Arabako Mendialdeko Kuadrilla
2025/01/31 - 13:24
Arabako landa-eremuan farmazia-arreta hobetzeko proiektu pilotua abiatu dute
"Botika etxean eskura" programaren helburu nagusia da medikamentuak etxean entregatzen direla bermatzea, gaixoak agindutako sendagaiak bere medikuak ezarritako jarraibideen arabera jaso ditzan.
2024/06/16 - 15:17
Txirrindulari bat hil da Urizaharrean, eroriko larri baten ondorioz
Ezbeharra goizeko hamaikak aldera izan da, A-3202 errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, nahiz eta osasun langileak suspertzen ahalegindu, 64 urteko gizonezkoa bertan hil da.
2024/03/15 - 06:50
Bankua autobus batean sartu dute Arabako herri txikienetara ere heltzeko
Kutxabanken bulegorik edo kutxazain finkorik ez dagoen tokietara autobus bat joaten da. Arabako 16 herritara joaten da, eta 4.000 biztanleri ematen die zerbitzua.
2023/12/29 - 19:01
Saenz de Urturi etnografo arabarra hil da
Ohiko kolaboratzailea izan zen solasaldi eta irratsaioetan, Radio Vitorian, esaterako.
2023/11/23 - 14:50
Ekiola Mendialdea eguzki-parkea energia ekoizten hasi da
Arraia-Maeztuko eguzki-kooperatiba da Euskadiko lehena energia ekoizten. Proiektua lehen sektoreko merkatari txikiei, autonomoei eta ustiategiei zabalduko zaie, baita Gasteizi ere, pixkanaka.
2023/10/20 - 11:06
Gizon bat espetxeratu dute, Kanpezun 11 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea egotzita
Urriaren 13an izan zen gertakaria, eta hilaren 16an epaileak Zaballako espetxera bidali zuen.
2023/08/11 - 20:23
Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa
Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.

2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.

2023/07/07 - 13:11
Hainbat lagun zauritu ditu Gasteizen ostegun arratsaldean bota duen txingorrak
Osteguneko 20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.

2023/05/02 - 22:28
Kapilduiko radarraren amaiera?
Azazetako parke eolikoak ondorioak izan ditzake aurreikuspen meteorologikoak egiteko erabiltzen den Kapilduiko radarrean. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritza radar berria egitea aztertzen ari da.

2023/05/01 - 22:56
Lagran herria La Traviesa jatetxearen ardura hartuko duen norbaiten bila dabil; 200 euroan egin dute eskaintza
Arabako Mendialdeko Lagran herria jendez husten ari da, eta bizilagunen biltokia zen jatetxeak ateak itxi zituen duela zortzi hilabete. "La Traviesa" berriz irekitzeko ekimena jarri du martxan udalak, herriari bizitasuna emateko eta bizilagunak erakartzeko asmoz.

2023/03/16 - 15:41
Atauriko Mina Lucia meategia maiatzean irekiko dute, asfalto naturala nola erauzten zuten erakusteko
Segurtasun eta egokitzapen lanak behin amaituta, maiatzean irekiko dute bisitarientzako. Europan asfalto naturala ikusteko moduan duen meategi bakanetako bat da.
2023/01/25 - 14:48
Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen-baimena lortu dute
2006tik Euskadin energia % 100 berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak izango dira.
2023/01/03 - 14:18
Aixeindar sozietateak Laminorian parke eoliko bat eraikitzeko baimen administratiboa eskatu du
Parke eolikoa Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan kokatuko litzateke. 40 megawatteko potentzia duten zortzi aerosorgailu jarri nahi ditu.
2022/11/29 - 09:16
Nola aldatu da Araba 20 urtean?
Portzentajeei dagokienez gehien hazi den lurraldeetakoa da Hego Euskal Herrian, Nafarroaren atzetik. Gainera, adineko pertsonen kopuruak nabarmen gora egin duen arren, gazteak ere areagotu egin dira.
2022/11/23 - 15:50
Edorta Lamo sukaldari arabarraren Arrea! jatetxeak lehen Michelin izarra eskuratu du bart
Joandako aita eta aiton-amonak izan zituen gogoan Edorta Lamok Michelin izarra jaso zuenean. Kanpezuko Arrea! jatetxeak bertako sukaldaritza eta historia ditu oinarri.
2022/11/22 - 22:16
Kanpezuko Arrea! jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu du
Elena Arzakek jantzi dio jaka Edorta Lamori, hunkituta. "Eskerrik asko, mila esker, aitari eta aitona-amonei, arrebari, seme-alabei, emazteari eta nire lantaldeari eskaintzen diet", eskertu du chefak. "Aupa Araba!" batekin bukatu du.
2022/10/10 - 13:38
Arabak bat egin du Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin
Diputatu nagusiak, Gasteizko alkateak eta Eudeleko presidenteak, Arabako Mendialdeko Koadrilako presidenteak eta Arabako Batzar Nagusietako presidenteak ekimenarekin bat egiteko adierazpen bat irakurri dute, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
2022/09/03 - 21:06
Motor-gidari bat zauritu da Azazetan izandako trafiko-ezbehar batean
Istripua A-132 errepidean jazo da, auto baten eta motor baten artean, Kanpezurako norabidean. Horren ondorioz, motor-gidaria zauritu da, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.
2022/07/30 - 20:05
Eusko Jaurlaritzak zentral eolikoentzako ingurumen-ebaluazioko prozedurak baliogabetu nahi dituela salatu dute
EAEn, Ingurumen Administrazioaren Legean, Tapia Legea delakoan, Jaurlaritzak egin asmo duen aldaketarekin haserre agertu da Arabako Mendiak Aske elkartea. Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Gasteizen.