Andoni Ortuzar
2025/03/12 - 12:53
Martxoaren 30ean izendatuko dute Aitor Esteban EBBren presidente, EAJren bost asanbladen babesarekin
Araban, Bizkaian lez, aho batez bozkatu zuten Esteban, Jone Berriozabal ABBren presidenteak azpimarratu duen bezala.
2025/02/27 - 12:19
Kataluniako eta Euskadiko nazio-auziei irtenbidea bilatzeko ''aukera leiho bat'' dagoela uste du Ortuzarrek
Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidenteak lehen aldiz hitz egin du jende aurrean, kargurako bere burua berriz aurkezteko aukerari uko egin zionetik. Bilbon egin den Forum Europa hitzaldi-gosarian Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiaren aurkezle lanak egin ditu.
2025/02/26 - 20:30
Ardanza lehendakariaren inbestiduraren 40. urteurrena egin du EAJk
Erakundeetako ordezkariak eta EAJko kargudunak Sabino Arana Fundazioan izan dira, Jose Antonio Ardanza lehendakari izendatu zutela 40 urte bete direla ospatzeko. Horien artean daude, besteak beste, Andoni Ortuzar EBBren presidentea eta garai hartako eta egungo Jaurlaritzako sailburuak.
2025/02/19 - 13:31
EBBren presidentetzarako bidea argitu zenetik elkarrekin aurrenekoz agertu dira Ortuzar eta Esteban
Andoni Ortuzarrek EBBren presidente izateari uko egin eta Aitor Estebani bidea libre utzi ondoren, lehenengoz elkarren ondoan agertu dira bi buruzagi jeltzaleak, Donostian egin den Euskorpusaren aurkezpenean. Kamera guztiak begira zituztela jakitun, sintonia ona izan dute.
2025/02/12 - 14:28
Aitor Estebanek ''inoiz baino batuago'' ikusten du EAJ, eta ukatu du Ortuzar eta bion artean krisia dagoela
Argi utzi nahi izan du EAJn izandako erreleboak ez duela barne hausturarik ekarri: "Egia esan, ez da tentsiorik egon". Halaber, ukatu egin du Ortuzarren erretiratzeak bien arteko liskarra eragin duela: "Nik bere laguna izaten jarraitzen dut, eta berak nire laguna izaten jarraitzen du", esan du.
2025/02/10 - 10:56
Ortuzarrekin estatus berriaren arloan egindako ''ibilbide luzea'' Estebanekin jarraitzea espero du Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak aitortu duenez, estatus berriaren eztabaidan Andoni Ortuzarrekin bazuten "ibilbide luzea eginda eta konfiantza markoa" eraikita. Estebanekin, aldiz, halakorik ez duela-eta, "ardura politikoa" espero du alor horretan.
2025/02/10 - 07:58
Barne-prozesuaren bigarren itzulia hasi du EAJk, Aitor Esteban buru
Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok uko egin diote hautagaitzari. Hartara, otsailaren 26an bukatuko den bigarren fasean hautagai bakarra izango du EBBren lider izateko lehiak.
2025/02/08 - 14:20
Aitor Esteban: ''Prozesu batean gaude, eta hori errespetatu behar dugu''
Horrela mintzatu da EBBko presidente izateko hautagai bakarra, larunbat honetan Lapuebla de Labarcan egindako Uztaberri egunean. Bigarren itzulira pasatzeari uko egin zioten Ortuzarrek eta Olanok ostegunean.
2025/02/07 - 08:50
Albiste izango dira: EAJ eta EH Bilduren barne prozesuak, abisu horia elurragatik eta Goya sarietara begira
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/06 - 17:08
Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok atzera egin dute, eta Aitor Esteban izango da EAJko presidentea
EAJko diputatua hautagai bakarra da orain EBBko presidente izateko barne prozesuan, Ortuzarrek eta Olanok bigarren itzulira pasatzeari uko egin dute eta.
