Angela Merkel
2025/02/24 - 00:14
PROFILA | Friedrich Merz, CDU alderdiaren alde kontserbadoreenaren ordezkari eta Angela Merkelen "etsai"
Brilonen (Alemaniako mendebaldean) jaio zen 1955ean, familia kontserbadore batean, eta oso gazte zela afiliatu zen Merkelekin partekatzen zuen alderdian. Harekin zituen desadostasun handien ondorioz, baina, alderdia utzi zuen 2009an eta 2021 arte ez zen itzuli .
2025/02/20 - 13:05
Deportazioa kopurua areagotuko dutela agindu dute Alemaniako alderdi gehienek hauteskunde-kanpainan
Alemaniak behin betiko ate-kolpea eman dio Merkelen migrazio eredu irekiari eta harrera-erreferente izateari utzi dio Europan. Azkenaldian, alemaniarrek euren jarrera aldatu dute errefuxiatuekiko, eta asilo eskatzaileek egindako azken eraso islamistek eragin izan dute horretan.
2025/01/10 - 09:22
Muskek dio "soilik AfD alderdiak" salba dezakeela Alemania, Weidel hautagaiarekin izandako hizketaldi batean
Alice Weidel alderdi ultraeskuindarreko hautagaiak migranteen aurkako diskurtsoan zentratu da; bere ustez, migranteak delinkuentziaren handitze "erraldoiaren" errudun dira.
2023/08/13 - 22:48
Alemaniako Estatuak ile-apainketa eta makillaje zerbitzuak ordaintzen dizkio oraindik Angela Merkeli
Ikerketa batek argitu du Estatuak dirutza gastatzen duela politikari ohien irudia zaintzeko zerbitzuetan. Merkel da Gobernua utzi zuenetik gehien gastatu duen kantzillerra.
2022/06/08 - 12:28
Merkel "lasai" agertu da, egungo egoera saihesteko bere esku zegoen guztia egin zuelako
Kargua utzi zuenetik egin duen lehen agerraldi publikoan, Angela Merkel Alemaniako kantziler ohiak Errusiarekin eta Vladimir Putin presidentearekin izan duen harreman politikoa errepasatu du. Olaf Scholz egungo kantzilerraren kudeaketa defendatzen duela ziurtatu du.
2022/06/08 - 11:48
Angela Merkelek Errusiarekiko izandako jarrera defendatu eta egindakoaz ez dela damutzen adierazi du
Kargua utzi zuenetik egin duen lehen agerraldi publikoan, Alemaniako kantziler ohiak esan du ez dela hartutako erabakiez damutzen, nahiz eta sarritan galdetzen dion bere buruari "tragedia ekidin zitekeen".
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/09 - 09:21
Hiruko koalizio berria Alemanian
Merkelen garaian Paris-Berlinen ardatzean Macron izan da indar eragilea Europako integrazioa bultzatzerakoan. Orain, ostera, Alemaniako gobernu berriarekin egoera alda daiteke.
2021/12/08 - 12:12
Olaf Scholz kantziler izendatu du Alemaniako Parlamentuak
Merkelek txalo zaparrada jaso du kantziler gisa egin duen azken egunean. Olaf Scholz sozialdemokratak behar zituen 369 botoetatik 395 lortu ditu, sozialdemokratek, berdeek eta liberalek atzo sinatutako koalizio-itunaren ostean.
2021/12/08 - 12:08
Txalo zaparrada jaso du Angela Merkelek Bundestagen
Olaf Scholz Alemaniako kantziler berria izendatzeko saioaren hasieran, Bundestageko presidenteak, Bärbel Bas sozialdemokratak ongietorria eman dio Angela Merkeli. Honek txalo zaparrada luzea jaso du eta behin baino gehiagotan eskertu ditu txaloak.
2021/12/02 - 22:18
Merkel agurtzeko ekitaldia
Angela Merkel kantzilerraren agur-ekitaldi ofiziala Alemanian egin dute gaur. Datorren asteko asteazkenean utziko du kargua Olaf Shlotz sozialistaren esku.
2021/11/29 - 21:04
Alemaniako koalizio hitzarmenaren puntuak
Pandemia, ingurumena eta gutxieneko soldata dira itunaren gakoetako batzuk.
2021/11/18 - 21:25
Osasun langileei derrigorrezko txertoa eta txertatu ez diren herritarrei murrizketak ezarriko dizkie Alemaniak
Pandemiaren egoera "dramatikoa" dela esan du Angela Merkel kantzilerrak. Bestalde, gaixotasun infekziosoen aurkako babes legearen erreforma onartu du Bundestagek.
2021/11/17 - 19:28
Bielorrusiak eta Europar Batasunak negoziazioak abiatuko dituzte, migratzaileen arazoari irtenbidea emateko
Milaka migratzaile daude Bielorrusia eta Polonia arteko mugan, Europar Batasunean sartzeko asmoz. Alexandr Lukashenkok eta Angela Merkelek elkarrizketak hastea adostu dute, krisiari konponbidea emateko.
2021/11/10 - 14:08
EBren eta Bielorrusiaren arteko gatazkan bitartekari izateko eskatu dio Merkelek Putini
Errusiako presidenteak herrialdeen arteko elkarrizketa zuzena defendatu du. Halaber, Errusiako Gobernuaren arabera, ez Poloniak ezta Lituaniak ere ez diote gatazkan bitartekari izateko eskatu.
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.
2021/10/25 - 13:05
Etorkinen presioa gehituz doa Europa ekialdean
Gero eta errefuxiatu gehiago ari dira Bielorrusiatik Europar Batasunera iristen Polonia zeharkatuz.
2021/09/27 - 13:58
Sozialisten, berdeen eta liberaren arteko koalizioak ditu aukera gehien Alemanian, SPDk irabazi eta gero
Olaf Scholz kantzilergaia ondorengo gobernuan aldaketa politiko bat bultzatzearen alde agertu da. Beraz, alde batera utzi du bi alderdi nagusiek orain arte osatu duten gobernu koalizio handia.
2021/09/27 - 01:28
Sozialdemokratek garaipen estua lortu dute Alemaniako hauteskundeetan, demokristauen aurrean
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) % 25,8ko babesa lortu du, eta CDU/CSU koalizio kontserbadoreak, berriz, % 24,1. Lehen datuen arabera, beraz, Alderdi Liberal Demokrata (FDP) eta Berdeak erabakigarriak izango dira gobernua osatzeko orduan.
2021/09/27 - 00:50
Alemanian dauden euskal enpresak hauteskundeen emaitzei begira daude
Azken 10 urteetan, Alemania izan da EAEaren lehen bazkide komertziala. Hori dela eta, Alemanian dauden euskal enpresak hauteskundeen emaitzen zain daude, baina ez dute aldaketa handirik aurreikusten emaitza dena delakoa izanda ere.