Argentina
2024/09/29 - 11:00
Mafalda neskato inkonformistak 60 urte bete ditu
Quinok sortutako neskato arinaren lehen komikia 1964ko irailaren 29an argitaratu zen. Mafaldak gorroto du zopa, The Beatles maite du, eta horren esaldi argiek oihartzun handia izaten jarraitzen dute mundu osoan, 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli baita.
2024/09/28 - 15:13
Opuseko lau erlijioso auzipetu ditu Argentinak, emakumeen salerosketagatik eta adingabeen lan-esplotazioagatik
44 emakumek sinatutako salaketaren arabera, ikasteko aukera izango zutela aginduta, gezurren bitartez eraman zituzten 12 eta 16 urte bitarteko neskatoak, eta ordaindu gabe eta inolako lan eskubiderik gabe etxeko lanak egitera behartu Opuseko gizonezkoentzat.
2024/09/24 - 18:14
Zinemaldiak Argentinako zinemari babesa adierazi dio, hura desagerrarazteko Mileiren saiakeraren aurrean
Rebordinosek ohartarazi du Argentinako zinema proiektu asko geldiarazita daudela, eta gaur egungo egoera ideologia politikotik haratago doala, jaialdia kolore askotako gobernuekin “elkarlanean” aritu delako. "Eutsi, Argentinako zinema!", esan du.
2024/09/24 - 11:10
Bi pertsona atxilotu dituzte Argentinan, milaka hektarea kiskali dituen sute handi bat eragiteagatik
Ehunka lagun ebakuatu dituzte Capilla del Monte herritik. Gutxienez 20 etxebizitza kiskali dira bertan, eta hainbat lagunek erredurak dituzte. Suhiltzailek bost egun daramatzate lanean, hainbat foku baititu suteak.
2024/08/15 - 12:47
Alberto Fernandez Argentinako presidente ohia inputatu dute, indarkeria matxista egotzita
Fabiola Yañezek salaketa penala jarri zuen Fernandezen aurka lesio larriengatik. Agintari ohiak ukatu egin ditu akusazioak eta salaketa "faltsua" dela adierazi du. Halaber, uko egin dio Alderdi Justizialistako buru izateari.
2024/08/07 - 11:28
Alberto Fernandez Argentinako presidente ohia salatu du bere bikotekide ohiak, indarkeria matxista egotzita
Espainiatik, Fabiola Yañezek salaketa penala jarri du Fernandezen aurka Argentinako epaitegi batean. Agintari ohiak, bere aldetik, akusazioak ukatu ditu eta salaketa "faltsua" dela adierazi du.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/07/09 - 12:29
Javier Mileik ''Maiatzeko Ituna'' sinatu du 18 gobernadorerekin batera: ''Garai aldaketa baten ikurra da''
Argentinako presidenteak sustatutako ekimena da hau. Javier Milek "inflexio puntua" dela esan du, herrialdea "amildegi" batean aurrean dagoelako eta "aldaketa" beharrezkoa delako.
2024/06/25 - 10:51
Clarisa Navas: ''Bizitza ezin da mugatu proposatu nahi diguten desirudimen honetara''
Argentinar zinemagileak Ohorezko Zinegoak Saria jaso du bart, zinema eta arte eszenikoen Bilboko LGTBIQ+ jaialdiaren inaugurazio galan. "Las mil y una" haren pelikula gaur erakutsiko du jaialdiak. (jatorrizko diskurtsoa, gaztelaniaz)
2024/06/21 - 22:23
Argentinako presidente ultraeskuindarrari domina eman dio Madrilgo Erkidegoak
Espainiaren eta Argentinaren arteko krisi diplomatikoan, Isabel Díaz Ayusok Madrilgo Erkidegoko nazioarteko domina eman dio. Edukirik eta gonbidaturik gabeko ekitaldia izan da.
2024/06/14 - 11:33
Aita santua, Milei eta Lula da Silva izango ditu protagonista G7aren goi-bileraren bigarren egunak
Immigrazioarekin lotutako saio batekin abiatuko dute gaurko bilera. Aita santu batek foro horretan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
2024/06/13 - 20:12
Senatuak boto bakar baten aldearekin onartu du Mileiren proiektu nagusia
'Omnibus legeak' kontrako 36 boto eta aldeko 37 jaso ditu, Goi Ganberako presidentearen kalitatezko botoa barne. Kalean milaka manifestarik protesta egin dute, eta Mileik "terroristatzat" jo ditu.
2024/06/13 - 12:20
Istiluak Buenos Airesen, Argentinako Senatuak Mileiren lege izarra eztabaidatzen duen bitartean
Lege horrek eztabaida eragin duen lan-erreforma eta enpresa publiko batzuen pribatizazioa jasotzen ditu. 1.200 agente bidali ditu Segurtasun Ministerioak eta 23 pertsona atxilotu dituzte.
2024/05/22 - 12:46
Albares kargutik kentzea eskatu du Feijook, ''Espainiaren interesak PSOEren zerbitzura jartzeagatik''
Feijook ohartarazi duenez, Espainiak Argentinan duen enbaxadorea kentzeko erabakiak "kalte egiten die bertan bizi diren espainiarrei, enpresei eta herrialdearen irudiari". Gainera, PPko buruak adierazi du ez datorrela bat Palestinako Estatua aitortzeko erabakiarekin.
2024/05/22 - 09:44
Javier Milei: ''Agian 'Match Point' egin diot Pedritori''
Argentinako presidenteak atzera egin barik jarraitzen du eta beste behin Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua izan du hizpide, asteburuan Begoña Gomez emaztearen kontrako salaketak egin ostean.
2024/05/21 - 17:20
Espainiak Argentinan duen enbaxadorea behin betiko erretiratu duela iragarri du Albaresek
Ministroak adierazi duenez, Gobernuak neurri gehiago ditu Mileiren barkamen ezaren aurrean, baina ez du "areagotzerik" nahi. Bestalde, enbaxadorea erretiratzea "zentzugabekeria" dela esan du Mileik, eta Sanchez "Espainia ez" dela azpimarratu du.
2024/05/21 - 10:53
Mileik berretsi du ez diola barkamenik eskatuko Sanchezi eta "erasotua" bera dela erantsi du
Espainiako eta Argentinako gobernuen arteko krisi diplomatikoa baretzetik urrun, presidente argentinarrak "koldarra" deitu dio Sanchezi. Are gehiago, salatu du sortutako gatazka Kichnerismoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko estrategia partekatuaren ondorio dela.
2024/05/21 - 09:46
Albiste izango dira: Vidartek Guggenheim utziko du, Raisi oroitzeko ekitaldiak eta Espainia-Argentina krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/20 - 19:18
Argentinako Gobernuaren "barkamen publikoa" eskatu dio Albaresek enbaxadoreari
Albaresek Uste du Mileiren adierazpenak Espainiako Gobernuko Presidentziaren aurkako "erasoa" izan direla, eta Espainiako barne gaietan "esku-sartze argia. Argentinaren ustez, Mileiren eta Sanchezen arteko "kontu pertsonal" bat baino ez da auzia.
2024/05/20 - 16:56
Sanchezek berretsi du Javier Mileik barkamena eskatu behar duela
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi duenez, barkamena eskatzen ez badu, erantzuna "Espainiako demokraziaren duintasunaren eta bi herrialdeak lotzen dituzten anaitasun loturen mailakoa" izango da.