Animaliak
2024/06/18 - 08:00
Pablo Muñoz Gabilondo: ''Euskal Herria nahikoa ongi prestatuta dago maskotekin bidaiatzeko''
Pipper eta bere zaintzaile Pablo Muñoz Gabilondo "Pipper on tour" proiektuaren arima dira. Urteak daramatzate penintsulako geografian barrena, maskotekin gozatzeko tokiak eta jarduerak gomendatuz eta establezimendu edo agente turistikoei "pet friendly" izateko egokitzen lagunduz.
2024/06/18 - 08:00
Zure udalerria "pet friendly" al da? Ikus ezazu hemen
Etxeetan maskotak ugaritu direnez, hazi egin dira animalia horientzako zerbitzu espezializatuak. Era berean, gero eta hotel gehiagok onartzen dituzte txakurrak eta etxeko katuak beren establezimenduetan.
2024/06/14 - 14:38
Eudelen ordenantza berria: EAEn etxeko animalia bat baduzu jakin beharreko guztia
Euskadiko Udalen Elkartearen etxeko animalien inguruko ordenantza berriak 100.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu arau-hauste oso larrien kasuan. Halaber, aurrerantzean udalak izango dira katu komunitarioen populazioa kontrolatzeko arduradunak.
2024/06/11 - 22:38
Donostiako Aquariuma: 'Harrituta gaude iritsi zaizkigun caretta caretta espezieko dortoka kopuruarekin'
Donostiako Aquariumean ohituta daude itsasoan gaixorik aurkitutako animaliak jaso eta zaintzen, baina aspaldi honetan harrituta daude zenbat "caretta-caretta" espezieko dortoka aurkitzen ari diren. Azken bi hilabeteotan bost jaso dituzte.
2024/06/07 - 19:58
Elkarte animalista batek salatu du Basauriko Udalak ez dituela jasotzen abandonatutako katuak
Toñi Esteban Aprova (Asociación Provida Animal) elkarteko presidenteak salatu du Udalak ez dituela kaleko katuak biltzen, ezta zaurituta edo noraezean daudenean ere.
2024/06/05 - 21:22
Pasaia, Lekeitio eta Bilboko portuek mikro-arrezifeak jarri dituzte biodibertsitatea aberasteko
Egiturak kaiko hormetara daude lotura, ez dute eraginik portuko trafikoan, eta floraren eta faunaren aniztasuna sustatzen dute. Ocean Ecoestructures enpresa katalanak garatutako teknologia paregabea da munduan.
2024/06/03 - 11:37
Uda denboraldian txakurrak onartzen dituzten Euskal Herriko hondartzak
Euskal kostaldeko udalerri gehienetan debekatuta dago txakurrekin hondartzara sartzea, baina badira salbuespenak. Zeintzuk diren jakin nahi?
2024/06/01 - 13:38
Hogei bat pilotu-izurdek hondoa jo dute hondartzatik gertu Brasilgo ipar-ekialdean
Itsasora itzuli ezinik zeudela ikusita, erreskate operazioa antolatu dute. Biologoak eta albaitariak horien portaeran aldaketarik dagoen ikertzen ari dira.
2024/05/31 - 19:25
Plentzian egin den ikastaroan, itsas espezie bat ur-ertzean agertzean nola jokatu behar den azaldu dute
Iaz 40 animalia agertu ziren euskal itsasertzean, horietatik 28 zetazeoak. Ikastaroan udaltzainek, sorosleek, surflariek… parte hartu dute. Garrantzitsuena 112 telefonora deitzea dela azaldu dute.
2024/05/31 - 14:53
Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan
Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.
2024/05/31 - 09:06
Uda sasoian txakurrak Euskal Herriko hondartzetan aske ibiltzeko ordutegiak
Euskal Autonomia Erkidegoa da hondartzan txakurrei betoa jartzen jarraitzen duen erkidego bakarra; izan ere, ez dago txakurrentzako hondartzarik, eta, ez dago aurreikusta araudia aldatuko duenik. Nolanahi ere, badira ordutegi zehatz batzutan sarbidea baimentzen duten hondartzak.
2024/05/29 - 11:16
Kolonbiak zezenketak debekatzen dituen lege-proiektua onartu du
Kolonbiako Ordezkarien Ganberak gehiengo zabalez onartu du herrialdean zezenketak debekatzen dituen lege-proiektua. Ekimenak aldeko 93 boto eta kontrako bi lortu ditu. Lege berriak hiru urteko trantsizio-prozesua ezartzen du, erabateko debekura iritsi arte.
2024/05/29 - 01:13
Hilda aurkitu dute Zarautzen agertutako marrazoa, Getarian
Marrazoaren gorpua, lau metro inguruko emea, Realaren Urpeko Elkarteko kide batek aurkitu du.
2024/05/28 - 11:55
Yubarta espezieko bi balea grabatu dituzte Santurtzi parean, saltoka
Verballenas.com konpainiak bideo bat argitaratu du bere facebookeko orrian. 2020 eta 2021ean ere balea konkordun batzuk ikusi zituzten inguru horretan.
2024/05/26 - 11:47
Marrazo erraldoi bat ikusi dute Zarautzen, itsasertzetik oso gertu
10 metro luze izatera iritsi daiteke, eta munduko bigarren arrainik handiena da, marrazo balearen ostean. Hondartzan arrantzan ari ziren lagun batzuek ikusi dute, eta Zigor Argiñanok grabatu ditu irudiak.
2024/05/24 - 07:00
Parke naturalak: naturaren kontserbazioa eta jarduera tradizionalak uztartzen dituzten harribitxiak
Euskal Herrian 12 parke natural ditugu eta haietan babestutako hainbat animaliak eta landarek dute bizitokia. Hauen habitataren zainketak, artzaintzaren eta abeltzaintzaren beharrekin uztartzen dira leku hauetan.
2024/05/22 - 14:50
Sei hilabeteko kartzela-zigorra Nafarroan, txakurkume bati ostikoak eman eta haren heriotza eragiteagatik
Epaileak adierazi du akusatuaren erreakzioa "gehiegizkoa" izan zela, txakurkumeak ez zuelako jokabide oldarkorrik erakusten, ezta kalterik eragiten ere.
2024/05/19 - 19:32
56 urteko gizon bat adarkatu du Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek
Zezenak hesiaren kontra egin du, eta, altxatu eta gero, ibilbidetik atera da eta ikusleetako bat adarkatu du. Zauritua ospitalera eraman dute.
2024/05/03 - 20:20
Kultura Ministerioak Tauromakiako Sari Nazionala ezabatzea erabaki du
Sektoreko profesionalek eta elkarteek "sektariotzat" jo dute erabakia. Erkidegoetako hainbat buruzagik ere kritikatu dute. Aitzitik, talde ekologistek eta animalistek neurria txalotu dute.
2024/04/30 - 12:48
''Gorri'' Bizkaiko kostaldeaz gozatzen ari da
Itxas txakurrak aste batzuk daramatza Bizkaiko kostaldeko hainbat herri "bisitatzen", hala nola Elantxobe, Mundaka, Armintza eta Bermeo. Dagoeneko erakargarri turistiko bihurtu da, baina agintariek gogorarazten dute animalia basatia dela eta ez dela asko hurbildu behar bertara.