Aranzadi Zientzia Elkartea
2022/05/16 - 15:52
Gutxienez 17 miliziano antifaxista daude Donostiako hilerriko mausoleo frankistan lurperatuta
Aranzadik deskubritu duenez, matxinatutako bandoak frankismoan eraikitako mausoleoan gutxienez tropa frankisten aurka borrokatu zirenak 17 milizianoren gorpuak daude. Udalak bando irabazleari gorazarre egiten dion plaka kenduko du.
2022/03/30 - 13:01
Gerra Zibileko 42 desagerturen gorpuzkiak topatu dituzte Begoñan, gehienak gudari eta milizianoak
Gogora Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilboren defentsan hil zituzten 1937ko ekainaren 15etik 18ra, litekeena da Artxandako batailan.
2022/03/29 - 23:23
Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.
2022/03/21 - 21:01
San Kristobal gotorlekuko 15 presoren gorpuak berreskuratu dituzte Berriozarren
136 gorpu berreskuratu dituzte Foru Gobernuak exhumazio programa hasi zuenetik.
2022/02/20 - 15:40
Hegazti gripearen arriskua areagotu ondoren, hegaztiak eraztuntzeko protokoloa aktibatu du Aranzadik
Hegaztien gripearekin kezkatuta daude Euskal Herriko ekoizleak. Hegoaldean oraindik ez da kasurik azaldu, baina bai Iparraldean, eta baita espainiar Estatuko beste leku batzuetan ere. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Museoan 200 hegazti inguru eraztuntzen dituzte jardunaldi batzuetan.
2022/02/18 - 15:30
Gerra karlistako hobi bat aurkitu dute Bilbon, 30 bat gorpurekin
Zehazki, pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte, ohiko lurperatzearekin bat ez datorren posizio batean.
2022/02/18 - 12:55
Karlisten garaiko hobi komun bat aurkitu dute Bilboko Begoñako hilerrian
Aranzadi Elkarteko kideek egindako aurkikuntzan armada liberalaren uniformeak aurkitu dira, koroa eta lis-lorea bezalako elementuekin.
2022/01/29 - 18:44
1936an hildako gudari bat exhumatu dute Begoñako hilerrian
Tomas Rubin Marinen familiak ez zekien non lurperatu zuten, eta berriki deskubritu dute Bilboko auzo horretako hilerrian zegola.
2022/01/29 - 18:08
Tomas Rubin Marinen familiak gudariaren gorpuzkiak berreskuratu ditu 85 urteren ondoren
Tomas Rubinen familiak ez zekien gudariaren gorpuzkiak non zeuden zehazki. Begoñako Argia proiektuaren bidez atera dituzte Gerra Zibilan hildakoen gorpuzkiak, eta besteak beste, Aranzadi Elkarteko arkeologoek hartu dute parte.
2021/12/04 - 14:13
Begoñako hilerrian lurperatutako Gerra Zibileko 60 biktimaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak abiatu dituzte
Desobiratze proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadik Gerra Zibilean desagertutako pertsonak berreskuratzeko duten hitzarmenaren esparruan gauzatuko da.
2021/09/25 - 16:15
Ezkabatik 1938an ihes egin zuen Emiliano Miguel Portugalen gorpuzkiak, bere senideen esku
21 urte zituen Larrasoañan (Esteribar) hil zutenean, Frantziara ihes egiten ari zela.
2021/06/25 - 12:49
Hegazti askok migrazio-patroiak aldatu dituzte, zikoinek adibidez
Klima-aldaketak eragina izan du horretan, baina beste faktore batzuk ere badaude, ornitologoen arabera. Maite Laso, Gabi Berasategi eta Nerea Pagaldaik gaiari buruz hitz egin digute.
2021/06/10 - 22:58
Donostiako etxe bateko lorategian sugegorri bat agertu da
30 zentimetro ditu. Pozoia du, baina ez da arriskutsua esan digutenez. Aranzadi elkarteak eskatu du sugeak ikusiz gero Twitterren partekatzea, sugeen inguruko informazio biltzeko.
2021/05/14 - 20:33
Errepresio frankistak hildako bi pertsonaren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei
Agustin Joaquin Arroyo eta Tomas Salinas iruindarren senitartekoek haien gorpuzkiak jaso dituzte. Gorpuak 2019an topatu zituzten, Etxalatzen (Nafarroa) egindako desobiratzean.
2021/04/14 - 02:06
Etxalatzeko hobian topatutako bi pertsonen gorpuzkiak identifikatu dituzte
Joaquin Arroyo Alfaro eta Tomas Salinas Beorlegui dira. 1937ko martxoaren 9an hil zituzten, Iruñeko kartzelatik atera ostean.
2021/02/26 - 16:43
Gerra Zibileko 110 biktimaren gorpuzkiak berreskuratu ditu hobietatik Euskadik
128 toki aztertu dituzte horretarako, eta 46tan emaitza positiboa izan da. Bizkaian 24 hobi aurkitu dituzte, Gipuzkoan 15 eta Araban 7.
2021/02/03 - 21:53
Musukoek faunan duten eragina aztertzen ari da Aranzadi
Egunero erabiltzen dugun musukoak, koronabirusetik babesten gaituenak, ondorio kaltegarriak izan ditzake naturan eta animaliengan, behar bezala bota ezean.
2021/01/17 - 20:14
Uitziko Mainea leize-zuloa, errinozero iletsuen eta mamuten hilerri
Nafarroako haitzuloa aztarnategi garrantzitsua da Iberiar penintsulan; izan ere, errinozero iletsuen eta mamuten 200 bat fosil topatu dituzte bertan.
2020/12/20 - 21:48
Aniceto Agirrebeitia milizianoaren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Bizkargi mendian
Aniceto Agirrebeitia Berrizkoa zen, bost anai-arrebetatik nagusiena, eta Esteban Salsamendi batailoi komunistan borroka egin zuen Gerra Zibilean. 26 urte zituela hil zuten.
2020/12/20 - 18:35
Esteban Salsamendi batailoiko miliziano baten gorpua lurpetik atera dute Bizkargin
Aniceto Agirrebeitia Berrizkoa zen, bost anai-arrebetatik nagusiena, eta batailoi komunistan borroka egin zuen Gerra Zibilean. 26 urte zituela hil zuten.