Hainbat lagun zauritu ditu Gasteizen ostegun arratsaldean bota duen txingorrak
Ostegun arratsaldean Gasteizen botatako txingor zaparradaren eraginez hainbat lagun zauritu dira eta kalte ugari eragin ditu kalteak ergain ditu hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu zuen iparraldetik hegoaldera, eta txingor asko bota du, golf pilota baten tamainako izotz bolekin.
Garajeetan, zubipeetan eta lurpeko aparkalekuetan gorde behar izan zuten gasteiztarrek, oinezko eta gidariak ustekabean harrapatu baitzituen txingorkadak. Kalean harrapatu zituen auto askori kristalak hautsi zitzaizkien eta mailatu ugari eragin ditu harriak.
Ordu laurden iraun zuen, ez gehiago, baina nahikoa izan zen, hainbat kale urpean geratzeko, zuhaitzen adarrek eta hostoek hustubideak oztopatu zituztelako, eta horrek zailtasunak eragin zituen trafikoan. Semaforo asko matxuratu ziren, gainera. EAEko hiriburuak 2009ko uztailaren 1etik ez du horrelako ekaitzik bizi.
Alde Zaharrean gertatu ziren kalte material handienak, Zapatari, Aiztogile eta Hedagile kaleetan miradore askotako kristalak hautsi eta kalera erori ziren. Hiri osoko eraikin askotan eragin ditu hausturak eta ura sartu da haietan.
Txingor-jasak industrialdeetan ere izan zuen eragina, Mercedesek, esaterako, ekoizpenaren zati bat eten behar izan zuen.
Iñaki Gurtubai Gasteizko Udalean Hiri Segurtasuneko zinegotziak Euskadi Irratian esan duenez, "atzokoa itzela izan zen", eta azpimarratu du berak halakorik ez zuela inoiz ikusi, "ez Gasteizen, ez inon".
Azaldu duenez, suhiltzaileak eta Polizia guztiak jarri zituzten lanean eta luze jo du gauak. Egun batzuk beharko dira oraindik dena normaltasunera itzularazteko, izan ere, Gurtubairen hitzetan, "Gasteizen dauden 45.000 estoldak kolapsatu egin ziren, denak, eta banan bana garbitu beharko dira".
Kalteak zenbatu eta horiek konpontzeko bideei dagokionez, azaldu du norbanakoek bakoitzak bere aseguru etxearekin konpontzea dela biderik egokiena, Udala informazioa emateko eta laguntzeko prest dagoela gaineratuta. Bestalde, azaldu du udal eraikinetan ere kalte nabariak izan direla eta horiek zenbatu eta konpontzen emango dituztela datozen ordu eta egunak.
Aldundia kalteak aztertzen
Arabako Aldundiko Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen saileko teknikariak lehen ordutik ari dira prezipitazioek laboreetan, bideetan eta nekazaritza-azpiegituretan eragindako ondorioak aztertzen. Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiak 12:30ean bisitatuko du Jungituko herria, kaltetutako hainbat nekazarirekin biltzeko.
Ohar baten bidez, Foru Aldundiak jakinarazi du, lehen azterketa batean, Gasteizen eta kontzejuetan izandako eraginak identifikatu dituela, baita "neurri handiagoan edo txikiagoan" Arabako Lautadako, Arabako Mendialdeko eta Añanako hainbat tokitan izandako eraginak ere.
Egoeraren inguruko lehen azterketa egin ondoren, ekaitzak ez du kalte aipagarririk eragin Foru Errepide Sarean. Hala ere, Mugikortasun Jasangarria eta Bide Azpiegituren saila azterketa sakonagoa egiten ari da gaur goizean, batez ere A1 eta Bastida inguruko zenbait errepidetan ur-putzuak sortu ondoren.
Ildo horretan nabarmendu du Arabako Foru Suhiltzaileek Arabako Errioxan izan zutela jarduera nagusia. Han, hainbat lokaletan ura xukatu behar izan zuten, eta kutxatiletan jardun. Gainera, Kanpezuko UCEISek Cabredora joan behar izan zuen, tximista batek zuhaitz baten kontra jo zuelako.
26,7 litro metro koadroko ordubetean
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez, metro karratuko 26,7 litro bota ditu ordubetean Arkautiko estazio meteorologikoan, Gasteizen.
Gainera, 26,6 litro/m2 jaso dira Barrundiako (Araba) Ozaetako estazioan, 19,2 litro/m2 Asparrenako (Araba) Ilarduiako estazioan eta 15,3 litro/m2 Eturako estazioan, Barrundian ere, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ostiralean abisu horia ezarriko da tenperatura oso altuen arriskuagatik, 13:00etatik 18:00etara. Tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean, 34 gradu ingurukoak barnealde kantauriarrean, 31 gradukoak trantsizio-eremuan eta 32 gradukoak Ebro inguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeriako ustezko kasu baten ostean
Hildakoa laugarren solairutik erori da, ikerketaren arabera, balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zenean, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean (lehen Twitter) Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.