Añanako Kuadrilla
2019/08/26 - 21:47
Sua piztu da Valderejoko parke naturalean
Garrak arratsaldean piztu dira. Ez da zauriturik izan. Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira.
2019/08/13 - 17:25
Omecillo ibaian isuri bat izan ote den ikertzen ari dira Espejo eta Bergonda artean
Inguruan azterketak egin arren, oraindik ezin izan da zehaztu uhertasun hori zerk eragin duen. Dena dela, hainbat lagin hartu dituzte eta hurrengo egunetan ikerketarekin jarraituko dute.
2019/07/29 - 19:30
Ekian, EAEko eguzki-parke handiena urte amaieran jarriko dute martxan
Ekimen publiko-pribatua da Ekian eguzki-parkea. Energiaren Euskal Erakundea eta KREAN dira sustatzaile nagusiak, eta, denera, 22 enpresa inbertitzaile daude proiektuaren atzean.
2019/07/29 - 18:04
Arasurreko Ekian parkeari esker egungo eguzki-energiaren bikoitza sortuko du Euskadik
Arasurreko (Araba) Ekian parkea indarrean jarriko dutenez, Euskadik eguzki-energiaren bikoitza ekoitziko du. Gutxi gorabehera, 15,000 etxebizitzak urtean kontsumitzen duten adina energia sortuko du.
2019/06/14 - 12:21
Baserriko Uzta: musika eta nekazaritza, elkar hartuta
Larunbatean, Olatz Salvadorrek Anuntzetan joko du, Beltzitina baserrian. Udan, Eñaut Elorrieta izango da emanaldiaren protagonista, eta udazkenean, Ruper Ordorika.
2019/05/28 - 16:15
EAJk eta EH Bilduk 106na boto lortu dituzte Kuartangon. Eta orain zer?
EAJk eta EH Bilduk boto kopuru berdina lortu dutenez, hirugarren izan den PPk erabaki beharko du zein izango den Kuartangoko hurrengo alkatea. Ez badu erabakitzen, zozketa egingo da.
2019/05/20 - 15:10
Sei karabana kaltetu ditu suak Pobeseko kanpin batean
Bi autokarabana guztiz kiskali dira. Propano deposito baten gertutasunak kezka eragin du eta 30 pertsona atera dituzte kanpinetik (Radio Vitoriaren irudiak).
2019/05/20 - 13:54
30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sute bat tarteko
Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.
2019/05/15 - 16:39
San Isidro eguna izanik, Iñaki Oyarzabal Arabako Lautadan izan da
Iruña Okako Olabarrin, lehen sektorea defendatuko duen aldundia aldarrikatu du Iñaki Oyarzabal hautagaiak.
2019/05/14 - 23:37
PSE-EEren Iruña Okako alkategaiari eta ahaldungaiari babesa eman die Isabel Celaák
Isabel Celaá Mezkuntza ministroa PSE-EEk M26ko kanpainan Iruña Okan egin duen ekitaldian izan da Cristina Gonzalez ahaldungaia eta Javier Martinez Iruña Okako alkategaia babesten.
2019/05/08 - 20:40
Zaballako espetxean aurten dagoeneko lau pertsona hil direla salatu dute
"Ekidin zitekeen tragedia isilarazi dute", kritikatu dute dozena bat eragile baino gehiagok. "Inguruabarrak argitzeko agintarien erabateko borondate faltak kezkatzen gaitu", azpimarratu dute.
2019/04/26 - 13:42
Preso bat hil da Zaballako espetxean, urtea hasi zenetik laugarrena
Espetxeetako Zuzendaritzak, baina, ez du preso horren heriotzari buruzko informazio gehiagorik eman. Autopsiak esango du, beraz, nola hil den.
2019/04/18 - 13:46
Bost kilometroko auto ilarak daude Armiñonen
Goizeko 11:00tan, bost kilometroko auto ilarak zeuden A1 eta AP-1eko loturan, Armiñon parean. Euriak ere trafikoa moteldu egiten du.
2019/04/14 - 18:49
Pertsona bat hil da Iruña Okan, hiru autok elkarren kontra jo ondoren
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-1 errepide itxita egon da Burgoseko norantzan.
2019/04/04 - 11:00
Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena
Astelehenean gertatu zen azken heriotza, Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak baieztatu duenez.
2019/03/20 - 20:57
A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku
Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.
2019/03/17 - 20:25
Gizon bat zauritu da lasto fardo bat gainera erorita, Berantevillan
Suhiltzaileek kendu diote gainetik 100 kiloko fardoa, eta anbulantzian eraman dute zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera.
2019/02/12 - 13:03
Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera
Ikerketa baten arabera, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
2019/01/28 - 21:24
EAEko eguzki-parkerik handiena Araban egongo da, eta 67.000 panel izango ditu
Azpiegiturak 24 megawatteko potentzia izango du, eta urtean 40.000 megawatt orduko ekoitziko ditu, 15.000 familiaren kontsumoa. Lanak martxoan hasiko dira.
2019/01/23 - 12:40
Pertsona bat zauritu da AP-68an Kuartangon, furgoneta bat iraulita
AP-68an, Kuartango parean eta Bilboko noranzkoan, pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera denean.