Albiste izango dira: Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak, Donostiako Aquariumak 100 urte eta gripearen txertaketa kanpaina
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Israel eta Hamasen arteko bake negoziazioak: Israelgo eta Hamaseko negoziatzaileek astelehen honetan aztertuko dute Trumpek proposatutako plana. Hamas bahitu guztiak askatzeko prest agertu da preso palestinarrak libre uztearen truke, baina su etenerako planaren xehetasun batzuk eztabaidatzeko eskatu du.
- Aquariumak 100 urte: Donostiako Aquariumak 100 urte bete ditu 2025an, eta Esther Irigaray zuzendariarekin museoaren iraganaz eta geroaz hitz egin dugu.
- Gripearen txertaketa kanpaina: Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat. Halaber, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.