Tentsio giroa areagotuz doa Venezuelako kaleetan
Tensio giroa areagotuz doa orduak aurrera egin ahala, eta egunean zehar itxurazko lasaitasun bat arnasten bada ere, gaua heltzean giroa okertu egiten da. Hori guztia Nicolas Maduro presidente izendatu dutelako, Caprilesek eskatutako botu kontaketa egin gabe.
Arratsalde eta gau osoan zehar eman dira protestak Venezuela osoan 'kaprilisten' artean. Kazerolada batekin hauteskundeetako iruzurra salatzean dute, eta PSUV alderdiko hainbat eraikin erre eta barrikadak jartzeaz gain, Caracaseko kaleetan estatu kolpe baten aldeko oihuak ere entzun dira manifestarien artean.
Oposizioko hautagaia sutan dago, eta mobilizazioak deitu ditu gaur eta biharko
Istiluetan 7 hildako izan direla aurreratzen dute albiste agentzia desberdinek, baina Elias Jaua Atzerri ministroak konfirmatu du kasu hauek ikertzen ari direla. Madurok Caprilesi egotzi dio ardura guztia, eta Diosdado Cabello Batzar nazionaleko presidenteak Caprilesen kontrako ikerketa bat ireki du.
Madurok ere mobilizitzatzera deitu ditu bere jarraitzaileak, eta bake giroan izan daitezen eskatu du. Larunbata arte debekatuta dago armak izan eta gainean eramatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz