Andoni Ortuzar
2023/11/10 - 12:47
Andoni Ortuzar: ''Akordio hau ona da Euskadirentzat'
"Akordioa ona da egungo autogobernuan aurrera egiteko pauso argia ematen delako eta etorkizuneko autogobernua betetzeko pauso sendoak ematen direlako. Hau dena urte biko epean egin beharko da", adierazi du Ortuzarrek.
2023/10/22 - 11:58
Ortuzar: "Euskal herritarrak eta kataluniarrak izango gara Sanchez Moncloara eramango dugunak"
Horregatik, EAJren presidenteak uste du, akordio batera iristeko, buruzagi sozialistak jaramon egin behar diela bertako alderdien eskakizunei.
2023/09/29 - 19:23
Memoria historikoa aitortzeari uko egiten diotenak EAJrekin ez direla ''bateragarriak'' esan du Ortuzarrek
Fortunato Agirre 1936an faxistek fusilatutako Lizarrako alkatearen omenaldian hitz egin du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, eta atzo Eusko Legebiltzarrean onartu zen Memoria Historikoaren legea ekarri du gogora. Kontra bozkatu zutenak (PP eta Vox) ez direla EAJrekin bateragarriak esan du.
2023/09/24 - 15:41
Ortuzar: "Inork ez du EAJ dagoen tokitik mugituko"
EAJren presidenteak argi adierazi nahi izan du alderdiak ez duela inbestidurari begira norabidea aldatuko: "Gu prest gaude, baina besteek ere egin beharko dute eurena". Lehendakariak salatu du batzuk "ezinegona" zabaldu nahi dutela grebekin.
2023/09/24 - 15:30
Ortuzar: ''Hilabete hauetan jendeak esandakoa entzun eta ulertu egin dugu''
"Emandako hitza betetzeko" eskatu dio EAJren EBBko presidenteak Pedro Sanchezi, Alderdi Egunaren harira Forondan eskainitako hitzaldian (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/18 - 12:32
Andoni Ortuzarren ustez, inbestiduraz haratago joan eta ''legealdiaz hitz egin behar dugu''
EBBren presidenteak uste du inbestidura lortzeko lan egiteko unea dela, "orain egiten ari direna baina pixka bat sakonago eta azkarrago". "Une honetan ez da nabaritzen halako premiarik", gaineratu du Ortuzarrek.
2023/09/18 - 12:05
Ortuzar: "Legealdia zertarako nahi duen argitu beharko du Sanchezek, inbestidurarako babesa lortu nahi badu"
"Inbestidura Moncloara iristeko nahi du, baina zertarako nahi du legegintzaldia?", galdetu du EAJko presidenteak. Zentzu horretan, aurreratu du, elkarrizketarik ez badago, EAJk azken unera arte gordeko duela bere erabakia.
2023/09/17 - 14:10
EAJk alderdiaren "batasuna" eta "indarra" aldarrikatuko ditu aurtengo Alderdi Egunean
Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioak eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ate joka direla, datozen hilabeteak euskal gizartearen etorkizunerako eta ongizaterako "esanguratsuak" izango direla uste dute jeltzaleek.
2023/09/15 - 21:28
Ortuzar eta Puigdemont bildu dira Waterloon, "harremanak estutu" eta inbestidurari heltzeko
EAJko eta JxCateko buruek azpimarratu dute bi alderdiek "funtsezko zeregina" izango dutela Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan.
2023/09/15 - 20:26
Alderdi Egunera joateko deia egin die Ortuzarrek militanteei, gutun batean
EAJko presidenteak esan du “garai politiko garantzitsuak eta zailak” direla “Euskadirentzat eta alderdiarentzat”.
2023/09/13 - 13:02
Lakuntzaren esanetan, ELAk gehiengo sindikalaren bileretara ez joatea erabaki du, LAB Osalanera itzuli delako
Eusko Alderdi Jeltzaletik ELAri egindako kritiken harira, ELAko idazkari nagusiak oposiziorik eta sindikaturik gabeko gizarte bat amestea leporatu dio Andoni Ortuzarri, Euskadi Buru Batzarreko presidenteari.
2023/09/01 - 22:58
EAJk atea itxi dio Feijoori, eta Sanchezi "urratsak" eskatu dizkio "nazio errealitate" guztiak aitortzeko
Alderdi jeltzaleak ohartarazi du Feijooren balizko Gobernua "Voxen mende" egongo litzatekeela.
2023/07/29 - 16:42
Ortuzarrek esan du gai izan behar direla "akatsak zuzendu" eta "kudeatzeko modua berritzeko"
Alderdiaren 128. urteurrenean EAJren presidenteak ziurtatu du "euskal hiritargoari etengabe entzuteko" prozesua hasi behar dutela. "Aldaketa sozialekin batera, aldaketak etorri behar dira diskurtsoetan eta politika publikoen kudeaketan”, gaineratu du.
2023/07/29 - 14:41
Ortuzar: ''Egin beharreko analisia eta autokritika egin ditugu''
EAJren sorreraren 128. Urteurrena ospatzeko Bilbon egindako ekitaldian EBBko presidenteak hitzeman duenez, "behar besteko neurriak hartuko ditugu"
2023/07/27 - 12:48
Ortuzarren arabera, etxebizitza legearen inguruko desadostasunak juridikoak besterik ez dira
EBBren presidenteak uste du ez dagoela urradurarik EAJren eta PSE-EEren artean, nahiz eta sailburu sozialistak ez dauden ados Jaurlaritzak Estatuko etxebizitza legeari jarritako helegitearekin.
2023/07/27 - 11:52
Ortuzarrek "planteamendu orokorra" eskatu dio Sanchezi babesaren truke, "inbestidura ituna ez da nahikoa"
Hautagai sozialistari abertzaleekin eta katalanekin negoziatzeko deia egin dio EAJren EBBko presidenteak. Horren ustez, "eskuina geldiarazita dago, eta EAJk jarri dio balazta" eta "bigarrenez, Sanchez salbatu duen kanpaia gurea da". Jeltzaleek M28ko emaitzen autokritika egin dutela erantsi du.
2023/07/25 - 11:30
EAJk Alberto Nuñez Feijoori jakinarazi dio ez duela bere inbestidura negoziatuko
EAJren EBBko presidenteak telefonoz deitu dio bart PPko buruzagiari, horrek mezu bidez berarekin harremanetan jarri ondoren. Jeltzaleek esana zuten "Vox erakundeetan sartzean marra gorri bat" zeharkatu zuela Feijook.
2023/07/04 - 12:30
Andoni Ortuzar, Soziometroari buruz: ''Inportanteena da uztailaren 23an gertatuko dena''
Soziometroak 5na eserleku ematen dizkie EAJri, EH Bilduri eta PSE-EEri, baina jeltzaleen presidentearen ustez, inkestek orain dela bi hilabete ere huts egin zuten, eta emaitza hori ez emateko mobilizazioa eskatu du hauteskunde orokorretan.
2023/05/09 - 12:42
Ortuzar: ''Otegik argi eta garbi esan behar du hiltzea txarto egon zela''
Hala, bere iraganetik ihes egiten ari dela uste du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "orria pasatu" bai, baina gauzak argitu gabe". Gauzak horrela, uste du barkamena eskatu behar duela.
2023/04/09 - 16:19
M28an bozkatzeko deia egin du Ortuzarrek, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean
EAJko EBBko presidenteak Bilboko Plaza Berrian esan duenez, aurtengo Aberri Egunak hauteskunde usaina du. Lehendakariak ere hartu du hitza eta autogobernuak herri identitatearekin duen lotura nabarmendu du.