Andoain
2019/07/22 - 20:55
Bost sexu-eraso leporatu dizkio Ertzaintzak Beasaingo ustezko bortxatzaileari
2012tik Beasain, Lasarte-Oria, Andoain, Anoeta eta Tolosan egindako bost sexu-eraso egotzi dizkio Ertzaintzak espetxeratuari.
2019/07/19 - 14:48
Hiru pertsona atxilotu dituzte Aguraingo banku batean pistolaz lapurreta egiteagatik
Maiatzean jazotako lapurretan dirua ostu zuten hiru pertsona horiek, eta banketxeko langileei eta bezero bati sakelako telefonoak lapurtu zizkieten, eskuak lotu eta ahoa estali ostean.
2019/07/13 - 14:43
Andoaingo enpresa batek Espainiako Armadaren hainbat ibilgailu berri egingo ditu
Ministro Kontseiluak adostu duen kontratuaren bitartez, Armadaren 8x8 borrokarako ibilgailu berriak eraikiko ditu Andoaingo enpresa batek, besteak beste.
2019/06/24 - 12:04
Kantuan eta dantzan hasi dituzte andoaindarrek San Joan jaiak
Hasi dira San Joan jaiak Andoainen. Bart gauean ekin diote jaiei kantuan eta dantzan San Joan suaren inguruan.
2019/06/16 - 15:50
Maider Lainez, Andoaingo alkate sozialista
Udal hauteskundeetan PSE bigarren indarra izan zen, baina EAJren laguntzarekin Alkatetza lortu du, EH Bilduren kaltetan.
2019/06/15 - 18:19
PSEk eta EAJk ituna bete eta Andoaingo eta Pasaiako alkatetzak eskuratu dituzte
PSE-EEk udal garrantzitsuak berreskuratuko ditu horrela, eta EH Bilduk Elkarrekin Podemosen babesa lortu du, alkatetzak bereganatzeko, Errenterian eta Ordizian.
2019/06/14 - 22:07
Frankismoko krimenen aurkako kereila aurkeztu du Eibarko Udalak
Era berean, Udalak Maria Servini epaileari igorriko dio salaketa; izan ere, frankismoko krimenen kontrako auzia zabalik du Servinik Argentinako Epaitegi Federalean.
2019/06/14 - 16:10
Maider Lainez sozialista izango da Andoaingo alkate berria
PSE-EEk eta EAJk koalizio gobernua osatuko dute Andoainen eta Mari Jose Izagirre jeltzalea izango da alkateordea.
2019/06/14 - 14:33
PSE-EEk eta EAJk EH Bilduri Alkatetza kendu eta batera gobernatuko dute Andoainen
Maider Lainez sozialista izango da alkate berria, alderdi biek adostutako akordioari esker.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/13 - 11:27
A-15a itxita egongo da asteburuan, San Lorentzo-Larre tuneleko lanen ondorioz
Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunetik aurrera egingo da itxita, eta Iruñeko noranzkoan, Andoaingo Sorabillako lotunetik aurrera.
2019/06/12 - 17:37
'Frankismoaren krimenen' aurkako kereila bat aurkeztu du Andoaingo Udalak
Azken hilabeteetan garai horietako lekukotzak bildu ditu Udalak, Oroituz elkartearekin elkarlanean, eta Tolosako epaitegietan aurkeztu ditu.
2019/06/10 - 20:11
Udalen mapan aldaketak ekar litzake EAJ-PSE akordioak
Larunbatean osatuko dira, eta oraindik ikusteko dago zer gertatuko den. EAEn, EAJ-PSE akordioa, EH Bildu eta Podemosen artekoa eta indar abertzaleena gailendu litezke, zerrenda bozkatuenaren kaltetan.
2019/05/14 - 09:10
Indarrean sartu da kamioientzako bidesari berria N-1 errepidean, Gipuzkoan
Araudi berria gauerdian sartu da indarrean. Berritasunei dagokienez, Irungo arkua desaktibatu da eta beste bat jarri dute Astigarragan.
2019/05/07 - 14:52
Lopez de Lacalleren alarguna: 'Elkarbizitza denon artean egin beharko dugu'
Gaur 19 urte ETAk Jose Luis Lopez de Lacalle hil zuen Andoainen. Gaur, Mari Paz Artolazabal alargunak adierazi duenez 'denok azterketa gogorra egin behar dugu horrelakorik berriro gertatu ez dadin'.
2019/04/13 - 17:39
Goiz esnatu dira Urnietan eta Andoainen, euskararen alde korrika egiteko
Irudi ikusgarriak utzi dizkigu euskararen aldeko lasterketak goizaldean. Izan ere,herritar askok egin dute bat 21. Korrikarekin Urnietan eta Andoainen.
2019/04/13 - 14:11
Korrika 21: Hamargarren eguna iruditan
Astigarragatik Arteara joango da gaurkoan lekukoa eskuz esku, Korrikaren azkenaurreko etapan.
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/02/10 - 17:42
'Helburuak ETAren jarduna justifikatu' zuen galdetu dio Pagazaurtunduak Otegiri
'Ardura politikoek ez dutela iraungitze datarik' eta ETAren hilketak gaitzesteko eskatu dio Pagazaurtunduak EH Bilduko buruari.