Andoni Ortuzar
2022/09/07 - 11:43
Ortuzarrek ohartarazi du EAJ "aske" sentituko dela Sanchezek konpromisoak betetzen ez baditu
Gainera, EAJren EBBko presidentea trantsizio energetikoaren alde agertu da, baina "errealismoa" eskatu du, industriaren eta etxebizitzen gasaren erabilera kontuan hartzeko. Sanchezek iragarritako neurriak ontzat eman ditu, baina uste du oso berandu heldu direla.
2022/09/02 - 22:29
Ortuzarrek akordioak egitera deitu ditu gobernuak eta alderdiak, "herritarrei erantzun egokiak emateko"
Euskadi Buru Batzarreko presidenteak konpromisoak betetzera premiatu du Pedro Sanchez ostiral honetan, urte politikoa zabaltzeko Zarautzen egindako ekitaldian.
2022/07/31 - 16:31
Euren arteko erlazioa "birbideratzeko" abuztua aprobetxa dezala eskatu dio Ortuzarrek Sanchezi
Bere alderdiaren 127. urtemugaren omenaldian, EAJren presidenteak abisua egin dio Espainiako agintariari: "Iraila ate joka dago".
2022/07/31 - 14:47
''Ezker abertzalea ezin da alboz jarri, kontu horiekin zerikusirik izango ez balute bezala''
Hainbat ertzainek pairatutako irainen aurrean "epel aritzea" egotzi dio Andoni Ortuzar BBBko presidenteak ezker abertzaleari. EAJ sortu zeneko 127. urteurreneko ospakizunetan egin ditu Ortuzarrek adierazpen horiek.
2022/07/09 - 15:56
Ortuzar: "Gauzei bere izenez deitu behar zaie, eta hiltzea gaizki egon zela esan"
EAJko presidenteak Maeztuko Alderdikide Egunean egin ditu adierazpen horiek gaur, bere ustez jeltzaleen “eredu etikoaren” aurrean “gauzei bere izenez deitzeko gai ez direnei” zuzenduta, ezker abertzaleari erreferentzia eginez.
2022/06/18 - 16:23
Ortuzarrek PPri ohartarazi dio ez duela EAJrekin "zerikusirik" izango Voxekin egonez gero
Andaluziako hauteskundeen ondoren, popularrek Voxen menpe baldin badago haiekin koalizio-gobernu bat adostuko dutela ohartarazi du EAJko presidentea.
2022/05/30 - 12:17
EITB Focusen inkestaren emaitzek EAJ "norabide onean" doala frogatzen dute, Ortuzarren ustez
EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "Espainiako Gobernuak baino politika aurrerakoiagoak darabiltza". Gasteizen aurreikusten den lehia estua hizpide, Arabako hiriburua "konplexua eta oso aldakorra" dela azpimarratu du.
2022/05/21 - 17:02
"Espainia nostalgikoari eusteko dike" izango den "mugimendu periferikoa" sortzeko deia egin du Ortuzarrek
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak "lurralde kontzientzia esnatzearen" alde egin du, "zentralizazioaren aldeko danborrak entzuten hasi direlako”.
2022/05/21 - 16:03
Andoni Ortuzar: ''Estatu birzentralizatzeko mamua zabaldu da berriro''
EAJren EBBko presidentearen hitzetan, Vox eskuin muturreko alderdiaren politikei aurre egiteko "babes dikea" da EAJ (adierazpenak, jatorriz, gaztelaniaz).
2022/05/19 - 16:18
Alderdi gehienek deitoratu egin dute errege emerituak azalpenik eman ez izana
Juan Carlos I.aren itzulerak erreakzio soka luzea eragin du alderdi eta arduradun politikoen artean. Gehienek azalpenak eskatzen dizkiote.
2022/05/19 - 14:59
Errege emerituaren bortxaezintasuna berrikustearen alde agertu da EAJ
Andoni Ortuzarrek Konstituzioak erregearentzat jasotzen duen bortxaezintasuna berrikusteko eta "legearen aurkako" jokabideak saihesteko aldaketak egiteko eskatu du.
2022/05/09 - 15:39
Europar Batasuna federala egiteko itunak eguneratzeko eskatu du EAJk
Andoni Ortuzar EAJko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordeak esan du beharrezkoa dela herriei lekua emango dien konstituzio berri bat.
2022/04/17 - 16:24
Lankidetzarako eskaintza egin dio Ortuzarrek EH Bilduri, "gutxieneko errespetua erakusten badute"
"Ondotxo dakite haiek –eta Hezkuntza moduko gai garrantzitsuan ikusi dute– zentzuzko jarrerak defendatzen dituztenean, EAJ beti dagoela prest, beti gaudela adosteko prest" adierazi du EBBKo buruak Aberri Eguneko hitzaldian.
2022/04/17 - 16:23
Bi urteko etenaren ondoren, EAJ Bilboko Plaza Barrira itzuli da Aberri Eguna ospatzera
Jeltzaleek eskua luzatu diete gainerako alderdiei lankidetzan aritzeko krisi egoerari aurre egiteko. Hala ere, EH Bilduri laguntzarik ez ematea egotzi dio.
2022/04/09 - 20:30
Ortuzarrek "populismo merkea" egotzi dio Ayusori, eta "burgesak bezala" bizitzea GKSri
EAJren buruzagiak esan du Madrilgo erkidegoko presidenteak "askatasuna" erabiltzen duela "gehien dutenei mesede egiteko eta zergak jaisteko".
2022/04/06 - 16:27
Bilera erronda amaituta, ostiralean ezagutuko dira krisiari aurre egiteko neurri berriak
Iñigo Urkullu lehendakariak alderdiekin izandako bilera erronda gaur amaitu da gobernuko alderdiekin, jeltzale eta sozialistekin. Baina elkarrizketa hauen emaitza ez dugu ezagutuko, ziur asko, ostiral arte.
2022/04/02 - 21:32
EAJren eredua defendatu du Ortuzarrek, EH Bilduren "fotokopia txarraren" aurrean
Jeltzaleen buruak euskal erakundeak goraipatu ditu egoera ekonomiko zailaren aurrean neurriak hartzean izan duten "azkartasuna eta eraginkortasunagatik".
2022/03/31 - 13:13
Premiazko neurriekin geldotasuna leporatu dio Ortuzarrek Sanchezi
Pedro Sanchezek bere Gobernuaren babes politikoak segurutzat ematen dituela uste du Andoni Ortuzar EAJko EBBren buruak, eta Europako funtsei itxaron gabe abian jartzeko eskatu dio presidenteari.
2022/02/26 - 13:37
Zabalzari biktima izaera aitortzeko eskatu dio Ortuzarrek Espainiako Estatuari
Eusko Jaurlaritzak, polizia abusuen Legea oinarri hartuta, Zabalza biktima gisa aitortu ostean, Estatuak gauza bera egitea espero du EAJko liderrak.
2022/02/23 - 13:18
Gutxieneko diru-sarreraren transferentzia "egunetako kontua" izan daiteke
Josu Erkoreka lehendakariordeak Euskadi Irratian azaldu duenez, "potoloena bideratuta dago", eta "gai txikiak edo bigarren mailakoak" baino ez dira geratzen. "Berehala etorriko da akordioa", gehitu du.