Animaliak
2023/02/08 - 15:30
Erreskateko txakurren euskal taldea aitzindaria izan zen Estatuan, eta 40 urte beteko ditu aurten
Estatuan izan diren hondamendi handienetan lagundu du taldeak. Hamarkada hauetan ehunka txakur trebatu dituzte. Egun, 16k osatzen dute Elorrion egoitza duen taldea.
2023/02/07 - 15:51
Atzerritik etorritako artzain askok halal haragiaren aldeko apustua egin dute
Halal ziurtagiria lortzeko teorian animaliei bazka freskoa eman behar zaie eta ahal den libreen mugitu behar dute. Hortaz, ustiapen intentsiboetatik urrun daude.
2023/02/05 - 15:03
Ehizaren kontrako protestak egin dituzte animalistek Iruñean eta Donostian
Ehiztaria "animaliak denborapasan, lehiaketan, harrokeriagatik edo gastuak aurrezteagatik hiltzen dituen jendaila" dela esan dute elkarretaratzeetan irakurritako adierazpenean.
2023/01/22 - 15:23
Ehunka olagarro hilda euskal kostan, denboralearen ondorioz
Getxoko Arrigunaga hondartzan dozenaka agertu dira. Fenomeno harrigarria da, baina ez arraroa, ohikoa delako ur geza gaziarekin nahasten denean.
2023/01/18 - 12:15
Itsas txakur bat agertu da Getariako Malkorbe hondartzan
Gurutze Gorriko boluntarioek itsas txakur txiki bat aurkitu dute gaur goizean Getarian. Animalia egoera onean zegoen eta bere kabuz itzuli da itsasora (@CruzRojaGip erakundearen irudiak).
2023/01/17 - 21:55
Santillana del Marreko (Kantabria) zoologikoko animaliak ebakuatu dituzte
Laredon ere uholdeak izan dira eta eskola guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte.
2023/01/16 - 16:28
The Comedy Wildlife: natura babestea helburu duten argazki dibertigarriak
Animaliak ardatz hartuta, ehunka irudi aurkezten dituzte urtero The Comedy Wildlife argazki lehiaketara, beti ere gaia umoretik landuta. Hauek dira 2022ko edizioko sarituak.
2023/01/11 - 11:41
100.000 euro bideratuko ditu Bizkaiak nekazaritza ustiategiak otsoen gisako animalia basatiengandik babesteko
Otsoen erasoak seikoiztu egin dira 2022an Bizkaian: guztira, 58 eraso zenbatu zituzten iaz Karrantzan, Gorbeian eta Urduñan. Arantza Atutxa Bizkaiko nekazaritza zuzendaria Egun On Euskadi saioan izan da eta, azaldu duenez, artaldeak babesteko mastinak erabiltzea izango da neurrietako bat.
2023/01/09 - 15:39
38 otso eraso gertatu ziren Bizkaian iaz
Urtebetean seikoztu egin da eraso kopurua. 2022an 54 animalia hil zituzten otsoek Bizkaian: 51 ardi, 2 behi eta ostruka bat.
2023/01/08 - 19:25
Ehiza-txakurrak Animalien Babeserako eta Ongizaterako Legean sar ditzatela eskatu dute Bilbon
PACMA animaliak babesten dituen alderdiak elkarretaratzeak egin ditu Estatuko 26 hiritan, tartean Bilbon. Legea izapide-prozesuan dago Kongresuan, eta PSOEK zuzenketa aurkeztu du ehiza-txakurrak lege horretatik kanpo uzteko.
2023/01/08 - 15:44
Astotxo Eguna itzuli da Lazkaora, bi urteko etenaren ostean
Jai giroa nagusi Goierriko udalerrian, baina Egiptorako Ihesaren antzezlanik ez da izango. Enkarterriko arrazako 100 astotxo eraman dituzte.
2022/12/29 - 23:19
Txipiroi erraldoi bat agertu da Gorlizko hondartzan
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerlari batek atera zituen argazki ikusgarri eta bitxi horiek. Oso arraroa da halako espezieak euskal kostaldean ikustea.
2022/12/26 - 21:33
Iguanak izoztuta Floridan, Elliot ekaitzaren ondorioz
Iguanak animalia tropikalak dira, eta Floridako tenperaturak 10 gradu positibotik behera jarraitzen du. Latitude horietan oso ohikoak ez diren tenperaturak pairatzen ari dira, eta iguanek nekez jasan ditzakete.
2022/12/26 - 12:31
Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri tratu txarrak emateagatik
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, baldintza oso txarretan zituen animaliak, Tuterako Merindadean dagoen txabola batean. Animalien aurkako tratu txarren delitua egotzita ikertuko dute gizonezkoa.
2022/12/26 - 12:11
Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri egindako tratu txarrengatik
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, baldintza oso txarretan zituen animaliak, Tuterako Merindadean dagoen txabola batean. Animalien aurkako tratu txarrak delitua egotzita ikertuko dute gizonezkoa.
2022/12/19 - 21:35
Zenbait txakur arrazaren gaixotasunak orokortu egin dira
Gabonetan izaten da maskotaren bat oparitzea erabakitzen duenik. Animaliok berez behar dituzten zaintzez gain, txakurrek gero eta gaixotasun gehiago izan ditzakete eta, kasu batzuetan, tratamenduak oso garestiak izaten dira. Duela urte batzuk arraza konkretu batzuenak ziren gaitzak orokortu dira.
2022/12/17 - 20:21
Artzain gazte gehiago behar direla azpimarratu dute Oñatiko Artzain Eskolaren 25. urteurrenean
Sektorea lehiakorragoa egiten dute eta bizimodu baten zaindari dira. 300 ikasletik gora izan dira, horietako % 20 inguru, emakumeak.
2022/12/11 - 19:34
Urtebete behi bat hil zela Leioan, Avanzada errepidera erori ostean
Nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatzen ari zirela, behi batek irrist egin zuen eta, ihesean, zubitik behera jauzi eta hil egin zen.
2022/12/11 - 19:17
Leioako nekazal azokari uko egiteari deitu dute, duela urtebete hildako behiaren eskelaren bidez
Avandazako errepidera erori ostean hil egin zen behia. Animalien aldeko mugimenduak horren heriotza gogoratu du hari eskainitako eskela batekin, eta animalien sufrimenduan ez parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2022/12/01 - 22:18
35 atxilotu, horietako bat Nafarroan, kontsumorako egokia ez den zaldi-haragia merkaturatzea leporatuta
Guardia Zibilak eta Europolek sarea desegin dute, Valentziako harategi batean saltzeko prest zegoen produktu horren tona erdi bat baino gehiago konfiskatu dute, eta erkidego horretan 100 bat zaldik tratu txar latzak jasotzen zituzten abeltzaintza-ustiategia aurkitu dute.