Hasi da gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, eta 75 urtetik gorakoei txerto indartua jarriko diete
"Zu zara funtsezko pieza gripea saihesteko. Jarri txertoa" lelopean, Osakidetzak hitzordua eskatzeko deia egin die pertsona zaurgarriei. Astelehenean hasiko dira txertatzen. Kalteberatzat jo ez dituztenek azarora arte itxaron beharko dute txertoa hartu ahal izateko.
Abian da gripearen aurkako Osakidetzaren 2025eko txertaketa-kanpaina, "Zu zara funtsezko pieza gripea saihesteko. Jarri txertoa" lelopean.
Une honetatik, xede-populazio gisa definitutako pertsona guztiek eska dezakete txertoa jasotzeko hitzordua (datorren astelehenetik aurrera jarriko zaie), bai Osakidetzaren webgunearen bidez, bai osasun-zentrora deituta.
Honako hauek osatzen dute xede-populazioaren taldea: 60 urte edo gehiagokoek; 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrek (59 hilabete arte); immunosupresioa edo patologia kronikoren bat dutenek (biriketakoa, bihotzekoa, diabetesa...); haurdun dauden emakumeek; gizarte- eta osasun-zerbitzuetako langileek, pertsona zaurgarrien zaintzaileek eta pertsona zaurgarriekin bizi direnek; beste langile batzuek, hala nola haurtzaindegietako eta haur-hezkuntzako eskoletako langileak, animalielkin aurrez aurre etengabe dauden pertsonek (abeltegiak, albaitariak...) eta funtsezko zerbitzu publikoko langileek (Segurtasun Indarrak, suhiltzaileak...).
80 urtetik gorako pertsonei, Osakidetzak telefonoz dituko die hitzordua arinago eta errazago hartzeko, eta eurei egokien zaien unean joateko aukera izan dezaten.
Gainera, 75 urtetik gorakoek gripearen aurkako txerto "indartu" bat jasoko dute, eta aldi berean COVIDaren aurkako txertoa hartzeko aukera izango dute.
Aurten ere, haurren txertaketan jarriko du indarra Osakidetzak, ez bakarrik gripeak haien osasunean eragin ditzakeen konplikazioengatik, izan ere, gaixotasunak beste pertsona batzuei transmititzeko (bereziki, adinekoei) gaitasuna dutelako. Hori dela eta, 2022tik aurrera Osakidetzak sistematikoki txertatzen ditu 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrak (59 hilabete) eta arrisku-baldintzaren bat duten 5 urtetik gorakoak.
Txertoa hartzeko aukera azaroaren hasieran izango dute gainerako herritarrek, behin biztanleria ahulena babestuta dagoenean. Izan ere, helburua ahalik eta pertsona gehien immunizatzea da.
Kanpaina berriari buruzko xehetasunak gaur goizean eman ditu Alberto Martínez Osasun sailburuak, Bilboko Errekaldeko Osasun zentroan, Osasun Publikoko Zuzendaritzako Pello Latasa epidemiologoarekin eta Arreta Integratuko zuzendariarekin eta Magdalena Presmanes eta Beatriz Cubeiro Bilbo-Basurtu ESIko Erizaintzako zuzendariordeekin batera.
Aurkezpenean gogorarazi dutenez, kanpainaren helburua ahalik eta pertsona gehien babestea da, zaurgarrienetatik hasita, horiek izan baititzakete konplikazio handienak arnas-gaixotasunei aurre egiteko.
Azaldu dutenez, iaz, biztanleria-taldeka bereizita, estaldura % 57,5ekoa izan zen 60 urte edo gehiagokoen artean (% 64koa, 65 urtetik gorakoen artean), % 41ekoa, 6 hilabete eta 5 urte artekoen artean, eta % 52koa, emakume haurdun artean. Osasun Sailak "oso positibotzat" jo ditu datu horiek, baina oraindik ere hobetzeko tartea dagoela aitortuta, beste behin ere dei egin diete herritarrei txertxoa har dezaten.
Gripearen aurkako 2025eko kanpaina honetarako, Osakidetzak 200 erizain inguru gehiago kontratatu ditu, administrazioko langileekin batera "funtsezko zutabea" baitira gripearen eta COVIDaren aurkako prebentzio-estrategian.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.