2025/02/06 - 16:52
Ortuzar: "Bi hautagaitza aurrez aurre egonda Alderdiaren barruan zatiketa izateko arriskua handia litzateke"
Sare sozialetan zabaldutako gutun batean eman du erabakiaren berri EBBko egungo presidenteak. "Arduragabekeria litzateke", idatzi du, militantziari zuzenduta.
2025/02/06 - 15:05
Pradalesek eskerrak eman dizkio Ortuzarri, eta EAJren sendotasuna nabarmendu du, bere erabakiaren ostean
Lehendakariak eskertu egin du Andoni Ortuzarrek EAJri eta Euskadiri eman dien ardura, eta bere "eskuzabaltasuna eta alderdi-sena" baloratu ditu hartutako erabakian. Pradalesen hitzetan, urrats horri esker, EAJ "indartsu, berrituta eta batuta" aterako da, herrialdea gidatzen jarraitzeko.
2025/02/06 - 13:58
Andoni Ortuzar, 12 urte EBBren buru
2013an aukeratu zuten Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente. Bideo honetan, jeltzaleen buruzagi nagusi gisa izandako ibilbidea errepasatu dugu.
2025/02/06 - 13:57
Andoni Ortuzarren gutuna, osorik
Sare sozialetan zabaldutako gutun batean, Andoni Ortuzarrek iragarri du ez duela EAJko presidente izateko lehian jarraituko.
2025/02/03 - 17:32
Ortuzar, Esteban ala Olano? EBBren presidente kargurako lasterketan, uste baino lehia handiagoa
Aste erabakigarrian sartu da EAJren zuzendaritza berritzeko prozesua, mahai gainean hiru izen direla: Andoni Ortuzar, Aitor Esteban eta Markel Olano. Datozen egunotan argitu beharko dute hirurek alderdiaren presidente izateko lehian jarraituko duten edo ez.
2025/02/02 - 12:30
EBBko presidentea hautatzeko barne prozesuaren lehen fasea itxi du EAJk
Aberri Berme eta Zaingo Batzordeari dagokio orain (otsailaren 3tik 9ra) bateraezintasunak aztertzea eta hautagaiei prozesuarekin aurrera jarraitu nahi duten ala ez galdetzea. Otsailaren 10ean hasi eta 26an bukatuko da bigarren hautespen aldia.
2025/01/30 - 20:16
Parisko eraikina Estatuari itzultzea eskatzen duen Abascalen eskutitz bati erantzun dio Ortuzarrek
Zehazki, eskuin muturreko alderdiko buruzagiak gutunak bidali dizkie Espainiako Gobernuari, EAJri eta Cervantes Institutuari, besteak beste. Abascalen gutuna "hanka-sartzeetan gezurretan bezain emankorra" dela dio EBBko presidenteak.
2025/01/25 - 15:00
Urkullu: ''Guk utzitako ondarearen fruituak jasotzen ari da egungo Eusko Jaurlaritza''
Sabino Arana Fundazioaren saria jasoko du igande honetan Iñigo Urkullu lehendakariak. Kargua utzi zuenetik ETBri eskainitako lehen elkarrizketan Pradalesi utzitako ondarea eta EAJren berritze prozesua, besteak beste, izan ditu hizpide.
2025/01/20 - 13:40
Lehendakariak Ortuzarren erabakia errespetatu du eta EAJ Batzar Nagusitik indartuta aterako dela nabarmendu du
EAJren egungo presidenteak karguan 21 urte daramatzala gogora ekarri ostean, erabakia militanteei dagokiela adierazi du Imanol Pradales lehendakariak.
2025/01/20 - 11:59
Otegik Ortuzarren erabakia errespetatu du eta "eskuin abertzale subiranistaren beharra" aldarrikatu
EH Bilduk jeltzaleekin "arlo sozio-ekonomikoan ezberdintasun handiak" dituen arren, koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak dio badirela "espazio komun" batzuk akordioak egiteko.