Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frankismoko krimenen aurkako kereila aurkeztu du Eibarko Udalak

Era berean, Udalak Maria Servini epaileari igorriko dio salaketa; izan ere, frankismoko krimenen kontrako auzia zabalik du Servinik Argentinako Epaitegi Federalean.
II. Errepublikako urteurrena Eibarren (Gipuzkoa).
II. Errepublikako urteurrena Eibarren (Gipuzkoa). Argazkia: Rikardo Agirregomezkorta

Frankismoko krimenen aurkako kereila aurkeztu du Eibarko Udalak bertako epaitegian, Udalak berak jakitera eman duenez. Horrela, Andoaingo eta Bergarako udalekin bat egin du Eibarrek.

Eibarko Memoria Taldeak elkarretaratzea deitu du epaitegien aurrean. Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, frankismoan zehar desagertutako pertsonak, 1945era arte errepresaliatutako pertsonen eta enpresen kopurua eta 50 testigantza baino gehiago bildu dituzte kereilan.

Era berean, Udalak Maria Servini epaileari igorriko dio salaketa; izan ere, frankismoko krimenen kontrako auzia zabalik du Servinik Argentinako Epaitegi Federalean.

Prozeduran aurkezteko ekimena aho batez onartu zuen Eibarko Udalbatzak. Udalak ebazpena bete du  orain, eta 1939tik 1945era egindako krimenak salatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X