AP68 Autobidea
2017/02/08 - 12:34
Elurrak ez du arazorik eragin Altuben
Goizean zehar elurra bota du AP-68an, Altubeko gainean. Hala ere, autoak normaltasunez ibili dira.
2017/01/17 - 11:50
Luizia gertatu da AP-68an, Ugao parean
Luizia gertatu da astearte honetan AP-68an, Ugao (Bizkaia) parean. Trafikoa moztu behar izan dute errepidera heldu bait da mendiko lur pila.
2016/10/28 - 20:51
Gizon bat atxilotu dute Armiñonen, kontrako norabidean gidatzeagatik
50 ureko gizon bat atxilotu dute Armiñonen, AP-68 autobidean 30 kilometro baino gehiago kontrako noranzkoan gidatu ondoren. Droga kontsumoen proban positibo eman du atxilotuak.
2016/10/14 - 12:27
A-8ak eta AP-68ak bat egiten duten gunea ixteak kaosa eragin du
Ilara luzeak egon dira bi autobideetan eta N-634 eta BI-625 errepideetan. Seinale bat erdi jausita geratu da istripu baten ondorioz, eta hura kentzeko lanengatik egon da itxita bidea.
2016/08/04 - 12:29
Kamioi baten gurpilak su hartu du AP-68an, Orozko parean
Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua. Une batzuetan auto-ilarak sortu dira, baina egoera normaltasunera itzuli da.
2016/04/22 - 13:16
Kamioilari bat zauritu da AP-68an izandako istripu batean
Ezbeharra goizeko 8:10ean gertatu da, eta horren ondorioz, zauritutako kamioilaria Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan dute.
2016/04/22 - 12:58
Kamioilari bat zauritu da AP-68an, auto-istripuan
Ezbeharra goizeko 8:10ean gertatu da, eta horren ondorioz, zauritutako kamioilaria Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan dute.
2016/02/13 - 12:08
N-634 errepidea itxita, Zarautz eta Getaria artean, luizi batengatik
Bestalde, AP-8ko beste errei bat itxita dago atzodanik, 21:30etatik, Donostiarako noranzkoan, Elgoibar parean, beste lur-jausi baten ondorioz.
2016/01/17 - 12:26
Hiru lagun zauritu dira Bilbon, euren autoak basurde bat harrapatuta
01:00ean izan da ezbeharra, A-68 errepidean, Zaragozako noranzkoan. Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2016/01/16 - 13:24
Elurte handia AP-68 autobidean, Altuben
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Opakuako mendate arabarra guztiz itxita dago, elurra dela-eta.
2015/09/24 - 11:37
Auto-ilarak AP-68an, Urkabustaizen, kamioi batek istripua izan ostean
Gertakaria 07:30 aldera jazo da, eta kilometro bat eta bi arteko ilarak eragin ditu, Gasteizko noranzkoan.
2015/06/12 - 12:18
Sagarrak zeramatzan kamioi bat irauli da AP-68an, Zuia parean
Goizaldean irauli da sagarrez betetako kamioia AP-68 errepidean, Zuia parean. Ondorioz, errepidearen bi errei itxi behar izan dituzte.
2015/02/07 - 13:33
Izotzak hainbat istripu eragin ditu AP-68 errepidean
Izotzak arazoak eragin ditu gauean eta goizaldean: istripuak izan dira AP68 errepidean eta auto-ilarak sortu dituze.
2013/11/03 - 08:26
Bi hildako Kuartangon, auto bat zubi batetik behera erorita
15 metroko altueratik behera jausi da autoa, errepidetik aterata, Bilborako noranzkoan zihoala. Larrialdi zerbitzuetako taldeek artatu badituzte ere Santurtziko senar-emazteak hil egin dira.
2013/08/09 - 18:28
Kamioi batek su hartzeak AP-8 autobidea ixtea eragin du Getarian
09:00etan izan den ezbeharraren ondorioz, ez da zauriturik egon, baina Irungo noranzkoko bidea moztu behar izan dute, ke asko zegoelako.
2013/08/09 - 16:08
AP-8a moztu dute Getarian, kamioi baten gurpil bat erre ondoren
Ezbeharra goizeko bederatzietan izan da, eta ez da inor zauritu. Trafikoa Zumaiatik bideratzen ari dira, eta, oraingoz, ez dago auto pilaketarik.
2013/06/15 - 16:57
Bilbotik Logroñora zihoan autobus batek istripua izan du AP-68an
Gidaria eta lau bidaiari zihoazen barruan. Emakume bat larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Gainontzeko laurek zauri arinak egin dituzte.
2012/09/03 - 14:20
Gizon bat zauritu da Kuartangon, haren autoak kamioi bat jota
Gizonezkoak gidatzen zuen autoak trailer baten aurka talka egin du eta irauli egin da, AP-68 errepideko eskuineko erreia oztopatzen gelditu da.
2012/02/28 - 11:29
Aretako (Laudio) ordainlekuaren kontra talka egin du furgoneta batek
Furgonetak kontrola galdu du eta Aretako ordainlekuaren kontra egin du talka, AP-68 errepidean. Gidaria ospitalera eraman dute.