Normaltasuna euskal hondartzetan, azken orduetan karabela portugesen presentziarik izan gabe
Azken egunetako psikosiaren ondotik, eta asteburuaz geroztik egiten ari diren ikuskapenak eta gero, azken orduetan ez da euskal hondartzetan karabela portugesen ale gehiagorik atzeman eta normaltasuna da nagusi.
Getariako Malkorben eta Zarauzko hondartzetan, badaezpada ere, bandera horia jarrita dute, marmoken presentziaren aurrean. Gainerakoetan, baina, normaltasuna da nagusi.
Hala ere, Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan alerta egoeran jarraitzen dute karabela portugesen iritsieraren aurrean.
Azkeneko aldiz 2018an agertu ziren karabela portugesak euskal kostaldean, eta asteburuan, bost urteren buruan, bueltan ziren. Gauzak horrela, gomendio zerrenda bat egin dute ziztada bat jasoz gero zer egin jakiteko. Garrantzitsuena: hazka ez egitea eta sorosleengana ahalik eta azkarren joatea.