu izana leporatzen dio Arabako Auzitegiak.
2018/01/09 - 18:59
Gizon bat larri zauritu dute Gaubean, zortzi labankada jaso ostean
Erasotzaileak, ustez, 18 eta 23 urte arteko bi mutil dira. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion.
2018/01/09 - 11:03
50 urteko gizon bat larri zauritu dute Gaubean, labanaz
Borroka Errege egunaren bezperan gertatu zen. Antza denez, gizonak likido zaurgarri bat bota zion aurpegian gazte bati eta haren anaiak hainbat labankada eman zizkion. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2017/12/23 - 13:50
Presoen etxeratzea eskatzeko, martxa jendetsua egin dute Zaballako espetxera
Datorren asteburuan ere hainbat martxa deitu ditu Kalera Kalerak; abenduaren 30ean manifestazioa egingo dute Iruñean, eta abenduaren 31n Basauriko eta Martuteneko espetxeetara martxak egingo dituzte.
2017/11/29 - 19:53
Kamioilari bat hil da Erriberagoitian
Antza, gidatzen ari zela zorabiatu egin da eta kamioiaren kontrola galdu egin du.
2017/11/28 - 20:07
Argantzunen egingo dute 2018ko Araba Euskaraz
Argantzunetik bost kilometrora, Manzanos herrian eraikitzen ari diren ikastolara bideratuko dute jasotako dirua.
2017/11/23 - 23:07
Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal Ondare
FAOko ordezkariak Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta beste 75 herrialdetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen.
2017/10/27 - 14:50
Elkarretaratzea egin dute Kuartangoko lan istripua saltzeko
Atzo, osteguna, errepideetako mantentze zerbitzuko langile bat hil zen Kuartangon kamioi batek harrapatuta. Langileek bilkura egin dute prekarietatea salatzeko.
2017/10/26 - 20:40
Langile bat hil da Kuartangon izandako lan istripu batean
Kamioi batek talka egin du errepideetako mantentze zerbitzuaren ibilgailu baten aurka.
2017/10/06 - 18:17
Ana Belen Jimenezen senarra kartzelatu dute, hilketa aitortu eta gero
Polizia Nazionalak autoz eraman du gizona Miranda Ebrotik Gasteizera, eta epailearen aurrean deklaratu ondoren, Arabako kartzelara bidali du magistratuak.
2017/10/06 - 00:17
Elkarretaratzeak Hego Euskal Herrian, Ana Belen Jimenezen hilketa salatzeko
Lantaron herriak 900 biztanle inguru ditu eta, sortzez gasteiztarra bazen ere, bertako bizilaguna zen hildako emakumea. Bikotekide ohia atxilotuta dago, eta hilketa aitortu du.