Arantxi Padilla
2021/06/18 - 23:16
Azken urteotan, ia bi milioi venezuelar iritsi dira Kolonbiara
ACNURen txosten horren arabera, Kolonbia da migratzaile gehien jasotzen dituen munduko bigarren herrialdea. Azken urte hauetan, ia bi milioi venezuelar iritsi dira.
2021/06/12 - 17:51
Sara Rogel salvadortarra aske, abortatzea leporatuta 10 urte espetxean igaro ondoren
30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten abortatzeagatik Sara Rogeli. 18 urte zituen orduan, eta berak beti esan du istripu baten ondorioz galdu zuela haurra. Orain, aske utzi dute.
2021/06/09 - 11:06
Pedro Castillok garaipena aldarrikatu du Peruko Presidentetzarako hauteskundeetan
Atzerriko botoen zain, eta botoen % 97,95 zenbatuta, ezkerreko hautagaiak botoen % 50,2 eskuratu ditu, eta Keiko Fujimorik, % 49,7. Azken horrek hauteskunde iruzurra salatu du.
2021/06/07 - 22:52
Castillok aurrea hartu dio Fujimoriri Peruko hauteskundeen zenbaketan
Peru Libre alderdi ezkertiarraren buruak botoen % 50,07 du, % 92,62 zenbatuta.
2021/06/04 - 22:50
Pandemiari buruzko azken datuek alarma piztu dute Perun hauteskunde bezperatan
Perun igandean hauteskundeak egingo dira, pandemia guztiz deskontrolatuta dagoen momentuan. 180.000 dira jada bertan Covidarekin hildakoak.
2021/05/21 - 23:02
Caliko Siloé auzoa, protestetan indarkeria poliziala gehien sufritzen ari dena
Caliko Siloé auzoa poliziaren indarkeria gehien pairatzen ari denetako bat da. Arantxi Padilla gure lankideak bertara sartzeko aukera izan du.
2021/05/20 - 16:51
Calin milaka pertsona kalera atera dira 22. egunez jarraian
Calik Poliziaren indarkeria bortitza sufritu du. Bertako herritarrek festa giroan euren eskubideak aldarrikatu dituzte.
2021/05/13 - 16:58
Milaka manifestatzailek aldaketa sakonak eskatzen dizkiote Duqueren gobernuari
Kolonbian 15 egun daramatzate protestan, eta biztanleriaren % 81ek greba nazionalaren alde egiten jarraitzen du.
2021/05/12 - 16:52
Gobernuaren kontrako manifestazio jendetsuak daude deituta gaurko Kolonbian
Arantxi Padillak lanuztea antolatu duten sindikatu, irakasle eta ikasleei galdetu die zeintzuk diren ia bi asteren ondoren protestan jarraitzeko arrazoi nagusiak.
2021/05/10 - 22:55
47 pertsona hil dira azken bi asteetan Kolonbiako Gobernuaren aurkako protestetan
Mobilizazio eguna dute, Ivan Duqueren gobernuaren kontra. Bogotan hiriko puntu askotan daude elkarretaratzeak, asteburuan Calin isitilu handiak egon ostean.
2021/04/23 - 23:02
Brasilen 'maitasun eskuak' metodoa jarri dute martxan, gaixoei goxotasuna emateko asmoz
Brasilen "maitasun eskuak" metodoa jarri dute martxan bi erizainek, covid gaixoei goxotasuna emateko asmoz.
2021/04/17 - 16:55
Raul Castrok Kubako Alderdi Komunistako lehen idazkari izateari utzi dio
"Lortutakoarekin pozik, eta aberriaren etorkizunean konfiantza dudala noa", ziurtatu du Raul Castrok. "Aberria, iraaultza eta sozialismoa defendatzeko. Gora Kuba librea! Gora Fidel!", aldarrikatu du.
2021/04/12 - 00:34
Pandemia betean, ekuadortarrak bozkatzen ari dira
Ekuadorrek hauteskundeetako bigarren itzulia du. Andres Arauz eta Guillermo Lasso presidentegaiak antipoda ideologikoetan daude.
2021/04/11 - 16:54
Bigarren itzulia Ekuadorren, Andres Arauzen eta Guillermo Lassoren arteko norgehiagoka
Ekuadorrek hauteskundeetako bigarren itzulia du igande honetan. Andres Arauz eta Guillermo Lasso presidentegaiak antipoda ideologikoetan daude. Garaipena nork erdietsiko duen ez dago batere argi.
2021/04/10 - 17:52
Ekuadorreko hauteskundeen bigarren itzulian, lehia bizia bi hautagairen artean
Adituen arabera, indigenen botoa erabakigarria izango da bihar. Perun ere hauteskundeak izango dituzte, eta 16 hautagairen artean aukeratu beharko dute hurrengo presidentea.
2021/04/04 - 16:45
Milaka emakume kontu eske Mexikoko Gobernuari, feminizidioen gorakada dela eta
Victoria Salazar, Mexikoko Poliziak hildako El Salvadorreko emakume migratzailearen kasuak, Mexikon dagoen arazo eta drama handienetako bat plazaratu du: indarkeria matxista.
2021/03/26 - 21:08
Txile txertaketaren munduko liderra izan arren, kasuek gora egiten jarraitzen dute
Gobernuak konfinamendua deitu du azken asteotan kasuek gora egin ondoren, 6.000 kasu berri egunero batazbeste.
2021/03/20 - 15:36
Mexikoko Poliziak milaka txerto faltsu konfiskatu ditu
Txertoak onartu zirenetik, mafiek negozio aukera bat ikusi dute iruzur egiteko. Mexikon, Sputnik txertoaren 5.000 dosi faltsutik gora konfiskatu dituzte, Hondurasera zihoan hegazkin pribatu batean.
2021/02/24 - 15:49
Mexiko Hiriak plastikozko aplikagailudun tanpoiak debekatu egin ditu
Plastikozko aplikagailua duten tanpoiak debekatu ditu Mexiko Hirian, erabilera bakarreko plastikoa daramatelako. Neurri honek protestak eragin ditu hirian.
2021/02/23 - 15:55
Indigenek iruzurra salatzen dute Ekuadoreen, Lasso bigarren itzulira pasa delako
Hauteskunde presidentzialak egin eta 15 egunera jakin da azkenean Andres Arauz hautagai korreista eta Guillermo Lasso kontserbadora izango direla aurrez aurre bigarren itzulian.