Arantxi Padilla
2016/02/05 - 15:08
Barranquillako inauterietan, zika protagonista
Aurten desfilea zika kutsatzen duten eltxoak akabatzeko zisterna kamioiak irekiko du. Izan ere, arriskua egon badago, jendetza espero baita asteburuan; 2 milioi lagun inguru.
2016/02/03 - 14:55
Oraingoz zika birusak ez du askorik eragin Cartagenako turismoan
Cartagena hiri turistikoa bisitatzen dutenak ez daude oso kezkatuta. Askok ez dute zika birusaren berri, eta besteek ez dituzte euren oporrak aldatu horregatik.
2016/01/26 - 15:07
Ameriketan merkatua zabaltzeko akordioa itxi du Artechek
Txileko Ecomac taldearekin sinatu du akordioa. Enpresa txiletarra Mungiako lantegiaren bazkide bilakatuko da 10 milioi euro inguruko inbertsioaren bitartez.
2016/01/20 - 15:25
Uztailera arte haurdun ez geratzeko eskaria, Kolonbian
Zika birusa eltxoen bitartez oso azkar ari da zabaltzen Kolonbian. Haurdun dauden emakumeen fetuei malformazioak eta heriotza eragin diezazkie birusak.
2015/11/19 - 15:20
Txileko Gobernua Bizkaiko inbertsio bila ari da
Bizkaiko ehunka enpresa eta Unai Rementeria ahaldun nagusia Txilen dira egunotan, bi aldeetako instituzioen arteko erlazioak lotu nahian.
2015/09/17 - 16:27
8,4 graduko lurrrikarak gutxienez 8 hildako eragin ditu Txilen
Txilen, 8,4 graduko lurrikara izan da bart, herrialdearen iparekialdean. Gutxienez 8 hildako daude eta milioi bat lagun baino gehiago etxetik atera dituzte, tsunami arriskuagatik.
2015/09/13 - 20:06
Patronak, milaka erdialdeko amerikarri laguntzen dion emakume taldea
Estatu Batuetara bidean trenetan ezkutatuta ihes egiten dutenei lagundu eta jaten ematen die talde honek. Egunean behin edo bitan igarotzen da trena euren etxetik metro batzuetara.
2015/08/20 - 16:19
Gaur amaituko da FARCek duela hilabete deitutako su-etena
Nazio Batuen erakundeak iragarri duenez, gerrillaren su eten hauei esker indarkeria eta erasoak azken 30 urteko mailarik baxuenera jaitsi da.
2015/06/28 - 15:45
Transexualek diskriminazioa pairatzen dute Kolonbian
Kolonbian, homosexualen arteko ezkontza eztabaidagai duten honetan, diskriminazioak eta batez ere poliziaren indarkeriak nabarmen gora egin du da azken urte honetan LGTBI komunitatearen kontra.
2015/06/16 - 16:05
Arantxi Padillak Pepe Mujicari egindako elkarrizketa oso-osorik
Beste gai batzuen artean, Kolonbiako eta Euskal Herriko bake prozesuei buruz hitz egin du Uruguaiko presidente ohiak. Kargua utzi zuenetik bere bizimodua nola aldatu den ere kontatu digu.
2015/06/12 - 15:45
158 milioi haur daude munduan pobreziaren biktima
Pobreziak, gurasoen hezkuntza maila baxuak eta estatu politika ahulek 100 milioi haur baino gehiago eskola utzi eta lan egitera behartzen dituzte.
2015/04/18 - 19:57
Tentsioa FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren artean
Negoziazioak ez dira eten, baina Santosek esan dio gerrillari bake prozesua amaitzeko datak jartzeko unea dela.
2014/11/16 - 15:04
Oroitzapenen eguna da San Salvadorreko unibertsitatean
Duela 25 urtetik, peregrinazio tokia bihurtu da bertako lorategi bat. Gazteek omenaldia egin diete orduan hildakoei.
2014/07/29 - 12:50
'Legealdi hau erabakigarria izango da Kolonbian bakea lortzeko'
Arantxi Padilla EITBk Kolonbian duen bidali bereziarekin hitz egin dute Faktorian Ameriketako herrialdearen orainaz eta geroaz. Herrialdea aldatzen dagoela adierazi du eta legealdi hau oso erabakigarria izango dela bakea lortzeko bidean.
2013/10/02 - 19:06
Bogotako kartzelak bertatik bertara ezagutu ditu ETBk
Kolonbiako kartzeletako ziega zorrietan eta inguruko pasillo eta patioetan, elkarren gainean pilatzen dira presoak. Bogotako Modelo kartzelan, % 91koa da gainpopulazioa, eta azpeitiar bat dago preso.
2013/10/02 - 15:46
Kolonbian, 117.000 preso daude, 75.000rako lekua duten kartzeletan
Presoen pilaketak, Latinoamerika osoan zabalduta dagoen arazoak, krisia eragin du Kolonbian, gobernuaren eta espetxeetako zuzendarien artean.
2013/04/16 - 23:08
Tentsio giroa areagotuz doa Venezuelako kaleetan
Tensio giroa areagotuz doa orduak aurrera egin ahala, eta egunean zehar itxurazko lasaitasun bat arnasten bada ere, gaua heltzean giroa okertu egiten da.
2013/04/14 - 20:37
Madurok eta Caprilesek era baketsuan bozkatzeko deia egin dute
Hauteslekuek ateak ireki ostean, goizean goizetik izugarrizko ilara luzeak izan dira ikusgai inguruetan.
2013/04/14 - 11:11
Chavezen lekukoa edo aldaketa sakona, Venezuelan erabakigai
Adituek eta inkestek Nikolas Madurok irabaziko duela iragarri dute. Hala ere, bi hautagaiek adierazi dute emaitzak edozein direla ere onartuko dituztela.