EITB Focusen inkestaren emaitzek EAJ "norabide onean" doala frogatzen dute, Ortuzarren ustez
EITB Focusek 2023ko udal eta foru hauteskundeei begirako boto asmoaren inguruko inkestaren emaitzen balorazioa egin du gaur Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Galdeketaren arabera, EAEko hiru hiriburuetan gehiengoa lortuko lukete jeltzaleek. Ortuzarren iritzian, emaitzok frogatzen dute EAJ "norabide onean" doala, eta, hortaz, "pozez" hartu ditu, hitzordurako "urtebete falta dela" ohartarazi badu ere.
Buruzagi jeltzaleak nabarmendu duenez, EAJ "ez da alderdi tradizionalista bat, gizartearekin batera eboluzionatzen duena baizik". Horren hitzetan, "Espainiako Gobernuak baino polika aurrerakoiagoak darabiltza". Izan ere, nabarmendu duenez, Sanchezen gobernuak "iragarpenak egin bai, baina gero ez ditu iragartzen dituen neurri horiek martxan jartzen".
Gasteizen aurreikusten den lehia estua hizpide (EAJ eta EH Bilduren artekoa), Arabako hiriburua "konplexua eta oso aldakorra" dela aitortu du. Gogorarazi duenez, elkarren segidako bost hauteskundeetan bost alderdi ezberdinek irabazi zuten (Marotoren PP udal bozetan; PSE-EE, beste batzuetan; EH Bildu, Europakoetan; Podemos, orokorretan eta EAJ autonomikoetan).
Inkestak EH Bilduri aurreikusten dion igoerari buruz galdetuta, Ortuzarrek uste du "Bildu garai batean zen horretara" itzultzen ari dela, duela urte batzuk "orain aurreikusten dizkioten emaitzak bertsuak" izan baitzituen, horren esanetan. "Ezberdintasuna da lehen sistemaren kontrakoak zirela, eta orain instituzioen moketa azpira etorri direla". Nabarmendu duenez, EH Bildu "gure moduan bozkatzen ari da Madrilen", eta iradoki du akaso "batzuk deseroso" egongo direla "Bildu hain soft batekin, hain dira hard eta", erantsi du ironiaz.
EAJko buruzagiak aitortu duenez, ez dago "kezkatuta" koalizio subiranistak eta PSE-EEk egin dezaketen balizko itunaz. Horren ustez, "indar metaketak zerbaitetarako egin behar dira, zeren helburua bada EAJ botatzea, hurrengo egunean galdera honakoa izango da: "Eta orain zer?". Ildo horretan, aurreikusi du ez dela "erraza" izango EH Bildu PSE-EErekin batera gobernatzea, baldin eta "Bilduk bere programan dioena betetzen badu".
EITB Focusek aurreikusten duen abstentzio altua (% 40koa) kezkaz hartu du EAJko buruzagiak. "Garai oso konplexu" bati egotzi dio, eta aitortu du buruzagitza politikoak "gero eta antz gehiago" duela "telebistan agertzen ziren txontxongilo haiena". Nolanahi ere, uste du "gauzak eskatzeko parte hartu" behar dela. "Abstentzioa gertatzen denaren konplizea ere bada. Alderdi baten kontra bozkatzeak ondorio perbertsoa ere izan lezake, ondorio larriagoak eraginez", ohartarazi du. Hala, "pazientzia" edukitzeko eskatu die herritarrei. "Batzuetan txalo edo kokoteko bat merezi dugu ez gaudelako dagokigun mailan, baina iritzi kritikoa azaltzeko asmoa badago, onena botoaren bidez egitea", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.