OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat

Osakidetzak 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.

CORONAVIRUS VACUNA TXERTOA EFE
Txertoa. Argazkia: EFE

Osakidetzak astelehen honetan, urriaren 6an, abiatuko du gripearen aurkako kanpaina, xede-populazioaren artean: 60 urtetik gorakoak, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak, pertsona zaurgarriak, patologia kronikoak dituztenak, haurdun daudenak, gizarte eta osasun zerbitzuetako langileak, hezkuntza-zentroetako langileak eta funtsezko zerbitzu publikoetako langileak.

Osasun Sailak gripearen txertoaren 786.200 dosi eskuratu ditu, eta aldi berean, SARS-CoV-2 birusaren aurkako txertoa hartzeko aukera eskainiko die arrisku egoeran dauden herritarrei, patologia kronikoak dituztenei eta 75 urtetik gorakoei.

Gripea onbera izan ohi da kasu gehienetan, baina horren prebentzioa "funtsezkoa da kolektibo ahulenetan", Osasun Sailaren arabera. Iazko kanpainan, 60 urte edo gehiagoko pertsonen % 57,5ek hartu zuen txertoa.

6 hilabete eta 5 urte bitarteko adingabeen kasuan % 41ek, eta haurdunen kasuan, % 52k.

Hirugarren urtez jarraian, Osakidetzak txertoa jarriko die 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei, ez bakarrik osasunean izan ditzaketen konplikazioengatik, baizik eta gaixotasuna beste pertsona batzuei transmititzeko gaitasuna duen biztanleria delako.

Ziztadaren eragozpenak saihesteko, aurten ere 2 urte eta bost urte arteko haurren artean sudurreko txertoa emango dute. 

Osakidetzak aurten erabiliko dituen gripearen aurkako txertoen artean, sudurrekoaz gain, txerto indartua ere egongo da. Txerto hori zaharren egoitzetan dauden pertsonetan erabiltzen zen, eta aurten lehen aldiz erabiliko da 75 urtetik gorako pertsonen txertaketan, eraginkortasun indartua baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X