TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Urkulluren azken gobernu bilera, Kataluniako bilera erronda eta Saretzen: maskotak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Urkulluren azken gobernu bilera: 12 urtez Eusko Jaurlaritzako buru izan ondoren, gaur Iñigo Urkullu lehendakariak bere azken gobernu bilera gidatuko du, eta azken ekitaldi ofiziala ere egingo du Lehendakaritzan. Osteguneko inbestidura saioaren ondoren, Iñigo Urkulluk larunbatean emango dio aginte-makila ezustekorik ezean bere ondorengoa izango den Imanol Pradales jeltzaleari, Gernikako Juntetxean.

- Kataluniako bilera erronda: Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak bilera erronda abiatuko du talde parlamentarioekin hautagairen batek inbestidurarako babes nahikorik baduen ala ez egiaztatzeko. Goizean PP, Vox eta En Comurekin batzartuko da eta arratsaldean CUPekin eta Aliança Catalanarekin. Asteazkenean PSCren, Juntsen eta ERCren txanda izango da. Biharko hitzorduan Salvador Illa sozialistak denbora gehiago eskatuko dio Parlamentuko presidenteari ERCrekin eta En Comurekin akordioa lortu ahal izateko.

- Saretzen txostena: maskotak: Haurrak baino txakur gehiago dago Hego Euskal Herrian, EiTBk eta Tokikomek elkarlanean egindako laugarren Saretzen txostenaren arabera. Europar Batasunean (EB) maskotarik ugariena katua den bitartean, Espainiako Estatuan txakurrak dira konpainiarako animalia nagusia: lau etxetatik batean halakoren bat dago; Euskadin eta Nafarroan, berriz, kopurua zertxobait txikiagoa da, eta bost familiatik batek du lau hankadun maskota bat gutxienez.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X