Aquarium
2025/10/06 - 07:44
Albiste izango dira: Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak, Donostiako Aquariumak 100 urte eta gripearen txertaketa kanpaina
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/07/02 - 14:37
Kontxako ura 24,3 ºC-tan dago, uztailaren lehenean inoz izan den tenperatura altuena
Duela 78 urtetik hona, Donostiako Aquariumak egunero neurtzen du, 10:00etan, uraren tenperatura. Gaurko tenperaturak maximo historikoa markatu du. 1947tik, estreinakoz neurtu da uztailaren lehen egunean hain tenperatura altua uretan.
2024/12/25 - 21:15
''Ez da hain arraroa neguan marmokak ikustea''
Xabier Lasaga Donostiako Aquariumeko komunikazio arduradunaren arabera, hiru izan daitezke neguan marmokak agertzeko arrazoiak: korronteak, ugalketa eta Kontxako badian dagoen plakton kopuru handia.
2024/11/01 - 20:00
Hiru atxilotu eta 9 ikertu Aquariumean desordena publikoagatik, kontzentrazio antiespezista batean
Kontzentrazioaren amaieran, dozena bat parte-hartzaile Aquiariumera sartu dira, erabiltzaileei sartzea galaraziz. Borondatez irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu. Atxilotuak aske utzi dituzte arratsaldean.
2024/08/20 - 13:59
Donostiako Aquariumak hiru dortoka ureratu ditu berriro, sendatu ondoren
Aquiles, Pirata eta Portu, Caretta caretta espeziekoak, Donostiako portutik bi miliara ureratu dituzte. Apirila eta ekaina bitartean iritsi ziren Aquariumera indarrik gabe, elikatu gabe, deshidratatuta eta arnas aparatuko infekzioekin.
2024/07/09 - 19:15
Itsasoko ura, iaz baino zertxobait hotzago
Aurten iaz garai honetan baino freskoxeago dago gure hondartzetako ura, bai datuen arabera bai bainularientzat ere. 2023ko ekainaren 30ean, 22,1 graduan zegoen ura Donostiako badian. Aurten, bi gradu gutxiago zituen egun berean.
2024/06/11 - 22:38
Donostiako Aquariuma: 'Harrituta gaude iritsi zaizkigun caretta caretta espezieko dortoka kopuruarekin'
Donostiako Aquariumean ohituta daude itsasoan gaixorik aurkitutako animaliak jaso eta zaintzen, baina aspaldi honetan harrituta daude zenbat "caretta-caretta" espezieko dortoka aurkitzen ari diren. Azken bi hilabeteotan bost jaso dituzte.
2024/02/21 - 09:18
Albiste izango dira: Mikroplastikoen kontrako ekimena, kontrolerako saioa eta Assangeren estradizioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2023/12/19 - 13:29
Olentzero Donostiako Aquariumean da jada
Biologia taldeko urpekariek murgildu dute Olentzeroren irudia. Irudiak 1,75 metro neurtzen ditu eta 20 kilo pisatzen ditu eta arrainak kaltetzen ez dituzten materialekin egina dago.
2023/08/14 - 17:10
Abiatu da Aquariumeko Itsas Film Festibalaren edizio berri bat
Donostiako Aste Nagusiko programan aurkitu daiteken harri bitxia da Aquariumeko Itsas Film Festibala. Gaur hasi eta larunbata bitartean eguerdian itsasoa gai dituzten hainbat pelikula ikusi ahal izango dira.
2023/06/08 - 12:14
Itsas azaleko uretan 21 gradu neurtu dituzte Kontxako badian, duela hamar egun baino 3 gradu gehiago
Uraren tenperatura igoera hau oso azkarra izan da. Gaur duela hamar egun baino hiru gradu berago dago itsas azala. Tendentzia bera erregistratu du munduko beste itsasoetan ere Europar Batasuneko Aldaketa Klimatikoaren Copernicus zerbitzuak.
2023/01/13 - 22:04
Irene Larrañaga argazkilari eta kazetari azpeitiarrak 'Insuladas' erakusketa zabaldu du Donostiako Aquariumean
Bidaia bat proposatzen du itsasoz Formenterako irlara. Uharteko bakardadean bizitzea bilatu eta aukeratu duten emakumeak dira protagonistak.
2022/08/30 - 22:33
Abuztuko itsasoko uraren tenperatura azken hamarkadetako bigarren altuena da
Ura 24,2 ºC-ra dago Kontxako badian. Donostiako Aquariumak neurketak egiten dituenetik, 1947tik, bigarren tenperatura altuena da aurtengoa, 2003ko udarenaren ondoren.
2022/08/14 - 16:36
Itsasoko ura, ohi baino beroago
Aurten izaten ari garen beroaldiekin eta prezipitazio eskasarekin, itsasoan ere nabari da aldaketa. Donostiako Aquariumean esaterako, 1947tik neurtzen dute Kontxako uraren tenperatura eta aurten 25 gradutik gora dago. Ereagako hondartzan, berriz, uraren tenperatura 23,4 gradukoa da.
2021/01/27 - 22:00
Salpa, Ondarretako hondartzako itsasertzeraino heldu den ezohiko espezie bitxia
Aquarimeko langileek espezie bitxi hori berehala identifkatu dute. Itxura gelatinosoa eta gardena eduki arren, ez dira marmokak eta beraien artean ez daude erlazionatuta.
2020/12/17 - 12:28
Olentzerok Donostiako Aquariumeko arrainak bisitatu ditu
Donostiako Aquariumeko arrainek lagun berri bat dute. Olentzero gaur iritsi da eta Gabon jaietan bertan izango da.
2020/06/03 - 18:28
Malen, 3 urteko neskatoa, itxialdiaren ondorengo lehen bisitaria izan da
Itxialdiaren ondoren ikusi nahi zuen lehen tokia zela esan zuen Malenek, eta halaxe egin du. Aquariumean itxialdia balearen hezurdura garbitzeko aprobetxatu dute, eta arrain berri asko ere jaio dira.
2020/04/25 - 00:40
Bi espezie desberdinetako itsas zaldiak jaio dira Donostiako Aquariumean
Aquarioumeko biologo taldeak espezie desberdinetako bi itsas zaldiren ugalketa lortu du, bata Australiakoa eta bestea tropikala.
2019/04/19 - 14:36
Esther Galarzaren ‘Urdina Beltzez’ erakusketa ikus daiteke Aquariumean
Itsasoak zaintzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi du Esther Galarza margolariak. Zeramikaz landutako 40 pieza biltzen ditu erakusketa honek, eta maiatzaren 26 ra arte izango da ikusgai.
2019/01/09 - 13:14
Aquariumak eta Untzi Museoak 'Aita Mari' omendu dute
Duela 153 urte hil zen Jose Mari Zubia, Aita Mari. Arrantzalea zen eta hainbat itsas salbamentutan hartu zuen parte. Zoritxarrez, salbamentu horietako batean hil zen.