Animaliak
2023/07/27 - 10:53
Ehun pilotu-izurde hegaluze hil dira Australian, hondartu ostean
Ugaztunak Cheynesko hondartzatik gertu ikusi zituzten. Erditik gora hil ziren, eta erreskate taldeek besteak itsasoratzen lortu zuten, baina berriro hondartu eta hil egin behar izan zituzten.
2023/07/21 - 21:04
Bandera gorria Donostian, 73 karabela portugaldar jaso eta ziztada bat izan ostean
Donostiako badian flotatzaileak garbitzen dituen ontziak 73 karabela portugaldar jaso ditu gaur. Gainera, ziztada bat izan da.
2023/07/18 - 15:59
Donostian bainua debekatuko da 15 karabela portuges baino gehiago ikusten badira edo ziztada bat gertatuz gero
Hala jasotzen du Donostiako Udalak onartutako jarduera-protokoloak. Hondartzak hainbat azpieremutan banatuko dira, eta ale bat agertzen denean, ez dio hondartza guztiari eragingo, soilik hura dagoen eremuari.
2023/07/17 - 22:47
55 balea inguru hilik agertu dira Eskoziako Lewis uhartean
Azken hamarkadetan baleek jasandako istripu masiborik handiena izan da atzo goizean erreskate taldeek aurkitu zutena. Adituek esan dutenez, baleek lider edo buru bat izaten dute, eta egoera trakets batean sartuz gero, besteek liderrak hartutako bide bera hartzen dute.
2023/07/17 - 18:52
Zenbait izurde kontxako badiara gerturatu dira gaur
Zenbait izurde kontxako badian sartu dira gaur, eta Santa Klara irlara joateko itsasontzian zeudenek horiek ikusteko aukera izan dute.
2023/07/15 - 21:51
Karabela portugaldarrak hauteman dituzte Bizkaiko bost hondartzatan, eta bainatzea debekatu dute Gorlizen
Kaltetutako hondartza gehienetan, itsasoaren egoeragatik bainatzea debekatzen duen bandera gorria zegoen, eta, gainera, eguna fresko eta oso lainotuta egon da Bizkaiko kostaldean. Hori dela eta, jende gutxi ibili da hareatzetan.
2023/07/14 - 18:56
6 tona marrazo hegal atzeman dituzte Panaman; kiloa 1.000 dolarretan saltzen da Asian
Panamako agintariek marrazoak harrapatzeak, hegatsa mozteak eta itsasora itzultzeak dakarren kalte ekologiko larria nabarmendu dute, bertan hiltzen baitira igeri egin ezinik.
2023/07/14 - 18:29
5,80 metroko pitoi birmaniar bat harrapatu dute Floridan, Estatu horretan inoiz harrapatu den handiena
Birmaniako pitoia espezie inbaditzailea da, harrapari naturalik aurkitzen ez duena eta Floridako hezeguneen sistema hondatzen ari dena.
2023/07/13 - 15:56
Donostiako hondartzetan ez da karabela portuges gehiagorik azaldu eta bandera berdea ezarri dute
Guztira, 40 ale baino gehiago bildu dira Kontxako badian zehar, eta, hori dela eta, Udalak hiriko hareatza guztietan bandera horia ezartzea erabaki dutela adierazi du. Goizean zehar ikuskapenek jarraituko dute.
2023/07/13 - 12:03
Hainbat karabela portuges jaso dituzte Zierbenako Arena hondartzan
Zierbenako Arena hondartzako sorosleek karabela portugesaren hainbat ale jaso zituzten asteazkenean. Euskal kostaldean espezie honen presentziak nabarmen egin du gora azken egunetan.
2023/07/12 - 15:25
Normaltasuna euskal hondartzetan, azken orduetan karabela portugesen presentziarik izan gabe
Getariako Malkorben eta Zarauzko hondartzan bandera horia dago, badaezpada ere. Hala ere, azken orduetan ez da karabela portugesik ikusi euskal hondartzetan.
2023/07/11 - 18:07
Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?
Honen pozoina marmoka batena baino 10 aldiz indartsuagoa da. Jon Muñoak, Zarauzko sorosleak azaldu du zergatik den arriskutsuagoa karabela portugaldarra.
2023/07/11 - 17:09
Bandera gorria Donostiako Zurriola hondartzan, karabela portugesen 7 ziztada izan ondoren
Asteburuaz geroztik, sorosleek eta hondartzetako arduradunek arreta handiz jarraitzen dute karabela portugesen iritsiera Euskal Herriko hondartzetara. Atzo Zarauzko hondartzan bainua debekatu zuten hainbat ziztada egon ondotik eta gaur gauza bera egin dute Donostiako Zurriola hondartzan.
2023/07/10 - 18:27
Karabela portugesen ziztadak izan dira Gipuzkoako hainbat hondartzatan
Atzotik zortzi pertsonak jaso dituzte animalia hauen ziztadak Gipuzkoako zenbait hondartzetan. Ziztada oso mingarriak dira, eta arriskutsuak ere izan daitezke.
2023/07/10 - 16:49
Gasteizen bizi dira Euskadiko azken belatxikiak
Lehen ohikoa zen belatxikiak ikustea, baina azken urteetan sekulako gainbehera izan du. Gasteizen bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoan gelditzen diren bakanak. Udalak eskatuta, habiak kontatzen dihardute adituak.
2023/07/05 - 16:10
Animalien aurkako tratu txarrak salatu eta tauromakia abolitzea eskatu dute animalistek Iruñean
Eguerdian, AnimaNaturaliseko eta PETAko ordezkariak Udaletxeko Plazan sartu dira, oihal gorri batekin estalita eta buruan zezen-adarrak zituztela. "Iruñea: indarkeria eta heriotza zezenen aurka" zioten kartelak zeramatzatela, hainbat hizkuntzatan.
2023/07/02 - 19:43
Tourreko helikoptero batek oreinkume baten irudia harrapatu du Salburuako hezegunean
Txirrindularien pelotoia Gasteiztik abiatu denean ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Tourreko lehenengo hiru etapek irudi bitxiak eskaini dizkigu gurean, Euskadin.
2023/07/01 - 21:14
Dozenaka pertsonak "animalien sufrimendurik gabeko" San Fermin jaiak aldarrikatu dituzte Iruñean
Nafarroako Libertad Animal elkarteak deitutako protestan, Iruñeko lagunarteak zezen-plazatik ateratzen diren egunean, tauromakiak hirian ez duela tokirik izango azpimarratu dute.
2023/06/24 - 15:48
Sanferminetako zezenketara ez joateko eskatu die Zezenketen Aurkako Sareak iruindarrei
Animalien sufrimendurik gabeko festak eskatu dituzte gaur Iruñeko udaletxe parean egindako elkarretaratzean, Zezenketen Aurkako Sareak deituta.
2023/06/24 - 13:44
Munduko txakurrik itsusienak aukeratu dituzte Kalifornian
Duela 30 urte txakurrik zatarrenen nazioarteko lehiaketa egiten dute urtero Kalifornian. Aurten, Scooter izeneko zazpi urteko krestadun txinatar batek irabazi du txapelketa.