Animaliak
2024/07/15 - 21:38
Izurde bat aurkitu dute Bilboko itsasadarrean igerian
Orientazioa guztiz galduta antza, ia Abusu auzoraino iritsi da, eta bertan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek lagundu behar izan diote animalia gaixoari itsas aldera bideratzen.
2024/07/12 - 19:51
Anakonda baten larruarekin egindako jaka bat zeraman gizon bat harrapatu dute Bilboko aireportuan
Babestutako espeziea da, eta arpoi batekin ehizatu omen zuen Amazoniako oihanean. Halaber, 10.900 euro eskudirutan zeramatzala igaro nahi zuen aduana-kontrola, deklaratu gabe.
2024/07/11 - 20:44
Dozena bat izurde sartu dira Pasaiako badian
Ane Elizazuk gaur arratsaldeko 15:00etan Pasai San Pedrotik grabatutako irudiak. Dozena bat izurde sartu dira Pasaiako badian.
2024/07/09 - 09:15
Reining: AEBetako rantxoetatik mundu osora zabaldutako kirola
Euskal Herriko hainbat lagun aritzen dira hipikako domaren aldaera gisa har daitekeen kirol honetan konpetitzen. Reinerrak esaten zaie eta hezi dituzten zaldiekin oso harreman berezia garatu dute.
2024/07/07 - 19:35
Lehenengo karabela portugesak atzeman dituzte Donostiako hondartzetan
Hainbat orduz bandera horia jarri dute Donostiako hondartzetan, hainbat ale ikusi eta Santa Klara uhartearen inguruan pertsona batek ziztada bat jaso ostean.
2024/07/05 - 20:49
Irati, biosferaren erreserba
Unescok azpimarratu duenez, eskualdeko bizilagunek "funtsezko papera" izan dute hautagaitzan, eta horren kudeapena herritarrek eurek bultzatutako "kontserbazio ahaleginen lekuko" da.
2024/07/05 - 20:49
MOEk egindako ikerketa baten arabera, talkoak "ziurrenik" minbizia eragiten du
Nazioarteko 29 adituk egindako azterketa baten arabera, areagotu egiten dira emakumeen obarioetako minbizi-kasuak talko-hautsak perineo-eskualdean (pubisean eta uzkian) erabiltzen direnean.
2024/07/04 - 18:22
Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin txiki askatu ditu Urumean eta Orian
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela 30 urte ekin zion ibai horiek birpopulatzeko proiektuari. Baina kezkagarria da azken urteetan izan den beherakada, klima-aldaketa dela-eta.
2024/07/02 - 12:13
Ehiztari batek Garden ikusitako hartzaren lehen irudiak lortu dituzte
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritzak jarritako kameretako batek grabatu ditu hartzaren irudiak. Animalia hau izango litzateke Erronkarin eta Anson abereei egindako azken erasoen erantzulea.
2024/06/29 - 19:02
Dozenaka pertsonak zezenketekin amaitzeko eskatu dute Iruñean
Animalien ongizatea babestea helburu duten hainbat elkarte odolik gabeko festak egitea posible dela nabarmendu dute. Goizean sinadurak biltzen aritu dira, tauromakiaren legea indargabetzea eskatzeko. Dozenaka pertsonak kale nagusiak zeharkatu dituzte, eta zezenketekin amaitzeko eskatu dute.
2024/06/28 - 15:36
Suge bat agertu da Gernikako garaje batean
Bizkaiko Suhiltzaileek aditzera eman dutenez, suge bat agertu da Mestikabasoko garaje batean, Gernikan. Abisuan suge-gorri bat zela esan dieten arren, pozoirik gabeko suge bat zela esan dute suhiltzaileek eta aske utzi dute animalia.
2024/06/27 - 21:14
Hartz bat ikusi dute Garde inguruan, Erronkaribarrean
Inguruko bizilagunek bildutako testigantzen ondoren, Ingurumen Departamentuko langileak animaliaren balizko presentziaren frogen bila ari dira.
2024/06/27 - 20:51
Jose Javier Echandi: ''17 urteko mutil bat ehizara joan zen, eta hartza hiru metrora izan zuen''
Jose Javier Echandik, Erronkaribarko Batzorde Nagusiko Presidenteak, Garden begiztatutako hartzari buruz hitz egin digu. Ezbeharrik izan ez bazen ere, Josék ziurtatu digunez, "17 ardi hil ditu Anso inguruan eta lau eraso Izaba inguruan"
2024/06/19 - 19:28
Aranzadik proiektu berritzailea aurkeztu du, animaliak eta Arabar errioxako biodibertsitatea babesteko asmoz
Mahastietan ura hornitzeko dauden putzu batzuk tranpa dira hainbat animaliarentzat. Maiz, itota hiltzen dira bertan, biltegietatik atera ezinik. Orain, Aranzadi elkartea, upeltegi eta udalekin lankidetzan, mikro hezeguneen sare hori lehengoratzen ari da.
2024/06/18 - 10:12
Albiste izango dira: Urkulluren azken gobernu bilera, Kataluniako bilera erronda eta Saretzen: maskotak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 09:00
Maskoten adopzioa: Txakurrak dira adopzioan gehien ateratzen diren animaliak
Gipuzkoako Animalien Babeserako Elkartean 100 txakur eta 200 katu inguru dituzte orain familia berri baten zain. Urtetik urtera animalia gutxiago abandonatzen badira ere, oraindik nahi baino gehiago jasotzen dituzte egoitza honetan.
2024/06/18 - 08:00
Haurrak baino txakur gehiago dago Hego Euskal Herrian
Estatuan 12,7 txakur daude 10 umeko batez beste; Euskadin eta Nafarroan, berriz, 11,4 eta 10,6 da ratioa, hurrenez hurren.
2024/06/18 - 08:00
Hego Euskal Herriko bost familiatik bat txakur batekin bizi da gutxienez
Txakurrak dira maskotarik gogokoenak Euskadin eta Nafarroan, eta katuak baino sei aldiz gehiago dira gure etxeetan.
2024/06/18 - 08:00
Hamar txakurretik zazpi konpainia egiteko maskotak dira Euskadin eta Nafarroan
Hego Euskal Herrian, 430.000 txakur baino gehiago daude erroldatuta, eta horietatik 300.000 inguru konpainiarakoak dira. Ehiza-txakurrak, aldiz, guztien % 20 inguru dira.
2024/06/18 - 08:00
Xabi Arrese: ''Txakurra aukeratzean argi izan behar dugu nolako konpainia egitea nahi dugun''
Beasaingo Kangunea zentroan txakurrak hezten aritzen dira eta badakite txakur guztiak ez direla egokiak pertsona guztientzat. Zaintzaileak daraman bizimodua da gakoa zein txakur den egokia jakiteko.