Ane Irazabal
2022/02/25 - 21:48
Ane Irazabal, Kievetik: 'Hirian bi armaden arteko talka zuzena piztea da orain beldurrik handiena'
Errusiako Armada Kiev setiatzen ari da, eta Ane Irazabal EITB Mediaren korrespontsalak azaldu du Errusiaren tankeak erdigunetik 5 kilometrora daudela.
2022/02/25 - 16:23
NATOn sartzeari uko egitea eskaini dio Ukrainak Errusiari, eta Putin negoziatzeko prest agertu da
Zelenskik elkarrizketa-prozesu bat hastea eskaini dio Putini, eta Minskera ordezkaritza bat bidaltzeko prest agertu da hau, negoziazioak hasteko.
2022/02/25 - 15:17
Iparraldetik sartu dira Errusiako lehen ibilgailu militarrak Kieven eta tiro hotsak entzuten dira ingurunean
Kieven kontra eraso egiten ari direnik ere ukatu egin dute errusiarrek lekukotasunek kontrakoa badiote ere. Azken orduotan, Txernobil hartu dute eta baita Kiev iparraldean dagoen Gostomeleko base militarra ere.
2022/02/25 - 13:09
Ane Irazabalek babesleku batean igaro du gaua, eta nolakoa den erakutsi digu
Ane Irazabal kazetariak ostatu hartuta duen hotel azpiko babeslekuan igaro du gaua. Ukrainako hiriburuan eraso antiaereoen aurkako 4.500 babesleku inguru daude.
2022/02/24 - 22:04
100.000 ukrainarrek etxetik alde egin dute, izututa eta babes bila
Errepideak gainezka daude hirietan, eta ehunka lagun pilatu dira autobus geltokietan, alde egiteko prest. Ukrainako bigarren hirian, Kharkiv-en, familia osoak sartu dira metroan bonbetatik babesteko.
2022/02/24 - 15:26
Ane Irazabal: ''Ukrainako presidenteak armak hartzeko deia egin die erreserbista eta paramilitarrei''
Ane Irazabal Kieven da eta gertutik bizi izan du Errusiaren erasoa. Jendea urduri dago Kieven Errusiako tankeak hiriaren atarian daudelako. Ukrainako presidenteak etxetik ez irteteko deia egin die herritarrei.
2022/02/24 - 10:32
Ane Irazabal, Kievetik: ''Beldurra eta nahasmena dira nagusi Ukrainan''
Ane Irazabal lankidea Kieven da eta Errusiaren erasoen hasiera nola bizi izan duen kontatu digu. Jendea autoak hartu Kievetik mendebalderuntz ihes egin nahiean dabilela ikusi du eta Ukrainako banderez bete direla hiriburuko balkoiak.
2022/02/23 - 22:10
Errusiaren inbasioa datozen 48 orduetan hasi litekeela ohartarazi diote AEBek Ukrainari
Ane Irazabal EITB Mediako kazetariak azaldu du Ukraina txarrenerako prestatzen ari dela, eta erreserbistak mobilizatzen ari direla.
2022/02/23 - 15:36
Ukrainako gobernuak Errusiaren inbasioaren beldur dela onartu du
Ukrainako gobernuak larrialdi egoera ezarriko duela esan du herrialde osoan, 30 egunez, beste 30 luzatzeko aukerarekin. Horrez gain, Errusiara ez joateko eskatu die herritarrei eta han daudenei irteteko. Erreserbistak ere deitu ditu.
2022/02/22 - 22:23
Ukrainako familiek datu-baseak sortu dituzte beren seme-alaben odol-taldearekin, gerra hasten bada
Putinek Donbaseko errepubliken independentzia aitortu zuen, eta tropak bidaltzen hasi da. Halaber, Errusia Ukrainan dituen diplomatikoak ateratzen ari da. Ukrainan, familiek datu-baseak sortu dituzte beren seme-alaben odol-taldearekin, gerra hasten bada, ospitaleek informazioa izan dezaten.
2022/02/09 - 15:46
Ane Irazabalek jaso du Alejandro Echevarria Fundazioaren komunikazio balio berrien saria
Anek munduko hainbat tokitan, Ekialde Hurbilean, Afrikan, eta Europan egindako lana goraipatu dute. Batez ere gizartean gertatukoa kontatzeko erakutsi duen konpromisoa azpimarratu dute.
2022/02/06 - 21:42
Alemaniarren gehiengoak ez du nahi gobernuak Ukrainari armak bidaltzerik
Alemaniak kritika zorrotzak jaso ditu Ukrainarekin izaten ari den jarreragatik. Izan ere, Olaf Scholzen gobernua Kievi armak bidaltzearen aurka agertu da, eta, Errusiari zigor ekonomikoak ezarri beharrean, Putinekin elkarrizketa politikoa mantentzea babesten du.
2022/01/27 - 15:40
Errusiak ez du baikortasunerako arrazoirik ikusten AEBren erantzunetan, baina hitz egiteko prest dago
"Elkarrizketarako aukera ematen du erantzunak" esan du Sergei Lavrov, Errusiako atzerri ministroak, "baina bigarren mailako gaietan baino ez". "Gai nagusiei, ez zaie nahi genuen erantzunik eman", gaineratu du.
2022/01/26 - 15:43
Euskal Herrira urtero etortzen diren gazte ukrainarrak arduratuta daude egoerarekin
Ane Irazabal Anastasia Taraxenkorekin eta Viktoria Adamovytxekin egon da. Ukrainan gertatzen ari dena nola bizitzen ari diren kontatu diote.
2022/01/25 - 21:57
Erreserbista eta boluntario paramilitarrek armak erabiltzen irakatsi diete gazte ukrainarrei
Azken orduetan, Kieven ez da mugimendurik egon, baina erreserbistak eta boluntario paramilitarrak gerrarako prestatzen hasi direla esan digute.
2022/01/25 - 15:32
Erreserbistak, miliziak eta batailoi independenteak balizko gerrarako prestatzen hasi dira Ukrainan
Bizitzak normaltasun itxura du Kieven, baina tentsioa nabaria da. Kalean Errusiaren kontrako protestak daude, eta gero eta ukrainar gehiago balizko gatazka armaturako prestatzen ari dira.
2022/01/24 - 22:04
Enbaxadetako langileak erretiratzeko erabakiak beldur handia sortu du ukrainarren artean
Nolabaiteko sikosia piztu da Ukrainan, eta egoera lasaitzen ez du batere lagundu Ameriketako Estatu Batuek hartutako erabakiak; izan ere, enbaxadak husten hasteko agindua eman dute.
2022/01/24 - 15:34
Ukrainarrak aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan
Nazioarteko diplomatikoen erretiratzeak alarma piztu du Kieven eta asko babeslekuak prestatzen hasi dira.
2022/01/24 - 15:26
Ane Irazabal EITBko berriemailea Ukrainan dago, bertako herritarren bizipenen berri emateko
Ukrainako mugan tentsioa areagotu ahala, bertara begira daude nazioarteko begi guztiak. Herrialde barruan bizitzen dena helarazteko bertaratu da Irazabal.
2022/01/05 - 15:56
Hanburgok txertoaren hiru dosiak jarrita dituztenak bakarrik onartzen ditu
Aurrerantzean, jatetxe, merkatalgune edo zinemetara sartzeko beharrezkoa izango da txertoaren hirugarren dosia jarrita edukitzea Hanburgon. PCR edo antigeno proba negatibo bat erakustea ez da nahikoa izango.