Andoni Ortuzar
2023/07/08 - 22:26
Ortuzarrek ohartarazi du hauteskundeak ezin direla izan PSOEren eta PPren arteko lehia
EAJk ehunka jarraitzaile batu ditu Bakion. Andoni Ortuzarren hitzetan jeltzaleak dira euskaldunen interesak Madrilen defenditu ditzaketen bakarrak eskuinera edo ezkerrera lotuta egon gabe. Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburuak berretsi du ultraeskuina dela jeltzaleen marra gorria.
2023/07/04 - 12:30
Andoni Ortuzar, Soziometroari buruz: ''Inportanteena da uztailaren 23an gertatuko dena''
Soziometroak 5na eserleku ematen dizkie EAJri, EH Bilduri eta PSE-EEri, baina jeltzaleen presidentearen ustez, inkestek orain dela bi hilabete ere huts egin zuten, eta emaitza hori ez emateko mobilizazioa eskatu du hauteskunde orokorretan.
2023/05/13 - 22:27
EAJk ziurgabetasun uneetatik irteteko “erantzunak” dituela azpimarratu du Andoni Ortuzarrek
Getxon egindako ekitaldian, besteak beste, Ortuzarrek erakundeetako goi karguetan emakumeak jartzeko EAJk egin duen apustua aldarrikatu du, eta Bizkaian kristalezko sabaia apurtuko dutela ziurtatu du.
2023/05/13 - 16:33
"Herritar guztien ongizatea bermatzeko", jeltzaleen eredua aldarrikatu du Ortuzarrek Laudion
Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun eta ahaldungaiak balioetsi egin du Aiaraldean industria eta ekonomia indartzeko 41 milioi euroko plana.
2023/05/09 - 12:42
Ortuzar: ''Otegik argi eta garbi esan behar du hiltzea txarto egon zela''
Hala, bere iraganetik ihes egiten ari dela uste du Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "orria pasatu" bai, baina gauzak argitu gabe". Gauzak horrela, uste du barkamena eskatu behar duela.
2023/05/07 - 15:52
Ortuzarrek esan du asko dagoela "jokoan" hauteskundeetan, eta mobilizatzeko deia egin die herritarrei
Murgian egindako hauteskunde ekitaldi batean, EAJren EBBko presidenteak M28ko hauteskundeetan bozkatzearen garrantzia azpimarratu du, tokiko politikak defendatzeko.
2023/04/09 - 16:19
M28an bozkatzeko deia egin du Ortuzarrek, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean
EAJko EBBko presidenteak Bilboko Plaza Berrian esan duenez, aurtengo Aberri Egunak hauteskunde usaina du. Lehendakariak ere hartu du hitza eta autogobernuak herri identitatearekin duen lotura nabarmendu du.
2023/04/09 - 14:30
Ortuzarrek bozkatzera deitu du M28an, "aberrigintza Udaletatik eta Aldundietatik ere egiten delako"
Bestalde, euskal autogobernuaren defentsa sutsua egin du Iñigo Urkullu lehendakariak jendez lepo zegoen Bilboko Plaza Berrian, "herri gisa dugun nortasunaren adierazpen argia delako".
2023/04/08 - 15:09
Aberri Egunean Euskadiren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko deia egin du Ortuzarrek
Bestalde, "herri honen etorkizunarengan esperantza eta fedea" edukitzea eskatu du, eta hitzeman du EAJk lanean jarraituko duela "Euskadiren etorkizuna" hobetzeko.
2023/04/06 - 14:19
EAJk akordio zabalak aldarrikatuko ditu Aberri Egunean, "autogobernu esparru berri bat" eraikitzeko
Agirian jaso dutenez, belaunaldi berriek gidatu beharko dute prozesu hori, eta horretarako beharrezkoa da "herri estrategia" bat eratzea.
2023/03/25 - 14:30
Arabak behar dituen "garapen ekonomiko, ongizate, enplegu eta egonkortasunaren bermea" direla dio Gonzalezek
Andoni Ortuzarrek, bestalde, maiatzaren 28an abstentzioak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartarazi du, "politika txarrak" irabaziko lukeela azpimarratuz.
2023/03/05 - 14:48
"Zirko politikoaren" eta egungo ziurgabetasun ekonomikoaren alternatiba gisa EAJ aurkeztu du Ortuzarrek
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako berhautaketaren aurkezpen publikoan, EAJren EBBko presidenteak eskatu die herritarrei "hausnarketa egin dezaten, erakundeak noren esku utziko dituzten erabakitzeko".
2023/02/12 - 15:31
Urkulluk "eredugarriak" izatea eskatu die EAJko kargudunei eta hautagaiei
Gaur egungo kargudun jeltzaleei gauzak "ongi" egin dituztela adierazi ostean, ohartarazi du "bide horretatik jarraitu" behar dutela, "autokonplazentzian erori gabe".
2023/01/27 - 18:25
Senideek eta ordezkari politikoek agur esan diote Rodolfo Aresi, haren ekarpena azpimarratuz
Patxi Lopez hunkitu batek Aresen "funtsezko" ekarpena nabarmendu du, "gaur egun Euskadin bizi ditugun askatasunez, adiskidetasunaz eta bakeaz gozatzeko". Urkulluk ere "oroitzapen hunkitua" izan du berarekin partekatu dituen bizipenengatik.
2023/01/27 - 17:37
Rodolfo Aresen alderdikide eta ordezkari politikoak gerturatu dira azken agurra ematera
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
2023/01/09 - 12:42
Beste estatu eredu bat "aintzat hartuko duten profilak" eskatu ditu Ortuzarrek Auzitegi Konstituzionalerako
Bestalde, De Miguel auziari buruz, EAJren EBBko presidenteak "bizkortasuna" eskatu dio Justiziari, ez baitio "normala" irizten halako kasu bat 14 urtez zabalik egotea. "Auziak badu bere konplexutasuna, baina ez da 'Watergate'-a ere", esan du.
2022/12/19 - 21:15
EAJk hamar konpromiso hartuko ditu euskal gizartearekiko
Andoni Ortuzar EBBko presidenteak "Entzunez Eraiki" entzuketa aktiboko prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu astelehen honetan Bilboko Euskalduna Jauregian.
2022/10/26 - 23:15
Ortuzar eta Feijoo lehen aldiz bildu dira, eta agerian utzi dute "desadostasun nabarmenak" dituztela
Halaber, bi buruzagiek "errespetua" agertu diete elkarri, "gobernu ardurak izan ohi dituzten alderdiak" direlako biak.
2022/09/25 - 21:09
Itxaso: "EAJk ez baditu Sanchez eta Feijoo bereizten, Euskadik ez du hainbesteko pisurik bere kezken artean"
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria Andoni Ortuzarrek Alderdi Egunaren baitan egindako adierazpenez aritu da.
2022/09/07 - 12:28
Andoni Ortuzar: ''Trantsizio energetikoa egin behar da, baina ezin da gasa albo batera utzi''
Andoni Ortuzarrek gogoratu du une honetan gasa "ezinbestekoa" dela EAEko industria mantentzeko, gure etxeak berotzeko... Bere ustez, ezin da gasa egun batetik bestera alboratu eta "benetako trantsizio energetiko" bat egiteko unea dela esan du.